Memorian iltzatuak gelditzen omen dira haur denborako oroitzapenak, batez ere goxoak badira. Oroitzapen horiei tiraka hasi ziren antolatzen Elizondon Munduko Kanika Txapelketa. Hala azaldu digu Agustin Olabek, txapelketaren antolatzaileak: «lagun-talde baten afera izan zen, kargudunak ginela, herriko bestetan gure haur denborako jostaketak gogora ekarri eta erakusteko asmoa izan genuen».
1998an lehenengoz
Ideia izatetik gauzatzera, «erraza» suertatu omen zen bidea, «txapelketa antolatzeko eta gauzatzeko beharrezkoa zena guti baitzen». Lehendabiziko urtean, 1998an, kaniketan aritzeaz gain, txapetan eta boneta jaurtiketan ere aritu ziren, baina, «kaniketakoa arrakastatsuena eta dibertigarriena suertatu izan denez horrekin segitzen dugu».
XXII. edizioa beteko du aurten txapelketak eta parte-hartzea irekia izan da beti: «denera 40 edo 50 lagunek parte hartu izan dute urte hauetan guztietan. Urtero goiti-beheiti 20 bat biltzen gara». Denak haurrak zirela kaniketan ibilitakoak dira eta «txantxa giroa nagusi zela, 30 urtetik goitikoa izatea aipatzen genuen baldintza gisa, eta egia erran gehienetan bete da» gaineratu du irrika. Azken urtetan jolasean aritu soilik ez, hamaiketakoa ere antolatu dute «lagun giroan pintxo eta trago batzuk hartzeko».
Arauak
Lur gordinean aritzen dira, eta kaniketan jolasteko hainbat modu badira ere lau zulotan aritzen dira, buruz buru: «lau zuloetatik bat adostu eta abiapuntutik bi jokalariek kanika horretara bota egiten dute, gehien hurbiltzen denak hasiera ematen dio partidari. Metro eta erdiko distantziara dauden lau zuloak sartu ondotik arra bateko abantaila irabazten da eta arerioaren kanika jo egin behar da hiru aldiz, kanika batetik bertzera gutienez eta hurrenez hurren lau behatz, arra eta oin bateko aldea lortuz». Hori guztia egin ondotik, irabazteko «arerioaren kanika-kolpea hartu baino lehen, kanika berriz lau zuloetan sartu behar da».
Saria
Txapelketa irabazten duenak ez du nolanahiko saria izaten: «munduko kanika txapelduna izatea da saria, eta urtetik urtera, eskuz esku garaikurra pasatzen da. Giltxaurdiko errekarri batean egindako huts-kanika agertzen duen garaikurra da eta oinean txapeldunen zerrenda du».
Helburua bete gabe
Txapelketa antolatzen hasi zirenean, plazetan berriro ere garai bateko jokoak ikustearekin egiten zuten amets: «helburua ez dugu bete. Gaur egun guztiz galduta daude gisa horretako jokoak: kanikak, txapak, makilak kinkinean lurrean sartzea...». Baina inoiz ez da berandu eta horregatik: «haurrak kanika txapelketa ikustera animatu nahi nituzke, bere adinean gu zertan jostatzen ginen ikus dezaten». Nork daki norbaiti interesa piztuko ote zaion.
Egunero zerbait
Kaniketan jostatzeko aukera soilik ez, hamaika proposamen biltzen ditu bestetako egitarauak: «egunero bada zerbait egitekoa. Bezperan suziria eta salbea, Santio Egunean karrikako lagun-giroaz disfrutatu, pilota-eguna, kuadrillen egunean otordua, zikiro jatea, eta tartean gau-giroa».
Gustukoen duen egunaz galdetuta, «freskotasunez hartzen den bezpera» aipatu du, «txupinazoa eta aperitifa, lagunen arteko bazkaria elkartean, salbea, eta ondokoa». Azaldu duenez, salbea da beretzat ekitaldirik berezienetako bat: «ez elizkoia naizelako, Elizondoko Abesbatzak bertakoendako bereziak diren eta indar handikoak diren bi kanta eskaintzen dizkigulako. Bertzetik, karrikatik barna txaranga-soinua izugarri gustatzen zait».
Aldaketak
Egitaraua ikusita bestak ez direla sobera aldatu uste du: «jendetsuagoak bai orain, eta akaso ordutegia ere aldatu egin da, nonbait gaurko gauak luzeagoak dira. Aldaketa handiena txupinazoan ikusten dut, gure garaian lau katu hurbiltzen ginen, gaur gazte guztiak eta ez hain gazteak bertan daude, erraldoi eta buruhandi aunitzez gehiago ere badaude, eta hori ikuskizun arrakastatsuena da haurrendako». Bere esku balego, berriz, «duela urte batzuk izan zen gisara fanfarre-ikuskizun modukoren bat eta ahal den neurrian karrikako musika indartzea gustatuko litzaidake».
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]
Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.
Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]
“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.
Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.
Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.
Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.
EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]
Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life Kanturibai proiektuaren baitakoa.