Arte galeria sonatuenetan ez ezik, Picassoren artelan ospetsua leku xumeagotan ere egondakoa da. 1939an Manchesterreko auto kontzesionario batean, esaterako. Alta, kasu bitxi hau zalantza eragile da hainbat historialarirentzat, ez baitago erakusketa benetan egin zela frogatzen duen argazkirik. Gernika Manchesterren egon zela sinesten dutenek, aitzitik, bestelako ebidentzia batzuk badaudela azpimarratzen dute.
Red Pepper agerkariak jaso duenez, misterioa ikertzearen ardura hartu du Guernica in Manchester Re-Representation marrazketa proiektuak. Berriki Tim Dunbar artistaren erakustaldi bat atondu du. Dunbarren lana, besteak beste, artelana kontzesionarioan bertatik bertara ikusi zutenen lekukotzetan oinarrituriko marrazki eta testuek osatzen dute. Artistaren hitzetan, erakutsi dituen material guztiek misterioarekin amaitzen lagundu beharko lukete: “Nire lana ordubetean aurkeztu ondoren, zalantza guztiak uxatzen dira”.
Nolanahi ere, oraindik badira erantzun garbirik gabeko itaunak. Esaterako, nola iritsi zen Gernika bezalako artelan unibertsal bat Manchesterreko auto kontzesionario batera? Hainbatek diotenez, Picassok artelana gerran ziren espainiarrei laguntzea helburu zuen “Manchester Foodships for Spain” taldeari laga zion, erakusketaren etekinak faxismoaren aurka borrokatzen ari zirenei eman ziezazkieten. James Hyman idazlearen arabera, Gernika non erakutsi erabakitzerakoan, leku asko baztertu behar izan zituzten artelanak zuen tamainagatik. “Azkenean Ford kontzesionario batera eraman, eta pare bat iltzerekin paretan jarri zuten”.
Erakustaldiaren iragarki-foileto txiki batean oinarritzen ditu Haymanek baieztapenok. Argudio horri jarraiki, asko dira jazoeraren egiazkotasunean sinisten dutenak: Manchesterreko erakusketa pinturaren historiaren inguruko ikerketa gehienek hartzen dute kontuan, Gernikako Bakearen Museoan eginiko denbora-lerro batek barne. Horretaz landa, erakusketak oihartzuna izan zuen garai hartako hedabideetan –kasurako, Manchester Evening News eta Manchester Guardianek Gernika bertan izan zela jaso zuten–.
Eta Manchesterreko Gernika kopia bat bazen?
Helen Little arte-komisarioak ikuspuntu eszeptikoagoa du. Bere aburuz, 1938an Londresen egin ziren Gernikaren erakusketak ez bezala, Manchesterrekoa misterio eta iluntasunez dago inguraturik, pare bat ebidentziez gain, bestelako froga sendorik ez baitago. “Nola liteke 20. mendeko artelan garrantzitsuenetako bat kontzesionario batean poster bat bezala zintzilikaturik egon izana?”, galdetzen du.
Bestalde, Roland Penrosek eginiko Picassoren biografian ez zaio Manchesterreko erakusketari aipamenik egiten. Penrose Picassoren laguna eta Gernika Ingalaterrara eramatea negoziatu zuena izan zen, beraz, adierazgarria da erakustaldiari aipamenik ez egitea.
Esposizioa bertatik bertara ikusi izana baieztatu duten hainbat lekuko daude, baina lekukotza grafikorik –argazkirik– ez izateak sinesgarritasuna kentzen dio jazoerari, eta mota askotako zurrumurruei bide eman. Adibidez, hainbatek diote Manchesterren erakutsi zen Gernika kopia bat izan zitekeela.
Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]
Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.
Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]
Bussum (Herbehereak), 1891ko azaroaren 15a. Johanna Bongerrek (1862-1925) zera idatzi zuen bere egunerokoan: “Urte eta erdiz lurreko emakumerik zoriontsuena izan nintzen. Amets luze eta zoragarria izan zen, amestu litekeen ederrena. Eta ondoren sufrimendu izugarri hau... [+]
Hilma af Klint (Solna, 1862 – Danderyd, 1944) artista suediarra pintura abstraktuaren sortzailetzat jotzen da egun, baina Vasili Kandinskiren aurretik, bere obra abstraktua ezkutuan izan zen 1980ko hamarkadaren erdira arte. Milaka margolan, testu eta koaderno sekretupean... [+]
Klimaren aldeko ekintzaile batzuek Van Goghen Ekiloreak koadroari zopa poto bat jaurtitzeaz, lehenbizi, zera esan behar da: munduko intentziorik onenarekin egindako ekintza izan dela. Bigarrenik berriz, aurrekoari erantsi behar zaio munduko intentziorik onenak ez duela askorik... [+]
Johannes Vermeer margolariaren artelan ezaguna eskaneatu dutenean ezusteko elementu batzuk azaldu dira, egileak gero kendutakoak.
Stockholm (Suedia) 1896. Hilma Af Klint (1862-1944) margolariak eta beste lau lagun artistek boskote bat osatu zuten espiritismo saioak egiteko. Saio horietan oinarrituta, idazketa eta pintura automatikoan jarduten zuten taldekideek. Handik urte batzuetara, Klintek... [+]
San Telmo Museoak Amable Ariasen (1927-1984) 61 akuarela eta 43 marrazki jaso ditu dohaintzan, artistak azken 14 urteetan bikotekide izan zuen Maru Rizoren eskutik. Teatro Principal (Antzoki Zaharra) izeneko serie horrekin erakusketa egiteko asmoa dute datorren urtean,... [+]
Laster beteko dira 50 urte Iruñeko Topaketek hiriburua hartu zutenetik. Huarte enpresari familiak finantzatuta, mundu osoko arte garaikidearen erakusgarri izan zen hiria 1972ko uda hasieran, astebetez. Baina arteaz gain, garaiko tentsio politikoen isla ere izan zen... [+]
Bilboko erdigunean etxarte baten bila nabil. San Mames Zumarkaleko 11. zenbakian kale-kantoi urdinxka bat omen dago, eta, bertan, ezohiko arte-galeria bat. Galdu samar nabil bi dendaren artean hondo urdinean El Callejon Zollo. Molcris idatzita ikusi dudan arte. Pasadizoa igaro... [+]
Mikel Taberna idazlea elkarrizketatu dute Xorroxin irratian. Arkanbele kantak (2021, Susa) poema-liburua eta Ignacio Larra margolariak Beran ikusgai duen erakusketa izan dituzte mintzagai.
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak 300.000 euro ordaindu dituzte lana Madrildik Euskal Herrira ekartzeko. Ekainean, José de la Mano galeristak eraman zuen Madrilgo Arco erakusketara.
Picassoren Guernica obra Euskal Herrira ekartzeko aldarrikapen gisa egin zuen Ibarrolak Guernica Gernikara mihisea. Madrilgo Arco erakusketara eramango dute orain, 1981etik gordeta egon ondoren.