Pelloren heriotza dela-eta ondoren bizitako guztiak nire barrenak zerbaiten faltan kezkati aurkitzen ditut, ase gabeak, eta gogoeta batzuk egiteko nahia sortu zait. Izugarria izan da Euskal Herri osoko hedabideek nola goraipatu duten Pelloren bizitza, jarduera eta emana. Merezimendu osoz, noski, ez da gutxiagorako izan bere presentzia Euskal Herrian. Bere azken agurrean jendetza bildu zen Arantzazuko basilikan, oso maitatua baitzen.
Baina nire barrenak zera esaten dik: hori dena beharrezkoa eta merezimenduzkoa izanik ere, Arantzazuko elizako –nahiago dut eliza hitza erabili basilika baino– kanpoaldea da, kanpotik ikusten den eliza, azalekoa alegia, ederra eta berezia. Baina elizak barru bat ere badu, eta Arantzazukoaren kasuan handia gainera. Pelloren barruko elizaz gutxi hitz egin da. Hala ere, esan behar da Arantzazuko elizak eta Pellok desberdintasunak bazituztela, nahiz eta Pellok izugarri maite Arantzazu eta bertako eliza. Arantzazuko elizak itxura berrikoa, modernoa ematen badu ere, egituraz eta formaz nahiko klasikoa da. Hasteko, planta bezala gurutze latindarra du, Lucio Muñozek landutako abside borobila eta erdiko nabearen sabaia erromanikoaren kanoi-ganga itxurakoa, ez berdina. Presbiterio aldean, aldare inguruan, argi asko badago ere, XX. mendeko eliza izateko iluna da berez. Kanpoaldea aztertuz gero, fatxada klasikoa dauka, erromanikoko eta gotikoko eliza askok duten antzekoa: bi dorre ezker-eskuin, behealdean Txillidaren ate nagusiak, Oteizaren apostoluekin egindako frisoa, erromanikoetan eta gotikoetan egongo litzatekeen leiho borobila edo arrosa, eta leihoaren gainaldean Oteizaren Pietatea. Konposaketa horretako fatxadak erromanikoan eta gotikoan leku askotan aurki genitzake, Oteizaren eta Txillidaren lanak kenduta noski. Dorre handia elizatik aparte kokatzea ere erromanikoetan eta gotikoetan ohikoa da, beraz antolaketako estrukturaz berririk ez. Dorreetako piramide puntak –Arantzazun arantzak direnak– erabiltzearena ez da berria. Italiako Ferrera hirian bada XVI. mendeko palazio bat, “Palazzo dei Diamanti” izenekoa, bere horma guztiak piramide puntadun marmolarekin eraikiak dituena.
Pelloren eliza, oinarri sendoetan eta klasikoetan eraikitakoa bazen ere, ez zen hain iluna; argitsua zen, eta batez ere irekia, oso irekia. Horregatik Frantziskotarren Arantzazuko Probintziako Nagusiak egindako sermoiak ez ninduen bete, ezta Euzkitzek botatako hiru bertso ederrek ere. Euskadi Irratiko igande goizetako mezetan Pellori sermoia egitea noiz tokatzen zitzaion ongi zaintzen nuen, ez baitzuen beti berak egiten, txandatuz baizik. Arantzazun bertan ere, igande batzuetan, bere sermoiak “belarri prest” entzuten nituen. Bere hitzek askatu egiten ninduten, beste batzuenak, errukiaren izenean, lotzen, kezkatzen, beldurtzen ninduten bezala. Elizetan marmolezko arantzak gehiegitan aipatzen dira eta Jainkotasunaren eguraldi goxoaz gutxi hitz egiten da. Pellok Arantzazuko elizaren berritasuna baino buru eta bihotz askoz ere gaurkotuagoak zituen, eta ahalegintzen zen hori adierazten, baina ez da erraza. Hau askotan gertatzen da. Nola eskatu askatasuna goitik zigorrarekin zain daudenen aurrean. Herri honetan horretaz asko dakigu. Hala ere, ahaleginik ez zen falta. Adibide bezala esan dezaket, Frantzisko Aita Santu egin zutenean (2013-03-13), urte horretan bertan publikatu zuela Pellok aurrez bere Berriako blogean idatzitako Joan XXIII.aren Kontzilioari buruzko lana. Frantzisko Aita Santuan zituen jarrita bere esperantzak. “Esperantzari leiho bat ireki omen diote…”, zioen Gandiagaren poema batek ere. Askotan pentsatu izan dut Pello ere ez ote den Arantzazun Frantzisko Aita Santua Erroman bezala sentitu.
Pellok elizako pareta bat gustura botako zukeen argi gehiago sar zedin bertara, baina eliza gainera erortzeko arrisku handia zegoen eta dago. Ez dira urte asko beste Arantzazuko fraide batek elizako horma zati bat bota zuela, eta eliza erori zitzaiola gainera; Joxe Arregi teologoari, hain zuzen ere.
Pena bat daukat. Gaztetatik harreman oso ona izan nuen Pellorekin eta urteak joan eta urteak etorri ez nuen nik gaur nahiko nukeen sakontasunez dastatu bere ikuspegi Jainkotiar eta Jainkotasunezkoa edo Jainkoa, bizia eta naturaren arteko bere jakinduria. Irakurle bikaina zen eta ondo ezagutzen zituen gaur egun Jainkotasunaren inguruan mugitzen den guztia. Ez zen “nik badakit” edo “hau horrela da” esanez bizi diren apaiz edo fraide horietakoa, duela 5.000 urteko mitologian geratutakoak. Beste pena bat. Pello Zabalaren izatea bere kanporako jardunean bakarrik geratzea. Fraide frantziskotarra zen, apaiza eta argi bilatzailea, eta argitua ere bai. Lastima berarekin eraman duela barnean zuen altxor ederrena!
Betirako lagunak, Pello.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]