Pilotabizi elkarteak irtenbiderako gakoak planteatu dizkie Baikori, Ligari eta administrazioei

  • Pilotabizi Pilotazaleen Elkarteak kaleratu duen oharrak laguntzen du Baiko enpresaren egungo gatazka pilota munduaren ikuspegi zabalagotik aztertzen. Elkarte honek kluben garrantzia nabarmendu du: "Klubak izan dira lehenago, orain badira eta gero ere izango dira enpresak pilotariz hornitzen dituztenak, nahiz eta abandonatuta egon, bai administrazio ia guztien aldetik, baita pilotaren kontura negozioa egiten duten enpresen aldetik ere. Errealitatea hau da: urtero klubak desagertzen ari dira, ez daukatelako nahiko diru laguntza ezta giza baliabiderik ere. Hala ere, aurrera jarraitzen dute kirol hau erakusten gero profesionaletara iritsiko diren gazteei". Eta eskaera hauek egin dizkie Baiko enpresari, Eskupilota Enpresen Ligari eta administrazioei.


2020ko urriaren 13an - 08:30

Urriaren 10ean Amezketan dago izenpetua Pilotabizi elkartearen agiri zorrotza (behean dago osorik irakurgai).

"Baikori: Eskiroz, Victor, Mariezkurrena eta Lasorekin hitz egin, profesional izaten jarraitu dezaten"

Baikori eskatu dio elkarrizketa bidez egoera ekonomikoa konpondu dezala, horretarako enpresako pilotariek aukeratutako ordezkariekin eseriz. Eskiroz, Victor, Mariezkurrena eta Lasorekin elkarrizketak abiatzeko ere eskatu dio, "profesional izaten jarraitu dezaten".

"Eskupilota Enpresen Liga Elkarteari: Txapelketa irekia antolatu, enpresetan egotea ez dadila ezinbestekoa izan"

Eskupilota Enpresen Liga Elkarteari eskatu dio "bertan behera utzi ditzala gaur martxan dauzkan txapelketak eta etorkizunekoak, parte-hartzaile guztiek beren kirol-mailaren araberako aukera berdintasuna izan dezaten". Salatu dutenez, "bestela ezingo litzateke kirola kontsideratu baizik eta bestelako interesen menpe legokeen zerbait". Honengatik guztiagatik, Ligari eskatu dio kirol txapelketa irekia antolatzeko, hau da, "Aspe eta Baiko enpresetakoa izatea ez dadila ezinbestekoa izan".

"Administrazioei: Plangintza estrategiko bat abiatu eta pilotaren etorkizuna bermatu"

Pilotabizi elkarteak administrazioari eskatu dio plangintza estrategiko bat abiatu dezala pilota munduko eragileekin, eta ekarpen interesgarria egin dezaketen beste kiroletako eragileekin. Eskupilota Enpresen Liga Elkartearen kirol eredua "pilotaren esplotazioa" dela salatu du eta administrazioei eskatu die eredu horri buruzko gogeta sakona egin dezatela pilota eragileekin, "pilotaren etorkizuna bermatzeko" helburuarekin.

Pilota klubei eta federazioei beharrezko dituzten baliabide ekonomiko eta giza baliabideak emateko eskatu diote administrazioei, eta baita ere "formakuntza eskubideak kobratu ahal izateko behar den egitura juridikoa osatzen has daitezela".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pilota
2025-01-15 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioa
Ofizialtasuna lortzeko bidean, zirrikitua zabalik?

Euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzera bidean urratsa eman du Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak, Euskadiko Federazioa eskubide osoko kide izatea onartuta. “Lorpen historikoa da”, zioen Euskadikoak pasa den abenduaren 28an, baina zuhurtziaz mintzo zen,... [+]


2025-01-13 | Jon Torner Zabala
Euskal Selekzioa Orain osatu da, Frantzia edo Espainiako selekzioei uko egiten dioten pilotariak babestea helburu

Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


2024-12-30 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzeko lehen urratsa, Nazioarteko Pilota Federazioak haren alde bozkatuta

Euskadiko Euskal Pilota Federazioa eskubide osoko kide izatea onartu du Nazioarteko Pilota Federazioak, larunbatean Iruñean egindako batzarrean. Ofizialtasuna lortzeko bidean urrats handia da, "lorpen historikoa", Euskadiko Federazioak adierazi duenez, baina... [+]


2024-08-26 | Jon Torner Zabala
Munduko Euskal Pilota Txapelketan, euskal pilota selekzioak lekurik ez

Iruñeko Labrit pilotalekuan ari da jokatzen 22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Abuztuaren 31ra bitartean zazpi herrialdetako 200 pilotari baino gehiagok hartuko dute parte. Euskal selekzioak lehiatzerik ez duela-eta, haren ofizialtasuna eskatu dute... [+]


Espainia eta Frantziako selekzioekin jokatzeari uko egin diote 50 pilotarik

Euskal Herriko pilota selekzioa aldarrikatu du dozenaka pilotarik Hendaian egindako ekitaldi batean. Erabakia larunbatean, Hendaiako Beltzenia pilotalekuan egindako ekitaldi batean ezagutzera eman zuten.


Josu Garritz
“Diasporan egungo egunean bizi dira, arbasoen jatorri eta historiaz pixka bat ahaztuta”

Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]


2024-02-15 | Estitxu Eizagirre
Irabazi eta galdu

Txikitatik bizi dugu lehia gizarte honetan: umetan haurren arteko jolasetan, heldutakoan bizitzako eremu guztietan –batzuetan kontzienteki onartzen dugu jokatzea eta bestetan nahi gabe erortzen gara lehia dinamiketan–. Agian horregatik dira kirolariak gizarte... [+]


Eguneraketa berriak daude