Meatzaldea Bizirik talde ekologista eta Muskizko Turruntero auzokide elkartea Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoekin bildu dira, orain dela urte bi bertako Ingurumen Batzordean egindako eskaera berresteko: Petronor findegiaren jarduera kontrolatuko duen mahai bat eratzea.
Elkarte biek legez beteko proposamen baten zirriborroa aurkeztu diete alderdietako ordezkariei. Hiru atal ditu proposamenak:
Batetik, Legebiltzarrak aipatutako mahaia sortzea eska diezaiola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailari. Mahai horretan parte hartu beharko lukete bai Petronorreko ordezkariek bai auzokide elkarte eta talde ekologistek, bereziki findegiaren inguruko herrietakoek (Abanto, Muskiz, Zierbena). Herri horietako udaletxeek eta talde politikoek ere aukera izan beharko lukete, nahi izanez gero, mahaian parte hartzeko.
Bigarrenik, unean uneko gertakariei erantzuna emateaz gain, mahaiaren zereginetako bat litzateke findegiaren isurien ondoriozko osasun arriskuak ebaluatzea. Azkenik, mahaiak bere jardueraren berri emango luke publikoki, behar adinako maiztasunez.
Meatzaldea Bizirik eta Turrunteroko kideek gogorarazi dute inguruko udal bik ere egina dutela halako kontrol-organo bat sortzeko eskaria, Muskizek 2009an eta Abantok aurtengo otsailean; bigarrenak osoko bilkuran onartu zuen eskaria egitea, aho batez.
Era berean, azken urtebetean Petronorrekin zerikusia duten 45 inguru gertakari izan direla esan dute, ohikoak baino larriagoak izan diren zazpi hauts-isurketa barne. Hain zuzen, isuri horien aurrean administrazioak agertutako utzikeriagatik protestatzeko manifestazioa egin zuten Abanton ekainaren 27an.
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.
Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]
Zierbenako portuan planta bat eraiki nahi du enpresak. Arriskutsutzat jotzen diren hondakinak eraldatu eta hormigoi eta baldosen bidez, besteak beste, eraikinetan eta obra publikoetan sartu nahi ditu.
Lizentzia-eskaeran “hainbat artxibo osatu gabe zeudelako” obrak geldiarazteko dekretua sinatu du Muskizko alkate Edu Brionesek.
"Petronor eta Repsol dira Euskadin eta Espainiako Estatuan hurrenez-hurren CO2 gehien isurtzen duten konpainiak", salatu du Greenpeacek. "Gisa honetako ekitaldiak baliatzen dituzte haien irudia garbitzeko".
Azken hilabetetan izandako lan gatazketan auzipetuak izan diren beharginek agerraldia egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean, langile borrokaren kriminalizazioa salatzeko. Mobilizazioak iragarri dituzte.
Bilboko auzitegiak "justifikazio gabekotzat" jo du Petronorrek pasa den maiatzean indarrean jarri zuen aldi baterako enplegu erregulazioa (ABEE). Enpresak adierazi du epaiari helegitea jarrriko diola.
2008ko udan sortu zen Meatzaldea Bizirik elkarte ekologista izen bereko eskualdean, Cokearen Aurkako Koordinadoraren segida modura eta bide batez hari izaera legala emateko. Otsailaren 12rako manifestazioa deitu dute Muskizen, Petronorren ate aurrean, findegiari bertan... [+]
Ekainaren 11tik 20ra greban daude Petronorreko langileak, zuzendaritzari Aldi Baterako Enplegu Erregulaziorako Espedientea erretira dezala exijitzeko. Mobilizazio egutegi indartsua antolatu dute langileek eta Bilboko beste hainbat enpresen borrokekin bat egiten ari dira... [+]
Bilboko portua eta Zorrotzaurre artean gasbide bate eraikitzeko makroproiektua aurkeztu dute 78 erakunde publiko eta pribatuk Euskalduna Jauregian. 2020 eta 2026 artean 1.300 milioi euro inbertitzea aurreikusten dute. Petronor-Repsol da proiektuaren sustatzaile nagusietakoa.