Ikastolen Elkartearen Kilometroak egitasmoak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu dute beka hau lehen aldiz. 3.000 euroko diru-saria jasoko du hautatua izango den ikerlariak. Apirilaren 2 arte dago aurkezteko epea.
Aiztondoko bertsolaritzaren ikerketa eta haren dibulgazioa egitea da Pello Mari Otaño ikerketa bekaren helburua. Bertsolaritza eta emakumea Aiztondon ikergaia helburu duten proiektuak lehenetsiko dira batez ere; dena den, bestelako gairik duten ikerketa proiektu edo monografikoak ere onartuko dira, beti ere Aiztondoko ahozkotasunari edo ahozko kultur sorkuntzari buruzko jakintza ikertzeko helburua baldin badute.
3.000 euroko dirulaguntza esleituko da ikerketa lana garatzeko. Interesdunek apirilaren 2rako helarazi beharko dituzte lanak eta maiatzaren 9an emango da ebazpenaren berri. Urtebeteko epea izango du ikertzaileak lana garatzeko.
Hona hemen deialdiari buruzko xehetasun guztiak.
Otsailaren 5ean aurkeztu dute Kilometroak egitasmoak eta Mintzola Ahozko Lantegiak Pello Mari Otaño ikerketa beka, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren eta Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin. Amasa-Villabonako Subijana etxean egin dute aurkezpena, Mintzola Ahozko Lantegiaren egoitzan, eta han parte hartu dute lau erakundeotako ordezkariek.
Elkarlan proposamenagatik eskerrak ematen hasi du agerraldia Mintzola Ahozko Lantegiko Beñat Gaztelumendik: "Euskal Herri mailako proiektua kokatu zen Villabonan, herriarentzat ere aberasgarri izan asmoz, eta lan handia egin da hamabi urteotan. Hazia erein eta erein aritu gara eragile ezberdinekin elkarlanean, hainbat ikerketa proiektu eta tesi bultzatu ditugu eta jada hasiak gara uzta biltzen"; eta uzta horri gehituko zaion ikerketa bultzatzeko asmoa du Pello Mari Otaño bekak.
"Herritik sortua eta herriari eskainia. Kilometroak jaia da; bertsolaritza, jolasa. Bata zein bestea elkar lotuta daude, eta guztiz txertatuta euskal kulturan", aipatu du Kilometroak egitasmoko Mikel Egibarrek eta gaineratu: "Gure herriak, euskararen herriak, belaunaldi berriak erakartzeko ekimen garaikideak izan behar ditu. Horretarako, azterketa, ikerketa eta analisia behar dira. Martxan jarri dugun Pello Mari Otaño bekarekin helburu honi erantzun nahi diogu".
Deialdia Kilometroek eta Mintzola Ahozko Lantegiak jarri dute martxan, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu Ikastolaren eta Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin: "Pello Mari Otañok inork gutxik bezala islatzen ditu Zubimusuren balioak", azaldu du Zubimusu ikastolako ordezkaria den Nerea Zumeagak: "Euskaltzaletasuna, eraldaketa, herriarekiko maitasuna… gainera, ikerketa beka hau aurrera eramateko moduak, herri eragile ezberdinak batera jardunik, hainbestetan aipatzen dugun elkarlan edo auzolanaren adibide ezin hobea dela deritzogu". Joxin Azkue Hernandorena Kultur Elkarteko kideak ere Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren lana gogora ekarri du: "Berezko dohainak erakutsi zituen Otañok bertsogintzaren alorrean, ugaritasuna, zehaztasuna, abilezia... Juan Mari Lekuona adituaren iritziz, XX. mendean zehar Otaño izan da bertsolaritzan gehien eragin duen maisua".
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.