Pilar Irigoien Sodena enpresa publikoko zuzendari nagusia zen, eta Nafarroako Gobernuko Mikel Irujo kontseilariak asteazkenez kendu zuen kargutik, 2020an Sodenak Nafarroako Enpresarien Konfederazioarekin (CEN) bideratutako akordio bat tartean.
COVID-19ak ekarritako 2020ko etxealdiaren garaian gauzatu zen akordioa, eta funtsean, haren bidez Nafarroako Gobernuak bermatu nahi zuen lurraldeko enpresek gaitzaren aurkako materiala izatea, bereziki maskarak.
Garai hartan ez zen erraza material hori lortzea eta nagusiki Txinatik ekartzen zen, Mendebaldeko enpresetan ez zelako horrelakorik ekoizten. Gobernuek era guztietako operazioak bideratzen zituzten ekonomia eta bizitza “normaltasun berrira” ahalik eta lasterren eramatearren.
Testuinguru konplexu horretan, Sodenak bi milioi euro aurreratu zizkion CENi, eta honen bidez, Albyn Medical enpresak bitartekaritza lana egin zuen Txinatik materiala ekartzeko, %3,6ko komisioarekin, zeinaren ondorioz 70.000 euro eskuratu zituen. Eskema honakoa zen: Sodenak dirua aurreratu, Albynek materiala ekarri, eta CENek enpresetara bideratu, haiek egindako eskarien arabera.
Zer gertatu zen bidean? Apurka hasierako prezio garestiak apalduz joan zirela eta enpresak CENek eskainitakoa baino merkeago hornitzen zirela merkatuan. Espekulazioari aurre egiteko, Espainiako Gobernuak ere muga jarri zien maskaren salneurriei. Ondorio nagusia honakoa da: enpresei garapenerako maileguak ematen dizkien Sodenak operazio horretan 1,24 milioi euro galdu dituela eta diru publikoz ordaindutako 1,7 milioi maskara bi almazenetan daudela saldu gabe (2,2 milioi erosi ziren).
Ez zen legea bete
Foru Gobernuko Kontu-Hartze Zuzendaritzak kudeaketa publikoaren behaketa egiten du enpresa pribatuen bidez, eta uztailaren 27an sinatutako txostenean zioenez, operazio horretan irregulartasunak izan ziren. Batetik, CENi emandakoa diru maileguak ez du betetzen Ogasun Publikoaren Foru Legea, %0 interesean egin zelako eta horrek ez duelako interesei buruzko araudia errespetatzen. Halaber, inspekzioak dio operazioa bermerik gabe egin zela.
Gainera, garai hartan Nafarroako Gobernuak gisa honetako operazioak bideratzeko jarritako baldintzak ere ez zituela bete zehazten du, besteak beste, operazioaren ezohikotasunagatik, berariaz behar zuen Nafarroako Gobernuaren baimena.
Nafarroako Kontuen Ganberak ere gainbegiratu zituen gobernuak garai hartan egindako operazioak, honi buruz ezer aipatu gabe, eta orain iragarri duenez, auditoria berezi bat egingo dio kasu honi.
Itzal esanguratsuak
Nafarroako Gobernuko eledun Javier Ramirez mugatu da esatera auziak erakusten duela gobernuaren kontu-hartzeak eraginkorrak direla. Alabaina, bistan da zerbait gehiago ere esan beharko lukeela, gobernuaren jardunaren ikuspegitik operazioak itzalak dituelako.
Batetik, kontu-hartzaileen txostenak dio operazioak ez zituela bete garai hartan gobernuak berak gisa horretako lanetarako finkatutako arauak, besteak beste ez zuela gobernuaren baimenik. Hala ere, garai hartan Industria eta Garapen Ekonomikorako kontseilaria zen Manu Ayerdiren baimena bederen bazuen, maiatzaren 7an Nafarroako Legebiltzarrean azaldu baitzituen CENekin egindako akordioaren ezaugarriak. Sodenaren arabera, halaber, Nafarroako Enpresa Publikoen Korporazioa zuzentzen duen Elma Saizek ere eman zuen akordiorako onespena.
Kontu-hartzaileek diote maileguak ez zuela bermerik, baina orain kargugabetutako Pilar Irigoienen esanetan, Foru Gobernuak operazio horietarako jarritako arauek ez zuten horretara behartzen, eta gainera, enpresarien elkarteari onartzen zaion kaudimen gaitasunak bermatzen zuen operazioa. Edozein kasutan, eta gobernuaren orduko neurrien gainetik, Foru Legeak halakoetarako jarritako baldintzak ez zirela bete ere badio kontrol azterketak.
Egin beharreko ikuskatzeen zain, operazioak utzitako 1,2 milioi euroko zuloak argi samar uzten du Sodenak berme zehatzik gabe eman ziola mailegua CENi, eta enpresarien elkartea ez dela uste bezain kaudimendun edo fidagarri, edo bestela akordioa ez zela behar bezala lotu. Itzalak ugari dira eta Sodenak, CENek eta gobernuak hobeto azaldu beharko dute gertatutakoa.
Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.
Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.
Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.
Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]
Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak herri ekimen legegilea aurkeztuko du Gasteizko ganberan. Apirilaren 24ra arteko epea ipini dute sinadura gehiago biltzeko, eta dei egin diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona guztiei. Hiru... [+]
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]
Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]
Espainiako Industria Ministerioak antolatu du bilera, eta langileek jakinarazi dutenez, ez dituzte gonbidatua, "gure interesak ordezkatuko dituena Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza izango baita". Langileek elkarretaratzea egingo dute ostiralean 12:00etan enpresaren... [+]
Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.