Izenburu horrekin ez naiz Seaskako irakaslegoaren protesta mugimendu batetaz mintzo baizik eta Ariège [Frantziako Estatuaren hegoaldean, Foix dauka hiri ezaguna] partean XIX. mendean izan zen laborarien oldartzeaz.
“La guerre des Demoiselles” bezala ezagutua den gertakizun hortaz antropologo amerikar batek atera zuen liburu interesgarri bat 1996an (Peter Sahlins, Forest rites. The War of the Demoiselles in nineteenth century France, Harvard University Press). Ariègeko laborarien ihardokitzearen intxendia izan zen Estadoak 1827an indarrean ezarri zuen oihanen kodigo berria, zoinek ordu arte herritarrek zauzkaten hainbat eskubide mendratzen zituen. 1829 eta 1870 artean noiz-behinka tokiko laborariak oldartu zitzaizkieten oihan-zainer, jandarmer eta ikazkiner, guerilla moduko ekintzen bidez.
Oldartzearen berezitasunetarik bat zen erasoaren menturan gizonak aurpegia maskaturik, emaztez bezti eta beren gisako harmak eskuan ateratzen zirela. Gisa bereko oldartzeak izan ziren Ipar Euskal herrian XIX. mende hastapenean, oihanen legearen gainetik bainan baita ere tabako-landen zerga berrien aurka. Usaian entzuten diren irakurketa politiko (oldartzea Estado modernizatzailearen hedatzearen aurkako ihardokitze bezala) edo materialistaz gain (oldartzea tokiko jauntxo eta jabeen kontra laborari xumeek ereman mugimendua), Sahlinsek azpimarratzen du lehia sinboliko bat ere bazela jokoan Andereñoen gerla hortan.
Denik ere, lehendabizik ihauteri eta toberetako “hizkuntza sinbolikoak” zuten laborariek desbideratzen beren ekintzen bidez: hierarkiak itzulipurdikatuz, auzi satirikoa zinezko auzi herrikoi bihurtuz, maskak erabiliz. Bainan Sahlins urrunago badoa erranez maiatzeko erritoak –1829ko maiatzean hasi zen gataska– berrirakurketa batean oinarritzen zela. Oihanaren gainean zaukaten dretxoen sinbolo bat zen urtero maiatzaren lehenean mozten eta landatzen ziren “mais” zuhaitzak, izan ziten ezkontzekoak ziren nesken etx’aintzinean, emankortasunaren menturan, edo ohoratu nahi zen norbeiti, edo, alderantziz, desohoratu nahi zen norbeiti. Maiatza hautatuz, izadiaren indarraren arraberritzearen sinboloak berriz erabili zituzten aldarrikatzen politiko garaikide baten kondu. 1829an sinbolo horien erranahia bizi-bizirik zelakotz.
Gisa hartako oldartze ainitz izan zen Pirineo guzietan, bai oihanen legea, zerga berriak edo armada legeak zirela estakuru. Ikus [Agosti] Chaho nola sartu zen oihanen auzian Atharratzeko kontseilu orokor zelarik. Jean-François Soulet historialariak dio jarrera horiek disidentziak zirela, eta ez baitezpada estadoaren kontrako erresistentzia ideki, antolatu eta ideologikoki oinarrituak. Huna beraz gaizki ezaguna den Pirineotako historiaren xokoño bat, anakronismorik egin gabe berrirakurri behar litaikena.
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Euskal Herriko Laborantza Ganberak hogei urte bete ditu. 2005ean sorturik, bataila anitzetatik pasa da Ainiza-Monjoloseko erakundea. Epaiketak, sustengu kanpainak edota Lurramaren sortzea, gorabehera ainitz izan ditu hogei urtez.
Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]
Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]
203 diputatu alde eta hiru aurka agertu dira martxoaren 11 gauean egin bozketan. Higiezinen agentziak haserre agertu dira, eta bi salaketa aurkeztu ditu FAIN Frantziako Higiezinen Federazio Nazionalak Europako Batzordean. Bata, lege-proposamenari esker botere gehiago jasoko... [+]
Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]