‘Piedad’-eko dendariaren begirada

  • Lehengo egunean ikusi nuen Iruñeko zabalguneko Piedad arropa denda ezaguna itxi behar dutela, eta poztu egin nintzen. Logikaren kontra, agian, eta modu irrazionalean, baina poztu nintzen han behin baino gehiagotan gaizki sentiarazi nautelako. Ama eta izebekin igandeetarako edo ezkontza baterako zerbait dotorearen bila sartu, eta segituan dendari lehor baten mespretxuzko begirada gugan iltzatuta sentitzen nuen, esanez bezala gu ez ginela halako komertzio dotore eta garestian sartzeko nor, gu ez ginela maila altuko eta Iruñeko betiko abizen ezaguneko familia horietako kide. Piedad-en errukirik ez.

     

Iruñean ofizialtasunaren alde urriaren 27an egindako mobilizazioa. (Arg.: Kontseilua) Iruñean ofizialtasunaren alde urriaren 27an egindako mobilizazioa. (Arg.: Kontseilua)

Gu gaztelaniaz aritzen ginen, euskara gure familian joan den mendearen hasieran galdu zelako, baina sentipen hori bera antzematen dut Nafarroako euskaldun askorengan euskaraz aritzen direnean ere. Urteetan eta urteetan euskalduna izatea automatikoki lotua izan da herrikoa eta diru edota kultura gutxikoa izatearekin. Izugarri gaizki pasatu dute eta pasatzen dute. Ospitalera joatea besterik ez dago ikusteko nola adineko euskaldun askok apal-apal hitz egiten duten haien seme-alabekin inor ohartu ez dadin euskaraz ari direla.

Gazteagoak garenok ere erabat estigmatizatuta gaude, klase ekonomiko apalekoak eta pentsaera politiko ildo jakin batekoak garela sinetsi nahi dutelako batzuek, itsu-itsuan.

Euskaldun izatearen desprestigioa izugarri sakona da. Mendeetako lan gaiztoaren emaitza, ezbairik gabe. Horregatik, besteak beste, beharrezkoa da euskararen lege berri bat idaztea. Euskarari Nafarroa osoan ofizialtasuna emanez, euskaldunari bere hizkuntza erabiltzeko eskubidea aitortuko litzaioke publikoki eta berme guztiekin.

Zonifikazioa ezabatu behar da behingoz, hori baita asmazio erabat ortopedikoa. Jendea gelditu gabe ari da denbora guztian mugitzen mila arrazoi dela medio, eta logikoena da onartzea herritarrak berarekin daramatzala hizkuntza eta, berdin, hura erabiltzeko eskubidea, edonon izanda ere. Hori bezalako oinarrizko eskubideak ezin dira eskualde fisiko bakar batzuetara mugatu. Era berean, XXI. mendean gaudela ez dugu ahaztu behar. Internet bidez sasi guztien gainetik eta lanbro guztien azpitik mugitu ohi gara etengabe. Nola uztartu hori zorigaiztoko zonifikazio honekin? Tuteratik bidal dezaket kontsulta bat euskaraz on line Ogasun Departamentura? Eta halakoetan Ogasuneko langileek zer egiten dute? Telefonoz galdetzen dute ea non dagoen herritar hori jakiteko erantzuna gaztelaniaz edo euskaraz eman behar ote duten? Edo geobilatzaile baten bidez zehazten dute bere kokapen geografiko zehatza une horretan? Surrealista.

Bada garaia lege on eta zentzuzko bat egiteko eta euskarari behar duen tornuia emateko. Etxeparek esanen lukeen bezala. Eta inork ez gaitzala engaina: euskara ofizialdu arren, hemen erdaldunak ez dira baztertuak izanen, besteak beste, gu baino dezente gehiago direlako. Eta, gainera, erdaldun hutsa izatea ez da bizi osorako nahitaezko egoera. Euskara ikas daiteke, nik neuk eta jende askok egin dugun bezala.

Errespetua eta berdintasuna besterik ez dugu nahi. Piedad-eko dendariarena bezalako begirada gehiagorik ez.

Artikulu hau Berria-k argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude