Masschutsttseko Aireko Guardia Nazionaleko Jack Teixeira 21 urteko gazteak argitaratu ei zituen AEBetako Pentagonoaren dozenaka agiri. Ostegunean atxilotu zuten gaztea eta halakorik nola gerta litekeen ikertzen ari dira Pentagonoan.
Dokumentuak AEBetako goi mailako militar eta zerbitzu sekretuetako buruentzat egindakoak ziren, eta erakusten dute agintari estatubatuarrek herrialde ugari zelatatzen dituztela, horien artean ustez etsaiak direnak, baina baita lagunak ere. Errusia eta Ukrainako gerrari buruzko datu ugari ematen dira, eta ikus daiteke Iran, Ipar Korea, Hego Korea, Israel, Erresuma Batua, Serbia, Egipto eta, besteak beste, Kanada ere zelatatu dituztela AEBek.
Errusia eta Ukrainako armadak egoera larrian daudela zehazten da, eta AEBek zalantzan jartzen dute Ukrainak izango ote duen behar besteko indar iragarri duen udaberriko erasoaldiari ekiteko, besteak beste, munizioa eta soldadu falta dituelako. Aipatzen dute, zehazki, sobietar jatorriko aire defentsarako misilak bukatzear dituztela.
Donbassen gertatzen ari dira egunotako gudu esanguratsuenetakoak, eta aipatu txostenen arabera, AEBek zalantzak dituzte Ukrainako tropek eutsi ahal izango dioten. Eskualde horretan 2023an gerra izozteko arriskua dagoela zehazten dute, eta uste dute 2023an ez dela posible izango su-etena sinatzea.
Errusiako tropen neke eta galerez ere mintzo dira paperak, eta ostiral honetan bertan The Washington Post-ek argitaratu duenez, Errusiak gerra hasieran galera oso handiak izan zituen bere spnetsnaz izeneko elite unitateetan. Pentsatu zuen haiekin azkar lortuko zuela Kiev eta beste hiri garrantzitsu batzuk hartzea, baina hasierako helburuetan huts egin zuten eta AEBetako sateliteek jaso zituzten nola erretiratzen ziren unitateok oso urrituta.
NATOko soldatuak Ukrainan
Gerraren hasieran NATOk adierazi zuen sostengua eta prestakuntza emango ziola Ukrainako armadari, baina ez zela zuzenean arituko gerran, eta bere soldaduak Polonian geldituko zirela lan hori egiteko. Filtrazio hauek erakusten dute AEBetako, Erresuma Batuko, Frantziako eta Letoniako soldaduak jadanik zuzenean ari direla Ukrainan.
Txostenen arabera, NATOko hegazkinak ere zuzenean ari dira behatzen Itsaso Beltzean gertatzen dena, eta horrek dagoeneko eragin du talkarik Errusiako aire armadarekin. Oro har, paperetan aipatzen denez, ezaguna da Ukrainako armadak duen munizio falta, eta Europar Batasuna ariko litzateke munizio hornidura egiteko bideen bila.
WikiLeaks, Snowden eta orain hau
Datu askoz gehiago ere badira aipatu txostenetan: Errusiaren aliatu historiko izan den Serbiak armak saltzen dizkiola Ukrainari, Egipto misilak ekoizten ari dela Errusiarentzat, edo AEBek Hego Koreari presioa egiten diotela armak bidali ditzan Ukrainara. Informazioa gerra arma dela argi dagoen garaian, gaitza bihurtzen da zer sinetsi eta zer ez. Edozein kasutan, aditu askoren ustez, Pentagonoko filtrazioak deitutako horiek lirateke iragan hamarkadan gertatutako WikiLeaks eta Snowderen filtrazioen ondoren izandako garrantzitsuenak.
Egia esan, gaitza dirudi sinestea armadako gazte batek egindako filtrazioa dela, adierazi denagatik bederen, enplegatu soil bat delako eta zabaldutako moduagatik. Gazteak Discord-eko lagun taldean jarri zituen lehenbizi irudiok otsailean, eta gero informazio asko Twitter eta Telegramera zabaldu dira.
Seymour Hersh: ustelkeria Ukrainan
Pentagonoko txostenen filtrazioaz gain, Seymour Hersh kazetari ezagunak asteazkenean bere blogean argitaratu zuenaren arabera, Ukraina AEBetako diru-funtsetako dirua erabiltzen arituko litzateke erregaia lortzeko. Larriena, ordea, zera litzateke, Volodomir Zelenski eta Ukrainako armadako hainbat agintari ustelkerian arituko liratekeela, dirutza horietatik zati bat eskuratuta. Areago, hainbat jeneral haserre leudeke Zelenski haiek baino gehiago ari delako patrikaratzen.
Kazetariak dioenez, William Burns CIAko buruak ustelkeria gai horiek atera zizkion Zelenskyri iragan urtarrilean Kieven egindako bilera batean, eta horretan ziharduten armadako agintarien zerrenda bat ere pasatu omen zion. Zelenskik AEBei emandako erantzuna izan omen zen nabarmenkerietan ari ziren horietako hamar kargugabetzea. Bilera horren berri zuzena duen pertsona batek emandako informazioa dela aipatzen du Hersh-ek.
Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.
Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.
AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]
Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.
Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere... [+]
Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]
Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.
Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]
Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.
Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.
Moskuk erakutsi du bere disuasio ahalmena areagotu dezakeela arma nuklearrik erabili gabe eta modu horretan bere arerioen gorakadari erantzun diezaiokeela. Bide batez, errusiar erruletan jokatzen ari diren europar erakundeetan arrakalak zabaltzen ditu.
Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena.