Pirinioen gentrifikazioa


2021eko uztailaren 05an - 17:11
Azken eguneraketa: 19:16

Pertsona askori izenburuak harridura sortuko dio, agian, gentrifikazio prozesuak hiriburu eta kostako herrietan espero ditugulako (gainbehera etorritako inguru bat, berrikuntzen ondorioz boladan jartzen da eta, prezioen gorakada dela eta, bizilagunek ezin dute bertan bizitzen jarraitu). Jakina denez, bada barne turismoa ere, mendia eta basoa helburu duena.

Azken horri helduz, Nafarroa Garaian, aspaldi honetan gauzatzen ari den bilakaera turistikoa dela eta, etxebizitza topatzea oso arazo larria bihurtzen ari da, herri eta bailara batzuetan beste batzuetan baino gehiago. Bailarako arazo larriena despopulazioa eta gizarte zahartzea dela uste duenik egongo da, zalantzarik gabe. Ene bada!! Pirinioetako herrietan dena ez da bukolikoa; egunkari eta telebista saioetan arduradun politikoei entzuten dizkiegun mezu errepikakorrak baino gauza gehiago gertatzen dira.

Herri zaindu eta paisaia eder hauen atzean, benetako bizitzak daude, pertsonon bizitokiak. Toki guztietan bezala, gure bizitza erritmoak antolatzen du gure ingurunea: lanera joan beharra, ezberdinen artean adostasunak lortu beharra, egunerokotasuna, errutina… Horrek berarekin dakar edozer gauza egin/bideratu/ lortu ahal izateko hamaika ate eta maratila kolpatu beharra.

"Nafarroa Garaian, aspaldi honetan gauzatzen ari den bilakaera turistikoa dela eta, etxebizitza topatzea oso arazo larria bihurtzen ari da"

Bi talderi eragiten die bereziki etxebizitza falta horrek: beraien herri eta bailaretan bizi proiektua egitea erabaki duten gazteei (familia proiektua izan edo ez) eta bertara lanera datozenei. Bi talde horiek behar eta errealitate desberdinak dituzte.

Testu honetan, lanera bertaratzen direnen kasua dugu hizpide. Normalki bailara hauetan lan eskaintzak honakoak dira: Administrazioari lotuak (idazkari, irakasle, mediku/erizain, albaitari…), zaintzari lotuak (populazioa zaharra denez zaintza lanek pisu handia dute) eta ostalaritza.

Hiru kasuetan arazo berarekin egiten dugu topo. Lan postu horiek betetzera datozen langileek ez dute non bizi, ez delako premia horiek asetzeko aurreikuspenik egin, edota orain arte egindakoa ez delako nahikoa izan. Udalek ez dute baliabide ekonomikorik eta Nafar Gobernuari interesatzen zaion bakarra, “argazki” ederra saltzea da.

Bisitarien aisiak eta plazerak bertakoon egunerokotasunak baino gehiago balio du. Hau da, bisitarien begietarako manten dezagun ingurua eder, polit, eskuragarri... bisitariek izan ditzaketen premia eta nahi guztiak beteaz; bertako bizilagunen egunerokotasuna bigarren mailan jarriaz. Bai egia da, bailaran diru iturri garrantzitsua dela turismoa, baina bertakoen eguneroko bizitza kaltetzera iristeraino?

Alegia, herrien hobekuntza eta inbertsioak norabide horretan doaz nabarmen. Bisitarien erosotasuna lehenesten da, bertan bizi direnen ongizatearen aurretik.

Beste leku batzuetan entzuten diren erregulazio eta mugek hemen ez dute islarik. Turismorako edozer da alokagai. Gainera, badirudi zure ondasuna ez baduzu turismora bideratzen, dirua galtzen duzula. Ez al du, bada, urte osorako alokatzen duenak ere alokairua zintzoki ordaintzen?

Paradoxa da, aldi berean, zein ikuspegi kolektibo eskasa dagoen, helburua norbera salbatzea delarik. Zilegi izan daiteke jabetza pribatuaren kudeaketa eta jabetza horrekin zer egin erabakitzeko askatasuna izatea. Txundigarriena aldiz, premia duen hori ezagututa (oinarrizko zerbitzuetako langilea, ostalaritzako behargina edo familiako kidea kasu batzuetan) ere, negozio eredu pertsonal horri gogor eutsi nahi izatea da.

Baldin eta turismoa bada apustu bakarra, laster parke tematikoak izango ditugu herriak beharrean. Gure aisialdirako prest dauden dekoratu polit eta idilikoak, zeinak opor eta aisi datetatik kanpo dekoratu huts izango diren.

Turismoak ere badu beste alde ilun bat: horren baitan bizi direnek ez dute luzera begirako garapen ekonomikorik; aldiz, turismotik at bizi direnek ezin dute bizi proiektua duintasunez garatu. Zergatik? Pirinioak ez duelako herri proiektu iraunkorrik.

Ez al du herritar orok duin bizitzeko eskubidea? Ez al ditu proiektu iraunkorrak bermatuko herritar orok duin bizitzeko baldintzak edukitzea? Adineko senidea egoitzan artatzen dutenak, poteak zerbitzatzen dituenak, oinordekoak eskolan hezten dituenak, baita animaliak artatzen dituen albaitariak ere.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude