Zeresan handia eragin du astearte gauean gizonezkoen futboleko Txapeldunen Ligan gertatu denak: epaile batek Istanbulen talde teknikoko Pierre Webó bere azalaren koloreagatik identifikatu ostean iskanbila piztu da, Paris Saint-Germainen aurka jokatzen ari ziren partidua bertan behera geratzeraino.
Istanbulgo gizonezkoen futbol taldeko jokalari guztiek partiduaren erdian zelaia utzi zuten astearte gauean. Arrazoia: arrazakeria. Paris Saint-Germain taldearen kontra Txapeldunen Ligako partidua jokatzen ari ziren, laugarren epaileak talde turkiarreko talde teknikoko kide bati buruz iruzkin arrazista bat esan zuenean.
Partiduaren 20. minutua zen, markagailua berdinduta zegoen eta epaile nagusiak, Ovidiu Alin Hategan errumaniarrak, PSGren aldeko falta adierazi zuen. Erabaki horren kontra protesta egin zuen Istanbulgo taldeko entrenatzailearen laguntzaileetako batek, Pierre Webó kamerundarrak –Osasunaren zaleak gogoratuko dira berarekin, urtetan gorritxoen elastikoarekin jokatu baitzuen–. Laugarren epaileak ekintza horren berri eman zion epaile nagusiari. Protestaren egilea “beltza” izan zela adierazi zion eta Webó haserre bizian jarri zen, baita ordezkoen aulkian zeuden haren taldekideak ere.
Laugarren epaileak azaldutakoaren arabera, ez zuen “beltza” esan, “tipo beltza” baizik (“black guy” ingelesez), baina azalpenak ez zituen Istanbulgo jokalariak konbentzitu: Webóren taldekideek uste dute laugarren epaileak azalaren kolorea erabili zuela identifikatzeko. “Zergatik ez diozu ‘tipo zuria’ deitzen jokalari zuri bati?”, galdetu zioten, sututa.
Gertakariak guztiz baldintzatu zuen asteartean jokatzekoa zen partidua. UEFAko ordezkariak egoera baretzen saiatu arren, bi taldeetako jokalariek partidua bertan behera uztea erabaki zuten eta aldageletarako bidea hartu zuten. Asteazken honetan jokatuko da geratzen den partidua.
Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.
Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.
Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.
Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]
Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.
Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Poliziak 69 lagun hil zituen apartheidaren kontrako manifestazio baketsu batean. Ordutik, egun hori Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko eguna ospatzen da, aldarrikapenez beteta. SOS Arrazakeriak urtero gai ezberdin bat lantzeko... [+]
Lau turistak eraso zieten jatorri pakistandarreko hainbat langileri, Lekeitioko Gazte Asanbladak salatu duenez.
Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.