Joseba ‘Pela’ Arzak Zeruko ARGIArako Saizarbitoria‘tar Erramon’ek elkarrizketatu zuenekoa

  • Asteazkenean, uztailak 8, hil da 77 urterekin Joseba 'Pela' Arzak Donostiako Real Sociedadeko futbolari mitikoa. Askok gogoratu dutenez, 1967an Erreala Espainiako ligaren lehen mailara igo zuten protagonistetako bat izan zen Arzak. Gutxiago izango dira oroituko dutenak hiru urte lehenago, 1963an, bere ametsa Erreala lehen mailara eramatea zela aitortu ziola Zeruko ARGIA izeneko kazeta batean nori eta... Saizarbitoria'tar Erramon sinatzen zuen idazle gazte bati.


2020ko uztailaren 09an - 11:40
Arzak 1970an Atotxako estadioan; futbolariak argazkia oparitzen die Lengokoak ekipokoei (lehen Deportes Elizondo).

1943an sortua, Joseba 'Pela' Arzak izan zen Donostiako Real Sociedadeko erreferenteetako bat 1960 eta 1970eko hamarkadetan eta bera ere egon zen 1967an Puertollanon (Gaztela-Mantxa, Espainia) irabazitako partiduarekin Erreala lehen mailara eraman zutenen artean. Aurretik Deportes Elizondon (gero Lengokoak bihurtua) jokatu ostean, Real Sociedaden egin zuen ibilbide profesional osoa, 18 urterekin klub honek bigarren ekiporako ('Sanse') fitxatu ostean.

1962-63 denboraldian igo zuten Arzak lehen ekipora, Alberto Ormaetxea, Carmelo Amas o Dionisio Urreistirekin batera. Lur urte beranduago, ekipo horrek lortuko zuen Real Sociedad lehen mailara eramatea. Arzakek zortzi urte gehiago egingo zituen futbol profesionalean, 1975era arte. Geroztik lanbididez agente komertzial aritu zen.

Futbolistaz gain, ordea, euskaltzalea ere bazen Joseba, Zeruko ARGIArako Mikel Atxagak (Errialde ezizenez sinatzen zuen) 1974an egindako elkarrizketan ageri denez: "Futbolean ere herria gogoan dugu". Artean Franco bizi zen arren, mugimendu euskaltzalea indarrean zetorren eta kirol munduan ere muturra erakusten hasia. Arzakek elkarrizketan bere poza agertu zuen Erreala bere afitxeetan euskara sartzen hasia zelako, baina deitoratzen zuen futbol zelaiko bozgorailuetatik entzuten ziren mezu guztiak espainol hutsez izatea.

Arzak jokoan. (Argazkia: Real Sociedad)

Arzak ordurako ikastolen mugimenduan ere bazebilen, Atxagari esandakoetatik jakin daitekeenez Donostian Barandiaran lizeo berria abian jarri nahi zuen taldean zebilen eta Ikastolen Elkartean eskola kirola euskaraz lantzeko ahaleginetan ere bai. 

Urte batzuk lehenago, ordea, 1963an Arzak berarekin egindako elkarrizketa askoz bitxiagoa argitaratua zuen Zeruko ARGIAk, orduan profesionaletara igo berria zen 20 urteko futbolari gazteari Saizarbitoria'tar Erramon sinatzen zuen idazle gazte batek egina: "Arzak'erekin Izketaldia". Irakurleak jakingo du irribarrez hartzen testuaren bitxikeria ortografiko eta gramatikalak, orduko garaien seinaleak. Hor galdetzen dio Saizarbitoriak kirolari denez zer duen gogokoena eta Arzakek erantzun: "'Real'arekin batera lenengo mallara igo".

Mutiko bizia izan behar zuen Joseba 'Pela' Arzakek. Bizitzako pasadizo bat kontatzeko eskatuta, hau kontatu zion Saizarbitoriari: "Beiñ pelukerian nengoelarik gizon b at neretzaz itzegiten asi zan ni nintzala oartu gabe, ea Arzak'ek zenbat urte zituan galdetu ziran, ogeita bost edo zeuzkala uste zuan eta luzea zala uste zuan. Nik esan nion ni bezelakoa zala eta oartu gabe aldegin zuan".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kirola
Medailez gain, bideozaintza eta gentrifikazioa ere utzi dizkiete paristarrei olinpiar jokoek

Olinpiar Jokoek eta Paralinpiarrek dakarten "festa" gutxietsi gabe, kostu sozial, ekologiko eta ekonomiko izugarria eragin dutela dioten ahotsak ere badira, entzun nahi izanez gero. Horretan dabiltza Frantziako Legebiltzarretik, LFI Frantzia Intsumisoa alderdiko... [+]


Zupiria, zauritutako Realeko zalearen kasuaz: “Ezin da baieztatu foam jaurtigaia izan zenik”

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak orain arteko bertsioari eutsi dio. Bestalde, esan du Amaya Zabartek, martxoan PSGren kontrako futbol partiduan Anoetan larri zauritutako Realeko zaleak, ez zuela bere deklarazioan aipatu ertzain batek ostikoa jo zionik.


2024-09-04 | Euskal Irratiak
Eztitxu Vivanco, kirolari paralinpikoa: “Kirolak ateak irekitzen ditu”

Pariseko Paralinpiar jokoak erdigunera heldu dira, eta euskal kirolariek ere zenbait domina erdietsi dituzte. Hogei euskal kirolari inguru Parisen dira, horietarik lau, Ipar Euskal Herriko kirol taldeetan ari direnak, eta horietan domina edo dominak erdietsi dituzte aste hondar... [+]


2024-09-03 | Jon Torner Zabala
FIFAk berriro atzeratu du Israel zigortzeko eskaerari buruzko erabakia

"Kanporatuko al du FIFAk Israel?", galdegin du hainbat mediok, futbol erakunde gorenak adierazi ostean Palestinako Federazioak egindako eskaera aztertuko duela. FIFAren izaera ezagututa, are gehiago eskaeraren bueltan zein epel jokatzen ari den, inplikatutako bi aldeak... [+]


21 euskal kirolari arituko dira lehiatzen Parisko Paralinpiar Jokoetan

Asteazkenean, abuztuaren 28an, emango diote hasiera Parisko Paralinpiar Jokoei, eta hamabi egun iraungo dituzte, irailaren 8ra arte. Azken lau paralinpiar jokoetatik euskal atleta gehien ariko diren edizioa izango da.


Euskal Herriak ofizialtasuna lortu du Ardi Moztaileen Munduko Txapelketarako

Euskal Herriko ardi moztaileek ofizialtasuna lortu dute nazioarteko lehiaketetarako, eta 2026ko munduko txapelketan parte hartzeko asmoa daukate. Lehenago, 2025ean, Euskal Herriko txapelketa egin nahi dute.


2024-08-26 | Jon Torner Zabala
Munduko Euskal Pilota Txapelketan, euskal pilota selekzioak lekurik ez

Iruñeko Labrit pilotalekuan ari da jokatzen 22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Abuztuaren 31ra bitartean zazpi herrialdetako 200 pilotari baino gehiagok hartuko dute parte. Euskal selekzioak lehiatzerik ez duela-eta, haren ofizialtasuna eskatu dute... [+]


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Paris 2024, Errusia kanporatu eta Israel zuritu izanaren artean

Su-eten Olinpikoaren urraketak Errusia 2024ko Pariseko Jokoetatik kanpo uzteko balio izan du, baina Israelekin ez dute berdin jokatu, hasiera-hasieratik kutsu politikoa duen lehiaketa batean parte hartu ahal izan baitu.


Paris 1900-2024: lehen emakume olinpikoetatik lehen joko parekideetara

2024ko Pariseko Joko Olinpikoak lehen joko parekideak izango dira parte hartuko duten gizon eta emakumeen kopuruari dagokionez. Genero bakoitzeko 5.250 atletek hartuko dute parte uztailaren 26tik abuztuaren 11ra bitartean 33. Olinpiada modernoetan.


Eguneraketa berriak daude