Perun errepresioak ez du etenik: tiroak burura, negarra eragiteko gasa helikopteroetatik...

  • Perun protestak hasi eta hilabete baino gehiagora, Dina Boluarte behin-behineko presidentearen gobernuak larrialdi egoera ezarri du Liman eta herrialdearen hegoaldeko eskualdeetan. Oraingoz, Poliziak ia 50 lagun hil ditu, ia denak indigenak eta andetarrak, eta giza eskubide urraketa larriak salatu dituzte hedabide independenteek.

Poliziak giza eskubide urraketa larriak egin dituela salatu dute (argazkia: Ojo Publico)

2023ko urtarrilaren 17an - 08:44

Perun abenduaren 7an Pedro Castillok parlamentua disolbatu eta konstituzio hauteskundeak deitzeko saiakera egin zuenetik, dozenaka dira protestetan hildakoak. Eguberritako atsedenaldiaren ondoren berpiztu dira mobilizazioak  Punon, Titicaca laku ondoan, baina eskualde gehiagotara zabaldu dira, Cuscora esaterako, baita Lima hiriburura ere.

Juliaca hirian poliziak hamazazpi lagun sarraskitu zituen pasa den astean eta Cuscon Remo Candia Guevara nekazal buruzagia hil dute tiroz. Orduz geroztik tentsioak gora egin du eta herritarrek ehun errepide baino gehiago blokeaturik dituzte momentu honetan. Liman, berriz, manifestazio jendetsuak iragartzen ari dira, eskualdeetako jendeek ibilaldiak antolatu baitituzte hiriburura. CGT sindikatuak, Peruko garrantzitsuenetakoak, greba orokorra deitu du ostegun honetarako.

Castillo kargugabetu eta kartzelaratu ondoren, haren ordez jarritako Dina Boluartek eta bere exekutiboak larrialdi egoera ezarri dute urtarrilaren 15etik aurrera, hilabetez gutxienez. Larrialdia Puno, Cuzco, Callao eta Limako eskualdeetan ezarri dute, baita hegoaldeko beste hainbat probintziatan eta errepide Panamerikarra dagoen eremuetan ere.

Leku horietan ejertzitoak esku hartu dezake, eta Peruko egungo konstituzioak eskaintzen dituen hainbat eskubide bertan behera geratu dira.

Tiroak burura eta bularrera

Gutxienez 50 lagun hil dira jadanik protestetan, gehienak poliziak eraso ostean.  Ojo Público hedabideak agenteek egindako giza eskubideen urraketa ugari jaso ditu, hainbat testigantza eta dokumenturen bidez.  Hala, Ayacuchon hildako hamar gazteei egindako nekropsien txostenek adierazten dute suzko armekin bularrean eta buruan jasotako tiroen ondorioz hil zirela.

Indarraren erabilera erabat desproportzionatua izaten ari dela dio hedabide horrek: Segurtasun indarrek negarra eragiteko gasa helikopteroetatik jaurti dute eta poliziak etxebizitza pribatuetara sartu dira eraikinetatik manifestariak erasotzeko, azaldu duenez.

Atxilotuei emandako tratu txarren lekukotzak ere jaso ditu, polizia-etxean kolpatuak izan direla salatu dute askok eta jatekorik ez diela eman egun askotan.

Nekropsien dokumentuek erakusten dute poliziak hiltzera egin duela tiro manifestarien kontra (argazkia: Ojo Publico)

Ketxuen eta aimaren haserrea

Manifestariek Peruko Kongresua desegitea eskatzen dute, eta 2023an konstituzio hauteskundeak deitzea –gaur egun indarrean dagoen konstituzioa 1993an onartu zen, Alberto Fujimoriren aginte garaian–. Pedro Castillo presidente ohiaren askatasuna ere eskatzen dute.

Hegoaldeko eskualdeetan hartu du indarra batez ere protestak, gehiengo aimara eta ketxua den tokietan, eta Peruko lurralde behartsu eta esplotatuenetan –meatze gehienak hor kokatzen dira–. Hain justu, Castillok bere aldeko botoen zati handi bat eskualde horietan lortu zuen 2021eko ekainean presidentetza lortzeko Keiko Fujimoriren gainetik.

Urte eta erdi honetan, baina, Parlamentuaren bidez oposizioak gogor egin du Castilloren kontra –honek bere hauteskunde promesei muzin egin behar izateraino–, eta analista askoren ustez indigenek euren kontrako eraso arrazistatzat sentitzen dute Limako elite politiko eta ekonomikoen jarrera hori.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Peru
Beste hainbeste geoglifo Nazcan

Yamagata unibertsitateko Masato Sakai arkeologo japoniarra buru duen ikerlari talde batek geoglifo ugari aurkitu berri ditu Nazcako basamortuan (Peru). Guztira 303 geoglifo topatu dituzte, orain arte ezagutzen zen geoglifo kopurua ia bikoiztuta. Horretarako adimen artifiziala... [+]


Emakume mochica nabarmen bat

Peru iparraldeko  kostaldean, Pañamarca aztarnategian, mochica kulturako (K.a. 330- K.o. 800) tronu areto bat aurkitu berri dute. Arkitektura ikusgarriagatik, iruditeria erlijioso zabalagatik eta xehetasunez betetako hormairudi koloretsuengatik ezaguna da kultura... [+]


Alberto Fujimori Peruko diktadore ohia hil da: zein zen eta zer egin zuen?

Bere agintaldian egindako krimen ugariengatik eta ustelkeriagatik zigortua, Perun esku gogorra erabili zuen Fujimorik 1990eko hamarkadan. 87 urterekin hil da Keiko Fujimori politikari ultraeskuindarraren aita.


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Lourdes Huanca
“Herri indigenentzat Boluarte ez da presidentea, usurpatzailea da”

Lourdes Huanca ekintzaile feminista eta nekazari perutarra Europan ibili da azken hilabetean, egoera salatzeko asmotan. Peruk Espainiako Estatuan duen enbaxadak komunikatu ofizial batean adierazi du Huanca gezurretan dabilela, eta ohartarazi egin gaitu hedabideok kontuz... [+]


Pedro Castillo
“Munstro gisa aurkezten naute, Peruko presidentea naiz”

Abenduaren 7tik kartzelan, Pedro Castillok bere burua Peruko legezko presidentetzat du. El Salto-k hainbat galdera helarazi ahal izan dizkio, eta Chotako politikariak galdera horiei erantzun die espetxetik. Castillok prozesu konstituziogile bat eskatu du bere herriarentzat, eta... [+]


Peruko hegoalde pobreak lurra du aldarrikatzen eta egurra du jasotzen

Pasa den abendutik Perun gertatzen ari diren istiluak, herrialdearen egoera politiko ahularekin lotu dituzte munduko hedabide nagusiek. Pedro Castillo presidente ezkertiarraren noraeza, haren kargugabetzea, Andeetako eskualdeetako herritarren altxamendua eta haien kontrako... [+]


Peru hegoaldetik Limaraino iritsi dira manifestariak, beste konstituzio bat eskatzeko

Ostegun honetarako manifestazio handia espero da Liman Dina Boluarte kargutik kendu, parlamentua desegin eta Perurentzako beste konstituzio bat eskatzeko. Herritar asko autobusez eta kamioiez karabanetan antolatuta iritsi da hegoaldeko eskualdeetatik herrialdeko hiribururaino.


2023-01-17 | Gedar
Peruko Gobernuak larrialdi-egoera ezarri du hainbat tokitan, protestei aurre egiteko

Igandean sartu zen indarrean larrialdi-egoera Cusco, Lima eta Puno departamentuetan, 30 egunerako. Bertan behera geratu dira, beraz, "bizilekuaren bortxaezintasuna, lurraldetik askatasunez ibiltzeko eskubidea, biltzeko eskubidea, eta askatasun eta segurtasun... [+]


Peruko poliziak astelehenean hamazazpi lagun hil ondoren, Boluarte presidentea genozidioagatik ikertzen hasi dira

Peru hegoaldean abenduan hasitako protestak berpiztu egin dira eta Juliaca hirian poliziak sarraskia eragin zuen astelehen arratsaldean, beste hamazazpi lagun tiroz hilda. Peruko fiskaltzak aurretiazko ikerketa ireki du "genozidioagatik", Dina Boluarte presidentearen... [+]


2022-10-06 | Axier Lopez
‘Amapatxa’ liburu-egitasmoa, Amazoniako Shipibo-Konibo komunitatea laguntzeko asmoz

Ion Brakamonte Unanue zumaiar musikari eta irakasleak ia Amerika osoa zeharkatu zuen bi urte eta erdiz (2018-2021), Argentinatik hasi eta AEBetara arte. Bidaiaren bizipenak biltzen dituen Amapatxa. Amets bat, bide bat liburua kaleratzeko crowdfundinga jarri du martxan... [+]


Eguneraketa berriak daude