Pirinioetako 300 gailur argiztatzeko deia, burujabetzarako herri gogoa berpiztu asmoz

  • Uztailaren 2an Pirinioetako 300 gailur elkarrekin argiztatzeko deia luzatu dute Euskal Herritik Gure Eskuk eta Kataluniatik ANC, Omnium eta Kataluniako Mendizaleen Federazioak. Euskal herritarrei 115 gailur dagozkie, baina antolakuntzatik nabarmendu dute argiztatzearen ekintza bera baino garrantzitsuagoa iruditzen zaiela prozesuan 200 herri aktibatzea. "Herri gogoa berpiztu nahi dugu, burujabetzarako prozesu bat abiatzeko", diote.


2022ko urtarrilaren 31n - 10:45
Azken eguneraketa: 12:53
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

"Pirinioetako Bidea argiztatuz, nazioarteko komunitatearen arreta geureganatuko dugu herrion autodeterminazio eskubidearen alde. Mezu argi bat bidaliko dugu Pirinioetatik mundura: katalan eta euskal herritarrok libre eta burujabe izan nahi dugu, gure etorkizuna erabaki nahi dugu, eta herritarron borondatea entzun eta errespeta dadin eskatzen dugu".

Horixe adierazi dute larunbatean Gure Eskuko kideek Bilbon egin duten aurkezpenean. Iraganean egin ekimenen errepasoa egiteaz gain, Katalunia eta Euskal Herriak herri gisa dituzten konexio historikoak nabarmendu dituzte. 

"1939an, Jose Antonio Agirre eta Lluis Companys lehendakariak elkarrekin erbestera abiatu zirenean –La Jonqueratik gertu, Pirinioak zeharkatuz–, mezu argi bat utzi ziguten ondorengo belaunaldiei: gure borrokak partekatuak dira. Parteka dezagun, beraz, askatasunerainoko bidea ere. Bi herrion arteko elkartasuna etengabekoa izan da; hemendik hara bidali dugu, eta handik hona jaso. Urrats bat gehiago egingo dugu orain: elkartasunetik elkarlanera".

Gailur berde eta gorriak

300 gailurretik gora argiztatuko dituzte Pirinioetan, eta euskal herritarrak Jaizkibeletik Benasqueraino (Huesca) joango dira. Gailur ‘berdeak’ eta ‘gorriak’ bereizi dituzte.

Berdeek ez dute aparteko zailtasunik igoera eta jaitsieraren iraupena, ibilbidea, desnibela edo sarbideak bezalako ezaugarriak aintzat hartuz. Jende gehienarentzat izan daitezke irisgarriak, eta honenbestez, izen-ematea irekia izango da. Gailur horietan bilduko da jende gehien, baina jende-kopuru muga izango dute, masifikazioa saihestu eta ingurumena zaintze aldera.

Gailur gorriak, berriz, mendizale trebatuentzat soilik izango dira egokiak, eta izen-ematea mugatua izango da. Gailur horiek aforo txikiagoa izango dute, eta espedizio-taldeak osatuko dituztela iragarri dute.

Giza-kateetan egin izan duten bezala, herrietatik autobusak antolatuko dituzte mendietara. Hala ere, aurreratu dute gailurretara jendea bidaltzeaz gain, herrietan ekintza sinbolikoak egiteko prest direla, aukera ikusten badute. Oinarrizko bi elementurekin jokatzea proposatzen dute: ilunabarrean, gailurrak argiztatzearekin batera, herriko toki jakin bat argiztatzea, eta bestea ‘Txoria txori’ abestea.

Izen-emateak martxoan

www.pirinioetakobidea.eus webgunearen bidez eman beharko da izena eta hamar euro ordaindu. Bost euro antolakuntza gastuei aurre egiteko, eta beste bost istripu zein erreskateetarako asegurua estaltzeko izango dira. Federatuta dauden parte hartzaileek dagoeneko badutenez asegurua, antolakuntzara bideratutako 5 euroak baino ez dituzte ordaindu beharko, jakinarazi dutenez.

Herri bakoitzak gailur bat edo gehiago izango ditu izendatuta, horregatik, izena ematean norbera nongoa den ongi zehazteko eskatu dute, nahiz eta edozein gailur aukeratzeko aukera ere izango den.

Azpian iaz ekimena iragarri zutenean egin zuten aurkezpen bideoa euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Euskal Herrian dauden poliziei eta guardia zibilei plusak ordaintzen jarraitzen du Espainiako Barne Ministerioak

1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Erromatar arrasto gehiago aurkitu dituzte airetik harturiko irudiekin, oraingoan Arkaian

Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.


2024-07-24 | ELA sindikatua
Jaurlaritzak langileen erosahalmenaren “beste galera bat” onartu duela salatu du ELAk

Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


“Anti-euskaldun bat hautagai jarrita ezin daitekeela irabazi esplikatu zaie Pariseko buruei”

Ipar Euskal Herriak dituen militante nekaezin horietarikoa dugu Peio Dufau: ofizioz tren gidaria, CGT sindikatuan buru belarri inplikaturikoa, Bake Bidean dinamikan engaiatua eta alabari Wolfram sindromea izeneko eritasun arraroa atzeman ziotenaz geroztik izen bereko elkartean... [+]


Elurre Iriarte: “Aroztegiaren kontrako kanpainak egiten segituko dugu”

Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.

 


Donostiako udaltzainek Parte Zaharreko hainbat gazte “jipoitu eta zauritu” dituztela salatu dute

Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]


AHTren Ezkio-Itsasoko loturak “arazoak” dituela dio Espainiako Gobernuak eta Gasteizkoaren alde egin du

Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.


Trafiko eskumen osoa berreskuratuko du Nafarroak 2026ko uztailerako, Gorenaren epaia beteta

Transferentzien Batzordearen Nafarroako ordezkaritza bildu da ostegunean eta eskualdatzea egiteko Auzitegi Gorenaren proposamena babestu dute gobernu taldeek. Berme osoz Trafiko eskumena berreskuratzeko izapideak egiteko epea luzatu dute. Uztailaren 23an eginen dute hurrengo... [+]


Alardearekin legea betetzen hasteko eskatu diote EH Bilduko militanteek Hondarribiko alkateari

«Gatazkaren konponbidean baliagarria izango delakoan» EH Bilduko Lantalde Feministak egindako hausnarketa plazaratu du Arma Plazan. Igor Enparan alkateari «Jaizkibel konpainiak bakarrik betetzen duen legea betearazten hasteko, eta Alarde bakarra, guztiona eta... [+]


Eguneraketa berriak daude