Pentsamendu kritikoa sustatzeko, badator Zinemaldi Alternatiboaren 15. edizioa

  • 'Bi arnas' eta Salvador Seguí anarkistaren inguruko dokumentalak eskainiko dituzte, besteak beste. Horrez gain, gizarte mugimenduko hainbat eragileren protesta ekintzetara atxiki da Zinemaldi Alternatiboa, "elkarlan aktiboa" sustatzeko.


2023ko irailaren 19an - 08:00
Azken eguneraketa: 10:05

Donostiako Zinemaldi Alternatiboak 15. edizioa izango du aurtengoa. Hastapenetatik, Kortxoenean egiten zenetik, pentsamendu kritikoa sustatzea izan dute helburu, hainbat gizarte-gai eta gatazkei buruzko lanak proiektatu, eztabaidak abiatu, pentsamenduak eragin eta arazoei kolektiboki aurre egiteko. Gauzak horrela, proiekzioen gehiengoa gune autogestionatuetan eta kalean izan ohi dira, "hiri neoliberal honetan, herritarron harreman-espazioak aldarrikatzeko, zinema bitarteko bezala komunitateak josteko eta kultura eraldaketa sozialerako tresna bezala erabiltzeko".

Gizarteko mugimenduekin elkarlanean antolatzen dira proiekzioak, eta eragile horien deialdiekin bat egin ohi du Zinemaldi Alternatiboak, une jakin horretan proiekzioa haien egitarauaren barnean kokatuta. Aurten zehaztutako ekintzak honako bi hauek dira: batetik, Ehun mugimenduak etxebizitzaren auziak sortzen dituen arazoak salatzeko, irailaren 22tik 24ra Antiguako Sert plazan kanpaldia egingo du, eta irailaren 23an Habitar la Utopía proiekzioa emango dute; eta bestetik, irailaren 29an, Manteo eta Zemoria parkeko berdeguneen defentsan Uliako Auzo Elkarteak antolatu duen dinamikaren barnean, Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala proiektatuko dute.

Bestalde, iazko edizioan egin bezala. aitortza berezia egingo diote Pablo Gonzalez kazetariari. Iaz, Gonzalezen Vivir la guerra (Gerra bizi) dokumentala eskaini zuten, eta Oihana Goiriena emaztearekin solasaldia izan gero. Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak gidatu zuen elkarrizketa; hemen ikus-entzun daiteke solasa osorik eta hemen irakurri daiteke Arbelaitzek biharamunean idatzitako kronika.

Zazpi emanaldi eskainiko ditu Zinemaldi Alternatiboak aurtengo edizioan:

-Irailaren 22an, Letaman gaztetxeko terrazan, Intxaurrondon: Salvador Seguí, historia de un anarcosindicalista.

-Irailaren 23an, Sert plazako akanpadan, Benta Berrin: Habitar la Utopía.

-Irailaren 25ean, Harrobi plazan, Añorgan: Peregrino Modernoen oporrak.

-Irailaren 27an, EHUko arkitektura eskolan: Citizen Jane.

-Irailaren 28an, Txantxarreka gaztetxeko terrazan, Antiguan: Berfin.

-Irailaren 29an, Manteon, Grosen: Jainkoak ez dit barkatzen.

-Irailaren 30ean, Marruma elkartean, Grosen: Bi arnas.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldi Alternatiboa
Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


Oihana Goiriena, Pablo Gonzalezen emaztea
“Sanchezek dio Pabloren alde ari direla, baina Polonia babesten dutela ikusten dut”

Igandean Donostiako Zinemaldi Alternatiboan Pablo González oroitu dute, Polonian ia zazpi hilabete preso daramatzan kazetaria. Horretarako Vivir la guerra dokumentala ikusi dute lehenik eta Oihana Goirienarekin solasaldia egin dute ondoren. Antiguako Txantxarreka... [+]


2022-09-12 | ARGIA
Zinemaldi Alternatiboak lehen aldiz EHUko Arkitektura Fakultatean ere emango ditu filmak

Aurtengoan hiri-ereduaren gaineko eztabaida bultzatuko dute, udalak abiatu duen hiri-antolamendu berriaren harira. Irailaren 15etik 25era egingo dute 14. edizioa, eta antolatzaileek gogorarazi dute lehen ediziotik erabaki “estrategikoa” izan dela zinema Donostiako... [+]


2022-06-15 | ARGIA
Zinemaldi Alternatiboa kalera ateratzeko diru-bilketa hasi dute

14. Zinemaldi Alternatiboa izango da aurtengoa. Iaz hasitako bideari jarraipena emanez, gauero dokumental bat proiektatuko dute kalean, gaztetxeetan eta beste leku batzuetan. Proiekzioak egiteko pantaila eta proiektore profesionala eskuratzeko diru-bilketa abiatu dute.


Eguneraketa berriak daude