Ostiral goizaldean igaro zen Korrika Zuberoatik, eta denbora tarte txikia egin bazuen ere, balio izan du erakusteko euskararen aldeko atxikimendua handituz doala, eta gazteak indartsu datozela. “Ikastolatik kanpo euskarazko aktibitateak egitea konplikatua da, baina Korrikak bateriak kargatzen dizkigu, ikusita zenbat jende den”, dio Oihana Larrandaburu Xiberoko ikastoletako irakasleak.
Martxoaren 15eko egunsentiarekin batera hartu zuten lekukoa Xiberoko ikastolek, Maulen, 165. kilometroan. Tartean zegoen Oihana Larrandaburu bertako ikasle ohi eta egungo Eperra ikastolako irakaslea, eta kontatu digu “plazer handia” izan dela denek batera bizitzea Korrikaren igarotzea: “Korrikaren aitzin goaitatzen ginelarik gure kilometroa, aitatxi eta amatxi batzuk hurbildu dira, buraso ohiak, ikasle ohi andana bat, eta bistan dena, oraingo burasoak eta haurrak ere. Holako harrotasun sentimendua izan da, denak hor izaitea”.
#23KORRIKA Euskal Herriko lehen hiriburura heldu da. Egun on Maule! #harroherri pic.twitter.com/LVz6cLze2I
— AEK (@AEK_eus) March 15, 2024
Larrandaburuk Zuberoako euskaltzaletasunean “aldaketa handia” nabaritu du: “Atxikimendua, bederen, handitu da, nahiz eta beharbada ez diren denak euskaltzaleak edo”. Aldeko jarrera hori urteetako lanari esker txertatzea lortu dutela dio: “Maulen eta beste herrietan ere pentsatuko ez genituzkeen elkarteek hartu dituzte kilometroak”. Halere, aitortu du Korrikaren testuingurutik atera ostean egunerokoa desberdina dela: “Borrokatuak gara, eta konplikatua da ikastolatik kanpo euskara entzuteko”.
Haurra zeneko garaiak oroituta, jakitun da beti ez dela hainbeste jende bildu euskara sustatzeko ekimenean: “Haur denborako Korrikaren oroitzapena enetako handia zen, baina burasoekin-eta aipatuta, kontatzen dute zer borroka zen eta konplikatua zela”. 1980 eta 1990eko hamarkadetan Zuberoatik Korrika pasatzean jende gutxi izaten zela gogoratu du, eta horregatik dela “biziki polita” ikustea oraingo indarra eta, bereziki, gazte kopuru handia. “Bateriak kargatuta” daudela baieztatu digu, eta asteburuan Mauleko ihauterietan elkarrekin bestan eta kultur jardueretan gogoz jarraituko dutela. Korrika hor ere presente izan dute, lekuko erraldoi bat egin baitute ikastolakoek ihauterietarako.
Nola azaldu haurrei Korrikaren aldarrikapena? Larrandaburuk argitu du ikastolan euskararen erabilpena “beti” aitzinean ezartzen dutela, eta Korrikaren garrantzia haurrei transmititzen dietela. “Buraso ainitz gau eskolara eta AEKra joaten dira, horrek indarra emaiten du, haurrek badakite zer den”. Azpimarratu du lagundu duela aurtengo Korrikan Azterketak Euskarazen aldarrikapenak lehen lerrora ekartzea, Zuberoko ikasleek ere gertutik bizi izan dutelako borroka hori.
Xiberoko ikastolek 50 urte bete zituzten 2023an, eta Larrandaburuk Xiberoko Botzan gogorarazi zuenez, hastapen zailak izan zituzten; gose grebak eta borrokak tarteko, “emeki-emeki bere bidea egin du”. Egun,105 ikasle dituzte, Basabürüako Alozeko ikastolan eta Sohütako Eperra ikastolan.
Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.
Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]
1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.
11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.
2.700 kilometro eginda, martxoaren 24arekin heldu da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, eta mezu sekretua irakurri du Garazi Arrulak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak,... [+]
43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.
Garazi Arrrula Ruiz izan da aurtengo Korrikaren mezugilea. Txalaparta argitaletxeko editorea da tafallarra. Baionan, milaka euskaltzaleren aurrean, esan du euskara ez dela "ez altxor, ez oroitarri, ez toponimia. Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara". Eta gehitu du... [+]
AEKren mezua bertako kide Maider Heguyk eta Bixente Claveriek irakurri dute. Erakundeei “hizkuntza politika ausarta eta sendoa” eskatu diete eta ez “brilli-brillizko bilgarria”. Konpromiso eta baliabide gehiago eskatu dituzte. Gogorarazi dute oraindik... [+]
23. Korrika makina bat irudi esanguratsu egiten ari da, eta dagoeneko oso ohituta gaude jendetza ikustera "Harro Herri" leloaren atzetik korrika. Baina gauean zer pasatzen da? Larunbatetan ere, jendea festan dagoen bitartean, lekukoa norbaitek sostengatzen du. Nafarroa... [+]
Korrika egunez egun erakusten ari da pasatzen den txoko guztietan nola pizten duen harrotasun sentimendua, euskaldun izatearen harrotasunarena. Emozio horixe da, batik bat, euskara transmititzen jardun duten adineko pertsona horiena.