Pirinioetako aragoieraren webgunea martxan da

  • Alto Galligo eskualdeko hizkuntzari buruzko datuak eta informazioa eskaintzen dute www.aragonesaltogalligo.com webgunean. UNESCOk desagertzeko zorian dagoen hizkuntza gutxitu gisa katalogatu du aragoiera eta hura berreskuratzeko ekimenak abian jartzen ari dira tokiko administrazio eta eragileak.

Aragoiera berreskuratzeko tokiko administrazio eta eragileek ekimen ugari jarri dituzte martxan, baina oraindik ez da hizkntza ofiziala erkidegoan (arg.: Pirinews)

2020ko uztailaren 16an - 14:28
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aragoiera Pirinioetako hainbat bailaratan oraindik erabiltzen den erromantze hizkuntza da. Galtzeko zorian dago, eta halakorik ez gertatzeko ekimenak biderkatzen ari dira azken urteetan. Hala, aragoiera presente dagoen Aragoiko bailaretako batean, Alto Galligon, webgunea paratu dute hizkuntza horren inguruko informazioa bildu eta zabaltzeko asmoz.

Webgunea joan den ekainaren 20tik dago martxan eta hainbat ataletan sailkaturik dago: Alto Galligoko aragoieraren inguruko ikerketak, toponimia eta hiztegiari buruzko gordailua, eta hizkuntzaren inguruko aurkezpen bat ere ageri da. Mapa interaktibo batek ikerketa bakoitza eta hiztegiari loturiko datuak ere kokatzen ditu gainera.

Beste hizkuntza erromantzeak bezala (frantsesa, katalana, gaztelera, okzitanoa…), latinetik eratorritako lengoaia da aragoiera. XX. mende hasieran Aragoiko iparraldean, Pirinio inguruan, oraindik oso zabaldurik zegoen, Fritz Krüger hizkuntzalari alemaniarrak Alto Galligora egindako bisitan jaso ahal izan zuen gisan.

Alto Galligoko aldaerak baditu ezaugarri bereizgarri batzuk, hala nola, hitzaren hasieran eta tarteetan “f” hizkia ahoskatzea (fabla, farina…) edo “j”-ren ordez “ĉ” hizkia erabiltzea, adibidez San Chuan. Gutxienez XIII. mendetik badaude dokumentuak Alto Galligon aragoiera hitz egiten zela adierazten dutenak.

XX. mendearen lehen erdialdean ordea, eskualdeak despopulazio handia nozitu zuen, eta gaztelaniaren eraginaren eta bazterkeriaren ondorioz gaur egun galzorian dago aragoiera ere bertan. 2007an aragoiera babesteko legea onartu zen Aragoin; hala ere, ez da hizkuntza koofiziala eta aitorpen falta horrek ere ekarri du gero eta gutxiago izatea hitz egiten dutenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: aragoiera
Aragoieraren ortografia bateratua osatu eta onartu dute

Aragoiko Hizkuntzaren Akademiaren Osoko Bilkuran onartu zuten apirilaren 3an, eta ostegun honetako Aragoiko Aldizkari Ofizialean publikatu dute. UNESCOren arabera, desagertze arrisku larrian dago hizkuntza.


Lehen telebista saioa aragoieraz

Eskatu bai, makina bat aldiz eskatu zuten telebista saioa Aragón TV kate publikoan, baina ez zuten lortu halakorik 2018ra arte. Arrakasta izan du lehen denboraldiak eta irailean bigarrena hasiko du aktualitateko gaiak jorratzen dituen Charrín Charrán... [+]


2019-04-10 | ARGIA
Hizkuntza gutxituen aldeko aldarri bateratua egin dute Aragoi, Asturias, Euskal Herria, Galizia eta Herrialde Katalanetako eragileek

Espainiako Estatuan hitz egiten diren hizkuntza gutxituen aldeko eragileek adierazpen bateratua aurkeztu dute asteazken honetan: “Hizkuntza-aniztasuna: askatasuna, berdintasuna eta demokrazia” izenburupean, asturiera, aragoiera, galiziera, katalana eta euskara hitz... [+]


Eguneraketa berriak daude