34 atxilotu Gasteizen, ikasle greban

  • Ikasle Abertzaleaek deiturik, greba eguna izan dute ostegunean Hego Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan. Erreformei "aurre egiteko" eta "hezkuntza sistema sozialistaren beharra" agertzeko daude protestan. Hiriburuetan manifestazio jendetsuak egin dituzte eta Gasteizen Ertzaintzak 34 lagun atxilotu ditu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailaren arabera.


2022ko martxoaren 24an - 10:28

Ikasleek goizean goiz hasi dute mobilizazioa. Piketeak egin dituzte hainbat campus eta ikastetxetan, baita hainbat errepide moztu ere. Nafarroako Unibertsitate Publikoko atarian zenbait gazte kateatu da. Gasteizko campusean, berriz, Letren fakultatean altzariak hautsi dituzte protestariek eta beste hainbat kalte eragin:

Ertzaintza Gasteizko campusera azaldu denean jendea identifikatu eta gazte ugari atxilotu du, 34 lagun, Eusko Jaurlaritzaren segurtasun sailaren arabera.

Ikasle Abertzaleek deiturik 12:00etan batu dira Iruñean, Donostian, Bilbon eta Gasteizen egindako manifestazioetan. Horietan jendetza bildu da, milaka, antolatzaileen arabera. Bilboko manifestazioan Ertzaintza ikasleei "oldartu" zaiela salatu dute antolatzaileek.

Arratsalderako elkarretaratzeak eta bilkurak deitu dituzte Ikasle Abertzaleek 13 herri eta hiritan 19:30ean, atxilotuei elkartasuna adierazi eta "EHUren erantzukizuna" salatzeko. Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazan bilduko dira Iruñean Nabarrerian, Donostian Bulebarrean eta Bilbon Etxebarrieta Anaien Plazan.

"Antolakuntzarik ezean, dirudunek nahieran erabiliko gaituzte"

Bigarren Hezkuntzan –LOMLOE erreforma–, unibertsitateetan –LOSU erreforma– eta Lanbide Heziketan –Lanbide Heziketa Plana– abiaturiko erreformen kontra dira protestan. Hezkuntzak soluzio integrala behar duela aldarrikatzen dute: "Hezkuntza sistema sozialista eraikitzea da bidea". LOMLOE pentsamendu kritikoa garatzeko "ezein aukera  ezabatuko" dituela salatu dute eta LOSU eta Bizikidetza Legearen bidez "etekin ekonomikoa bermatzen duten graduak bultzatu eta bestelakoak desintegratuko" direla.

Manifestazio amaieran aipatu erreforma horien kontrako hitzak izan dituzte: "Guk argi dugu erreforma horiek zuzen-zuzenean kolpatzen dutena langile klasea dela, hezkuntza prozesutik indarrez kanporatua izateraino". Horregatik mobilizatzeko unea dela iritzi dute: "Ez baitago aldaketarik antolakuntzarik gabe. Horretarako atera gara agur kalera: mobilizaziorik eta antolakuntzarik ezean, dirudunek nahieran erabiliko gaituztelako beraien interesak asetzeko".

Ikasle Abertzaleen ustez, greba egunean parte hartzearen garrantzia horretan datza: "Argi dugu posible dela beste hezkuntza bat eraikitzea, guztion ongizatea gutxi batzuen interes ekonomikoei gainjarriko diona: hezkuntza sistema sozialista"

Bilbon milaka lagun bildu da manifestazioan, antolatzaileen esanetan (argazkia: Gedar)

EHUko errektoretza taldea: "Bizikidetzaren aurka egindako atentatuak dira"

Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretza taldeak oharra kaleratu du unibertsitateko campusetan izandako istilu eta ekintzak salatzeko. Azaldu duenez, "bereziki larriak" izan dira Arabako campusean: "Hormetan pintadak egin eta eraikin horietako batzuen altzariak txikitu dituzte".

Errektoretzak "aringarririk gabe" gaitzetsi ditu ekintza horiek eta gaineratu du gutxiengo batzuek bizikidetzaren aurka egindako indarkeria ekintzak" izan direla. Kalteak baloratzen ari dira "dagokion salaketa jartzeko eta erantzukizunak eskatzeko".

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle Abertzaleak
2024-10-31 | Leire Ibar
Ostegunetik igandera, Gazte Topagune Sozialista antolatu dute Altsasun

"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.


Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Hezkuntza “pribatizaziotik” ateratzeko, borroka

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]


Greba antolatu du martxoaren 13rako Ikasle Abertzaleak-ek

Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]


2023-09-19 | Gedar
‘Leioako 5en’ askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


2023-09-18 | Mikel Eizagirre
“Militantzia politikoaren zilegitasuna defendatu behar da, inolako baldintzarik gabe”

2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]


Ostegunean hasi eta larunbatean amaituko da Eskola Ibiltaria, Ikasle Abertzaleakek antolatuta

Aurtengo edizioan Eskoriatza, Aretxabaleta eta Aramaio igaroko dituzte. Tailerrak, bertso-saioak, hitzaldiak, kontzertuak, eta abar antolatu dituzte hiru egunez. “Hausnarketarako eta formakuntza politikorako espazioa” izatea dela helburua azaldu dute.


Urriaren 11tik 15era bitarte izango da Gazte Topagune Sozialista, Iruñerrian

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dute topagune sozialista. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" dela azaldu dute.


Elkarretaratzeak egin dituzte selektibitatearen aurka Hego Euskal Herriko campusetan

Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko mekanismoa dela salatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Bitarteko gutxien dituzten ikasleen heziketa prozesuan oztopo bat gehiago dela azpimarratu dute.


Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute milaka lagunek, martxoaren 30eko ikasle greban

Martxoaren 30eko greba egunean, Ikasle Abertzaleek deitutako manifestazioek kaleak hartu dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, "Enpresarien hezkuntzaren aurrean, ikasle langileok borrokara" lelopean.


Grebara deitu dute ostegunean Ikasle Abertzaleek, hezkuntza enpresari handiek kontrolatzen dutela salatzeko

"Elite ekonomikoen araberako hezkuntza" dugula, eta enpresen eta hezkuntza zentroen arteko harremanak, jakintza-alor batzuetan jartzen den indarra, funtzio diziplinatzailea, kontrol sistemak… horren erakusgarri direla iritzi diote Ikasle Abertzaleek. Greba eguna... [+]


2023-03-23
Ikasle bat atxilotu dute Gasteizko EHUko campusean, eta lau identifikatu Ibaetan

Martxoaren 30eko grebako propaganda egiten ari zela eraman dute atxilo Gasteizko ikaslea, asteazkenean. Ikasle Abertzaleak-ek elkarretaratzea egin du atxiloketa salatzeko. Ostegun goizean, berriz, lau ikasle identifikatu ditu Poliziak Ibaetako campusean.


2023-02-01 | ARGIA
EHUk 34 ikasleri espedientea ireki nahi dielako, IAk manifestaziora deitu du

2021-2022 ikasturtean ikasle greba deitu zuten Ikasle Abertzaleek, martxoaren 24an. Gasteizen 34 ikasle atxilotu zituen Poliziak, eta azken hilabeteetan EHUk gutuna helarazi die, espedienteak irekiko dizkietela jakinaraziz. Unibertsitatetik kanporatzeko arriskuan leudeke, beraz... [+]


2022-12-05 | ARGIA
Poliziaren jazarpena eta kolaborazio eskariak salatu ditu Mugimendu Sozialistak

Mugimendu Sozialistako bi kidek Poliziaren partetik jazarpen jarraitua pairatu dutela salatu dute. Irekita zeuzkaten prozesu judizialek etorkizunean eragin liezazkieketen balizko kalteen aurrean laguntza eskaini diete militanteei, trukean Mugimendu Sozialistari buruzko... [+]


2022-11-02 | Gedar
Deklaratzeari ekin diote martxoaren 24ko ikasle greban Gasteizen atxilotutako gazteek

Gasteizko campusean 34 ikasle atxilotu zituzten IAk martxoaren 24rako deitutako greban, eta "desordena publikoak" eragitea leporatzen diete. Urtarrilera bitartean deklaratu beharko dute.


Eguneraketa berriak daude