Pipermina, mina eta beroaren neurria

  • Hotzak beroa eskatzen du. Beroari deika udaren egunik luzeenak etorri aurretik hasi ginen, maiatzean. Orduan pentsatu genuen neguko hotzenean, piperrak landatu genituenean. Piper aldaera asko dago: gozoak, beroak, minak eta oso minak. Guk "pipermina" esaten diogu udan frijituta eta neguan ozpinetan kontserbatuta jaten denari, Capsicum annuum. Maiz mina egokitzen da, batez ere frijituta jaten denean eta entengaren neurritik gorakoa bada; gure aita zenarentzat 12 cm baino luzeagoko iltzea zen entenga. Hortik gora mina izateko arriskua handiagoa; handiagoa egiten delako edo, handitzeko berotan denbora gehiago eginez mintzen duen kapsaizina gehiago sortzen duelako. Betiko eztabaida piperzaleen artean. Nik handiak bezala ttikiak gustuko ditut, eta min punttua badute nahiago; min punttua e, ez aho osoa gorsortzen duten horien beroa.


2023ko otsailaren 02an - 06:03

Eta zer arraiotarako hartzen du lan hori piper landareak? Zertarako kapsaizina berotzaile hori ekoizteko lana hartu? Landareak ez du bere beharrik ez hazteko, ez bizitzeko. Kapsaizina erabili egiten du piper landareak. Kapsaizina alelokimiko bat da, hau da, inguruan eragiteko landareak sortzen duen gaia. Hasteko, inguru-minguruan landare batzuek jaio eta hazteko zailtasunak izango dituzte kapsizina dela medio: urazek (Lactuca sativa), alpapak edo luzernak (Medicago sativa) eta zenbait belarrek. Ikerketek diotenez, %50 arte atzeratu ditzake. Era berean, belarjaleak diren animaliak ere atzerarazten ditu, ez dituzte ahosabaia eta mingaina erre nahi. Belarjaleak bezala izurriteak sortzen dituzten animaliak ere uxatzen ditu. Kapsaizina piperraren mamian izaten da, baina batez ere piperraren barruan hazi iladei eusten dien plazenta mintz zuri-laruan. Piper hazietan ere kapsaizinak zeregin zehatza betetzen du: haziak berak gai hori ez badu ere, zabaldu aurretik ustelduko luketen onddoak urruntzen ditu mintz horrek, baratzeko landareen arerio sendaezinak diren Fusarium generokoak adibidez.

Piper haziak hegaztiek sakabanatzen dituzte, piperraren laguntzailerik onenak dira. Ez dute kapsaizinaren berorik sentitzen eta haziak dotore asko sakabanatzen dituzte. Belarjaleek, aldiz, hotz eta hagin artean haziak marruskatu egiten dituzte eta ernatzeko gaitasuna zapuztu. Itxura denez, piperrek gero eta kapsaizina gehiago izateko bideari ekin diote eboluzioan, txorien aldeko apustua egin eta belarjaleak usaintzera ere hurbildu ez daitezen.

Zenbait kiroletan kapsaizina substantzia debekatua da. Piperraren minak sufritzen ari den kirolariarenak ahantzarazten ditu eta hipersentsibilizatzailea da. Behor-kiroletan, adibidez, galarazia dago. 2008ko Beijingo Olinpiar Jokoetako behor-jauzi saioetan, lau behorrek positibo eman zuten kapsaizinan. Behorzaleek patrika berotu nahiko zuten, eta behorrak bero-bero zeuden baina deskalifikatu egin zituzten, noski!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Ilargiko borda, lurra eta ilintia

Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude