Pintura bota dio Askekintzak urdaiazpikoa sustatzen duen ‘Ham Passion Truck’ kamioiari

  • Donostiako Boulevardean jarri duten Ham Passion Truck izeneko kamioiari pintura gorria bota diote Askekintza talde antiespezistako ekintzaileek. Europar Batasunak diruz lagundutako ekimen honetan urdaiazpikoa oparitzen dute eta hainbat hiritan egiten ari den biraren parte gisa geratu da Donostian, Zinemaldiak iraun bitartean. Kamioia espezismoaren ikur gisa identifikatu dute eta bere aurkako ekimena justifikatu, "animalien erailketa sistematikoa zerbait beharrezko, natural eta arrunt gisa" ikustarazten duela argudiatuz.


2019ko irailaren 26an - 16:00
Pintura bota diote kamioiari.

"Ham Passion Tour bezalako kanpainek, hiltegietako milaka animalia eta langileren explotazio, jazarpen eta erailketa ezkutatzen dizkigute. Bukaerako produktu hori, urdaiazpikoa kasu honetan, kontsumora bideratutako produktu desiragarri gisa aurkezten zaigu herritarroi, hau da, merkantzia soil gisa (atzetik dagoen prozesu guztitik isolatuz)", salatu dute hedabideetara bidalitako komunikatuan.

Beren hitzetan, helburu bakarra dute halako ekimenak bultzatzen dituztenek: "ahalik eta hazkunde eta etekin ekonomiko handiena lortzea. Honek, langileak, animaliak eta natura baliabide soil gisa ulertzera eraman gaitu, animalien erailketa sistematikoa zerbait beharrezko, natural eta arrunt gisa ikusarazi arte".

Askekintzak aldarrikatu duenez, "ekintza zuzenaren bidez, espezismoaren ikur den hau agerian uztea guztiz zilegitzat hartu dugu. Ekintza honek gure artean, eta bereziki, gizakiz besteko animaliekin dugun harremanaren inguruko hausnarketa sustatzea izan du helburu".

Jarraian hedabideetara bidali duten bideoa:

 

Ham Passion Truck izeneko kamioia urdaiazpiko iberikoa Europako hainbat hiritan sustatzeko kanpaina da. Kanpainarako prestatu duten webgunean ikus daitekeenez, Madrildik abiatu zen, orain Donostian da Zinemaldiak iraun bitartean, eta jarraian ondorengo hirietara joango da: Lyon, Paris, Hamburgo, Berlin, Londres eta Manchester, hiri bakoitzean bizpahiru eguneko geldialdiak eginez.

Donostiako Boulevardean eta Zinemaldiko ekitaldietan urdaiazpikoa oparitzen dute urdaiazpikoa jatea sustatzeko.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antiespezismoa
Zezenketen kontrako estrategiak Sanferminetan

Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]


Animalien askapena akademiatik aztertzen

Ertz askotatik landu dute antiespezismoa Animalia Ikasketa Kritikoen EHUko I. kongresuan; hala nola literatura, intersekzionalitatea, komunikabideak, zinema eta historia ikertu dituzte. Estibaliz Ania Valle Ruiz de Garibay eta Surama Lázaro Terol ikerlariek literaturari... [+]


Zein bizitza erdigunean?

Ekofeminismoak ekologismoa eta feminismoa artikulatzen dituen begirada eta borroka proposatzen ditu. Horrek irekiera interesgarria dakar, ekofeminismoaren garapenaren zati handi bat ardatz izan duena. Hala ere, irekitasun horrek erronkak eta konplexutasunak ere zabaltzen ditu,... [+]


Manifestazio antiespezista egin dute Donostian

Animalien ongizaterako lehen premisa “askatasuna” dela azpimarratu du Nor kolektibo antiespezistak.


2023-06-19 | Ilargi Manzanares
Zezenketen aurka manifestatu dira ehunka lagun Bilbon

Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bilbon, Animalistak kolektibo antiespezistak Azken erasoaldia lelopean antolatu zuen manifestazioa.


Beatriz González. Artibista.
“Margotzen dudanak animaliak jateko dugun pribilegioari egiten dio eraso”

Komunikatzeko eta abstraitzeko erabili ohi ditu akuarelak Beatriz González margolariak eta militante antiespezistak (Galdakao, 1996). Hasieran ez zekien ongi zer margotu nahi zuen, ikusten zuena kopiatzen zuelako, baina azken urteetan animalien kontrako zapalkuntza... [+]


“Gizakiz besteko animaliak borrokatzen duten subjektu politikoak dira”

Sistema binarista zalantzan jarri, eta feminismoaren eta animalien askapenaren aldeko mugimenduaren arteko zubiez mintzo da Laura Fernández antropologo soziala: “Feminismoen barruan ditugun joera batzuk aztertzeko aukera ematen digu antiespezismoak”.


2022-11-02 | Axier Lopez
“Euskal Herriko lekurik bisitatuenetakoa kaiola bat da”

Bost urtez jarraian azaroaren 1ean kalera irten da mugimendu antiespezista. Aurten Donostiako Aquariumaren parean elkartu dira, "kaiola bat delako Euskal Herriko lekurik bisitatuenetakoa".


2022-09-07 | ARGIA
Lehen aldiz, animalien erabilerarik gabe ospatu dute Antzar Eguna Lekeition

Iaz erabaki zuen Lekeitioko Udalak Antzar Egunean antzara bizidunik ez erabiltzea, eta 300 urte baino gehiagoko ibilbidean lehen aldiz, irailaren 5 honetan erabilitako antzara guztiak plastikozkoak izan dira.


2022-02-02 | Axier Lopez
Ostiraletik aurrera ARGIAn ikusgai mugimendu antiespezistari buruzko ‘Lorratzean’ dokumentala

Animalien askapenaren aldeko mugimendu antolatuaren historiaz eta garapenaz mintzo dira hamabi ekintzaile antiespezista dokumentalean. Nor taldeak sortu du lana eta ostiralean ARGIAn izango da osorik ikusgai.


“Euskal Herriko baserrietan ere espezismoa dago”

Maialen Sagues Nor talde antiespezistako kidea da. Euskal Herriko hiltegien inguruko ikerketa abiatu zuten, eta tartean, Laudioko hiltegia ere bisitatu zuten. Ikerketan aurkitutakoaz mintzatu da.


Txerri-industriako presidentea zelakoan, ekintzaile antiespezista bat elkarrizketatu dute AEBetako Fox katean

Fox Business telebista saioko ikus-entzuleengana bestelako ahots bat heldu da abenduaren 23an. Maria Bartiromo aurkezleak uste zuen Smithfield Foods konpainia erraldoiko presidente Dennis Organ elkarrizketatzen ari zela, baina errealitatean, animalien eskubideen aldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude