Martxoaren 25ean, azken larunbatean, Baionan euskal presoen muturreko egoera larria salatzeko manifa bat izan zen, eta lehentxeago beste bat.
Elizbarrutiko web-orriak iragarri zuen “SOS txiki-txikiak” elkarteak arrosario nazional bat antolatuko zuela Gotorleku plazan, “biziaren alde”, hau da, abortuaren kontra. Hortaz elkarte feministek kontra-manifestatzera deitua zuten. Integristek prozesio pintoreskoak eskaini dituzte jadanik: gurutzea, pordoiak eta puntillazko erroketeak; edo estanpa banaketa, musika eta dantzekin. Baina aldi honetan alegrantziarik ez.
Gotorlekua, Aturri eta Errobi ibaiak biltzen diren unea, harri koskorrez ihaurria da. Hantxe, azpian harriak eta gainean euria, bi pertsona belaunikatu ziren, bata bestearen atzean, Lavigerie kardinalaren estatuari bizkar emanez eta kalera begira. Aurrean eta agerian zegoena emaztea; bigarrena, gordexeago, gizona. Ama Birjinaren irudi bana zeukaten eskuan, karton txar batean itsatsia makil baten puntan –nini batena ere, nola ez. Ez zuten berekin lagun asko, hamar ez gehiago. Saihetsean, zazpi metrora edo, ehun bat manifestari. Eta bi multzoen arten polizia lerro bat.
Denak ere txipak bezala bustiak parasolen azpian, bereziki tristea zen otoizgileen piura. Emazte belaunikatuak, Santa Teresita irudi eta irriño beato bat ahoan, aurpegia ematen zien han pasatzen ziren guztien begiradei, eta pena handia ematen zuen. Noizean behin talde hartatik ateratzen zen baten bat, eta bazen emazte harroxko bat, takoi handiko botak oinetan eta dotore jantzita, polizien gainetik manifestariei begira paratu zena desafiatzeko jarreran, feministen adiskide bakoitza fitxatu nahi izan balu bezala. Hura ez zatekeen belaunikatzekoa, eta haren aldean penagarriago zen penitentea.
Pelikula laster hasi zen: norbait arranguratu zen ea nork bultzatu zuen gaixoa publikoki penitentzia egitera. Bekatu propioak ordainarazten zizkioten edo hurkoarenak, betiere sinestaraziko ziotela manifestari gaiztoei aurre eginez erredimituko zituela. Pelikula aitzinatu arau, zenbaitek galdetzen zuten ez ote zen haien aitzinean errito sado-masokista bat gauzatzen ari; non ez zen dena satanen eldarnioa baizik.
Orduan, bestelako pelikula bati ekin zion marmarka aldameneko lagunak: zergatik demonio hautatu zuten Lavigeriren hurbiltasuna eskuin muturreko horiek, ongi ezagutua denean kardinalak esklabismoari egin zion borroka. Orain etena izan ez dena, Brasilgo erakunde katoliko bat atera baita bertako laborarien eskubideen eta laborantza-erreformaren defentsan, salatuz 2016 urte bakarrean egin diren 61 militante ekologisten erailketak, inpunitate osoz burutuak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]