Espainiako Estatuak bakarrik bereizten du pentsioen igoera prezioetatik eta soldatetatik Europar Batasunean

  • Espainiako Estatuan, pentsioen urteroko eguneratzea gizarte-segurantzaren egoera finantzarioaren menpekoa da. Pentsioak kalkulatzeko sistema hau erabiltzen duen Europar Batasuneko herriale bakarra da, gainontzekoek prezioen edota soldaten gora-beherak kontuan hartzen baitituzte, El País-ek iragan urtean jaso zuenez.


2018ko martxoaren 14an - 11:28
Pentsiodunak protestan (Arg: Noticias de Gipuzkoa)

2013tik, Espainiako Estatuko pentsioak gizarte-segurantzaren osasun finantzarioaren araberakoak dira. Ezarritako ekuazioaren arabera, ezin da inoiz Kontsumo Prezioaren Indizetik (KPI) %0,5 baino gehiago igo urtean, ezta %0,25 baino gutxiago jaitsi ere.

Pentsioen zenbatekoa kalkulatzeko soldata edota prezioen igoerak kontuan hartzen ez dituen Europar Batasuneko estatu bakarra da. Adibidez, Erresuma Batuan prezioak, soldatak eta Barne Produktu Gordina hartzen dira kontuan; Frantziako Estatuan prezioak; Danimarkan, Suedian eta Herbehereetan soldatak; Belgikan prezioak eta bizi maila; eta Portugalen prezioak eta Barne Produktu Gordina.

Egia da Espainia Estatuko kasuan, diru-sarrerak kotizazioaren bidez neurtzen direnez, eta hori soldatek baldintzatzen dutenez, zeharkako eragina daukatela soldatek, baina EBko gainontzeko herrialde gehienek ez bezala, Espainiako Estatuak ez du bizi osoko kotizazioa kontuan hartzen pentsioak kalkulatzeko, langilearen azkeneko 25 urteetako lan-bizitza baizik.

Hori onuragarria izan zitekeen pentsiodunentzat, izan ere, pentsioak kalkulatzeko kotizazioaren denbora-tartea geroz eta laburragoa bada, orduan eta altuagoak izan beharko lirateke jubilazioaren ondoko irabaziak. Baina egungo egoera prekarioa kontuan izanda, baita aurreikuspen txarrak ere, pentsioak gizarte-segurantzaren egoera finantzarioaren araberakoak izateak pentsiodunen erosahalmena galtzea dakar.

Gainera, pentsioen zenbatekoa kalkulatzen duen kotizazioaren urte kopurua zabaldu egin da azken urteetan: 2012ra arte, lan-bizitzako azken 15 urteak hartzen ziren kontuan, eta geroztik, denbora-tarte hori luzatu da aipatutako 25 urteetara iritsi arte. Horrez gain, egungo legeak jubilaziorako adina atzeratzeko joera dauka. 2013an 65 urtean zehaztu zen erretiroa, eta 2027an 67 urteraino iritsiko da. 

Beraz, gizarte-segurantzaren egoera prekarioak zuzenean eragiten die pentsiodunei. Autoritate Fiskalak iaz kalkulatu zuen pentsiodunek %7ko galera izango zutela erosahalmenean 2022ra arte. CCOO sindikatuak beste ehuneko bat eman zuen ordea: galera %15ean kokatu zuen datozen 10 urteetan, eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF), zeinak denbora-tarte zabalagoa hartzen baituen, kalkulatu zuen 2050ean pentsiodunen erosahalmenaren galera %30ekoa izan daitekeela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2024-11-12 | Jon Torner Zabala
Pentsioak %0,9 igoko dira Ipar Euskal Herrian urte berriarekin bat

Urtarrilaren 1etik aurrera pentsioak %0,9 handituko ditu Frantziako Gobernuak, hasiera batean iragarri baino lehenago, 2025eko uztailera arte ez baitzuen asmorik pentsioak igotzeko, 4.000 milioi aurreztea helburu.


Erretiro adina atzeratzeak ez du konpentsatzen: lehenago hilko gara eta estatuak dirua galduko du gainera

Espainiako Estatuan egindako ikerketa baten arabera, erretiro-adina atzeratzeak ondorio kaltegarriak dakartza, ez bakarrik lehenago hiltzeko arriskua duen langilearentzat berarentzat, baita diru-kutxa publikoarentzat ere: 8.564 eurotan baloraturiko galera soziala izango luke... [+]


2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


2023-11-10 | Ahotsa.info
1080€ Orain herri ekimenak larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]


Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izateko Nafarroako aurrekontuetako dirua bideratzeko eskatu dute

Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira. 


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


72 urterekin jubilatu? Zergatik Espainiako enpresarien lobbyaren proposamenak ez duen heldulekurik

Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.


2023-06-28 | ARGIA
Mauletar batek auzitegian deklaratu beharko du erretreten erreformaren kontrako protesten harira

Erretreten erreformaren kontrako manifestazioetako batean atxilotu zuten mauletarrak Baionako auzitegian deklaratu beharko du, datorren astean. Elkartasuna adierazi du hainbat herritarrek: “Errepresio gorakada azkartzen ari da”.


Erretreten erreforma pasa arren, jendetza batu da berriz ere Baionan

Erretreten erreformaren aurkako hamalaugarren greba eguna dute gaur Ipar Euskal Herrian. Frantziako Estatuko 250 bat hiritan egin dute manifestaziorako deia sindikatuek.


Erretiro adina atzeratu eta lanaldia luzatzean

Zer pentsa ematen du apirilaren 28an egindako salaketek utzitako arrasto txikiak, eta haren segida bakarra izatea istripuen eta langileen heriotzen kate etengabea. Azkoitian, eraikuntzan beste behin ere, oso ohikoa eta beraz saihesgarria den istripuan hil da 62 urteko langilea... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak hiru martxa egingo ditu 1.080 euroko pentsioa eskatzeko

Astelehenean Bilbotik eta Bergaratik abiatu dira, eta asteartean Agurainetik. Ostegunean Gasteizen batuko dira hiru mobilizazioak.


Erretreten erreformari buruzko erreferenduma atzera bota du Frantziako Konstituzio Kontseiluak

Ekainaren 8an dute erretreta adina 62 urtetik 64ra pasa duen legea ezeztatzeko ondoko aukera. Hain zuzen, Liot talde independenteak legea ezeztatzeko aurkezturiko lege-proposamena bozkatuko dute egun horretan. Ekainaren 6rako finkatu dute hamalaugarren greba eguna sindikatuek.


Erretreten erreforma Ipar Euskal Herrian
Bost datu, erretreten erreformaren aurkako mugimenduaren heina neurtzeko

Erretretarako adina 62 urtetik 64 urtera atzeratzen duen erreforma pasa arren, aurkako mobilizazioek segitzen dute. Ondoko bideetatik dabiltza testu horren kontrakoak: greba eta manifestazioak; Konstituzio Kontseiluaren ezeztapenaren esperantza mehea; gobernuaren parean postura... [+]


Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren lege berria indarrean sartu da kritika artean

Teorian pobreak egoera horretatik ateratzea helburu duen Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IUk, eta indarrean sartu da lege berria. Jende asko kanpoan uzten duela, pobrezia egoeratik ateratzeko ez duela balio eta txiroak... [+]


Eguneraketa berriak daude