Hainbat talde ekologista eta naturzale biltzen dituen Naturkon elkarteak mozio bat aurkeztu du Gipuzkoako zenbait udaletan eskatuz udalok debekatu dezatela beren lur eremuetan insignis pinuak oxido kuprosoz fumigatzea eta beste erakundeei bezala lurjabe eta herritarrei eska diezaietela aireko tratamendu hori ez erabiltzea.
Eguzki elkarteak zabaldu du Gipuzkoako udaletako batean, Errenteriakoan, Naturkonek aurkeztu duen mozioa eta antzekoak izan behar dute beste herriko etxe gehiagotan aurkeztutakoek. Mozioak sarreran azaltzen du oihanek Euskal Autonomia Erkidegoan bizi duten egoera tamalgarria, bertako baso naturalen hiru laurdenak urteotan suntsitu dituztela salatuz: "EAEko azken Baso Inbentarioko datuen arabera (2016), intsinis pinuaren monolaborantzaz osatutako eta ia 125.000 hektarea dituen ustiatutako masa itzela sortu da (ez dira basoak). Horiei gehitu behar zaizkie beste espezie exotiko komertzialen 80.000 Ha luzeak. Denek infektatu dituzte gure paisaia naturalak, baso-ekosistemetan bioaniztasun galera handiak eragin dituztela. Gaur egungo egur politikaren oso ondorio larria da baso naturalen % 75 desagertu izana dagoeneko EAEko lurraldetik: hariztiak, pagadiak, ameztiak, baso mistoak, artadiak eta abar".
Naturkonentzako, estrategia horren ondorioa da erabili diren espezieen izurriak neurrigabe ugaritu izana, hala nola pinu-beldarra, fusariuma edo gaur egungo xingola gorria nahiz marroia. Horiei aurre egiteko agintariek antolatu duten estrategiak orain "aurreikusi du xingola marroia eta gorriaren aurka kupre (I) oxidoa erabiltzea fungizida gisa. Honek ondorio larriak sor ditzake Ingurumenean eta osasun publikoan: basa fauna, lurzoruak, urak eta bere hornidurarako hartuneak, elikagaien soroak, eta giza populazioaren osasun publikoa. Onddo eta zizen komunitate naturalak txikitzeaz gain (fungizida orokorra baita, inongo bereizketarik egiten ez duena), basa-faunari, lurzoruari, urari eta hornidurarako uraren hartuneei, jateko laboreei eta herritarren osasunari ere eragiten die".
Hori guztiagatik, Naturkonek udaloi eskatzen die –kasu honetan, Errenteriakoari– erabaki zehatzok onartzea:
"1.- Errenteriako Udalak Gipuzkoa Foru Aldundiari eskatzen dio gure udalerriko baso eremuetan, publiko zein pribatuetan, inongo aire bidezko fumigaziorik egin ez dezala, Ingurumenaren, osasun publikoaren eta giza populazioarentzako ur hartuneen babesa bermatzeko asmoz.
2.- Errenteriako Udalak bere jabetzako mendietan oxido kuproso bidezko tratamendurik egiteko baimena ukatu egiten du berariaz.
3.- Errenteriako Udalak Euskal Herriko gainerako erakunde publikoei, alegia, Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari, Foru Aldundiei, Udalei, Mankomunitateei, Partzuergoei zein Auzo Erakundeei ere, beren jabetzako mendietan beste hainbeste egiteko gonbita luzatzen die.
4.- Errenteriako Udalak udalerriko lurjabeei gonbit egiten die halaber, beren sailak fumigatzeko baimena ukatu dezaten, haien jabeak direnez.
5.- Errenteriako Udalak ez du baimentzen udalerrian tratamendu fitosanitarioak aireontzi bidez aplikatzen.
6.- Errenteriako Udalak erregistro bat sortuko du beren sailak zein horien ingurukoak ez fumigatzea nahi duten herritarrek beren izena eman dezaten eta Udalaren babesa jasotzeko. Udalak, halaber, gaiaren inguruko aholkua eskaintzen die eta Aldundiaren aurrean haien izenean egin beharreko gestioak egiteko zerbitzua ere bai.
7.- Errenteriako Udalak kontsideratzen du ezen espezie arrotzen labore intentsiboek ez baitute betetzen ez babes-funtziorik ez natura kontserbatzearen aldeko funtziorik, ez dela bidezkoa mendi horien helburu aitortuaren guztiz kontrako jarduerei baliabide publikoz laguntzen jarraitzea.
8.- Mozio honen edukia jakinaraztea: komunikabideei, Eusko Jaurlaritzari, hiru Foru Aldundiei, Espainiako Gobernuari eta egurraren sektorearen ordezkariari (Baskegur)".
Honako taldeok osatzen dute Naturkon elkarte edo koalizioa: Itsas Enara OE, Arkamurka Zarauzko NT, Eguzki, Mutrikuko NT, Herrio Orioko NT, Ugatza OE, Ekologistak Martxan, Zumaiako NT, Erkaxo Azpeitiko NT, Katamarrua Zestoako NT, Landarlan Goierriko NT, Ondarroa 12 milia, Haritzalde Naturzaleen Elkartea eta Okil Beltzak Elgoibarko NT.
35.000 hektarea pinudi oso kaltetuta eta beste 60.000 hektarea gaitzak eraginda daude dagoeneko EAEn, arbolak akabatzen ari den onddoak kutsatuta. Gaitz honek kalteturiko lurrazala bikoiztu egin da azken hilabeteotan, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako... [+]
Madrilek ez du baimenik eman aire bidez Gipuzkoako eta Bizkaiko pinudiak oxido kuprosoarekin tratatzeko. Hala ere, Jaurlaritzaren esanetan, aurrerantzean baimena emateko aukera ez omen du baztertzen, baldin eta tratamendua eraginkorra dela eta ingurumen kalteak onargarriak... [+]
Pinuaren gaixotasunaren krisiak eraginda batik bat Bizkaia eta Gipuzkoan basogintzaren inguruan berotu den eztabaida argitze aldera, Alkartasuna fundazioak (Eusko Alkartasuna) Amasa-Villabonan mahai baten inguruan bildu zituen aferaz iritzi ezberdin eta kualifikatuak dituzten... [+]
Otsailaren 5ean, Aitziber Sarobe biologoak eta Naturkoneko kideak hitzaldia eskaini zuen Soraluzen Gipuzkoarako baso politika berri bat izenburupean. Hizketagai izan zituen pinuaren gaixotasuna eta basogintzaren krisia, eta eman zituen "gertatzen ari... [+]
Hainbat talde ekologistaren bilgunea den Naturkon elkarteak Arantza Tapia sailburuari oxido kuprosoz pinudiak airetik fumigatzeko baimenez gezurretan aritzea aurpegiratu eta eskatu dio publikoko zuzendu dezala oker esandakoa.
This Basque Autonomous Community association has asked the authorities not to fumigate pine trees affected by harmful fungi using copper oxide because that would be harmful to public health and the environment.
1895ean sorturik 120 urte baino gehiago dituen BMZA Bilboko Mediku Zientzien Akademiak gaur kaleratu duen agirian Euskal Autonomi Elkarteko agintariei eskatu die ez dezatela oxido kuprosozko fumigaziorik erabili gaitzak jotako pinudien gainean, lekuko herritarren osasuna eta... [+]
Joan den asteazkenean, hilak 7, helarazitako gutun baten bidez, hainbat eskaera luzatu dio Naturkon Gipuzkoa kolektiboak Gipuzkoako Foru Aldundiari, pinuari eraso dion onddoaren eta haren aurka jarduteko Aldundiak hartutako erabakiaren inguruan. Zehazki, galdetu dio zer... [+]
Bedaion urtero egiten dute Herriko Azoka urriak eta azaroak elkar maite duten egunetako igande batean. Aurten ere bertan nintzen, Antton Olariaga handiarekin batera egindako Landareak Lantzen 2019 gida-liburua eskaintzeko eta jendearen galderak eta zalantzak argitzen saiatzeko... [+]
Pinuaren panorama belztu da, batez ere insignis pinuarena (Pinus radiata). Pinu beltza edo pinu azkarra ere deitzen zaio. Pinu beltza, izan ere, bera hazi izan den mendien paisaia belztu egin baita; urte guztiko sasoi guztietan beltzak dira pinu horren pinadiak. Urruti-urrutitik... [+]
Urre berdea zena izurrite gorri bihurtu zaigu. Eta gurera ere iritsi da pinuak ihartzen dituen onddo dontsu hori! Dozena bat urtera gure jubilazio sarrerak osatzeko balio behar zuena, bota eta huskeria baten truke eman behar. Eta ingurukoak ere berdin: dirutzak galtzeaz gain,... [+]
Pinuen gaitzari aurre egiteko Jaurlaritzak eta EAEko hiru foru aldundiek aurkeztu duten plana gogor kritikatu du Naturkon kolektiboak, besteak beste gaitzari aurre egiteko erakundeek proposatu duten oxido kuprosoa toxikoa baita: “Azalduko al digute gure ordezkariek nola... [+]
Dagoeneko EAEko pinuen %33,15 kaltetu dituen onddoari aurre egiteko, oxido kuprosoa erabiltzea proposatzen du planak, beste hainbat neurriren artean. Izan ere, antzeko kasuetan erabili dute eta emaitza onak lortu dira. Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako... [+]
Gipuzkoako (eta oro har Euskal Herriko eremu atlantiarreko) pinudiek bizi duten hondamendia dela eta, basoen kudeaketaren gaiak gaurkotasun handia hartu du. Tentuz irakurtzekoak dira administrazioen eta ikerketa zentroen azalpenak, baina bereziki, Baskegur Euskadiko Egurraren... [+]