Peio Erdozaintzi-Etxart gazteak bere gain hartu du aitona-amonek erretreta arte eraman zuten Uligainia etxaldea, Arhantsusin (Nafarroa Beherea). Behi eta zerriak hazten ditu, ahalik eta gehien etxeko baliabideekin, eta gero haien esne eta haragiak transformatzen.
Zure aitatxi-amatxiren segida hartu duzu Arantsusin…
Bai betidanik nahi nuen laboraria izan, ttipitik, eta kabale guziekin, denak maite baititut, ez bereziki bat besteak baino gehiago. Ene aitatxi eta amatxik erretreta hartu dutelarik etxaldea ene amaren izenean izan da zazpi urtez, ni instalatu artio. Baxo profesionala egin dut, Frantsesenian, eta gero BTS STA Montardon-en, ikastaroak Bankako Lekaionian eginez. 2015an Uligainian plantatu naiz.
Nolako etxaldea da?
33 hektara baditugu, 10 ha larre eta 23 ha pentze. Lehen 20 behi gorri baziren. Egun 30 behi badira, 20 gorri, Blondak eta Pirenaikak, eta 10 esnadun, Normandak eta Simentalak. Deliberatu dut Pirenaikak ezartzea, gustuz eta amek dituzten kalitateentzat: hobeak dituzte, ahatseak berek egiten dituzte, esnea gehiago badute eta zaldare gutiago eman behar diegu. Behi Blonden ahatseak Normanderi batarazten ditugu. 50 euskal zerri ezarri ditut ere, 40 gizentzen ditugunak, ene ikastaroetan maitatu baitut haiekin aritzea eta hemengo lurrak hobekiago baliatzeko ere. Kabalak egin ahala kanpoan ibiltzen dira, behiendako ez dugu deus erosten, etxetik egiten dugu dena. Behi gorrieri belarra eta sorgoa emaiten diegu, behi esneduneri belarra ta soroa. Zerriendako meteia egiten dugu eta gaineratekoa erosten, kargu kaierran den janaria.
Beste aldaketarik ekarri duzu zure instalazioarekin?
Orain desmartxetan hasten gira biorat pasatzeko, deia kasik hala baiginen eramaiteko moldean, bai pentzetan bai kabale hazkuntzan ere. Gero produktuen saltzeko, iduri du kalitate gehiago badela, kontsumitzaileek nahiago dute hala bada. Momentukotz bakarrik behiak eta pentzeak biorat pasatuko ditugu. Zerriak ez dakit, janaria kariago baita, eta AOC bat izanki deia kalitatezko desmartxa baten froga bat da, baikorra da. Instalatu ondoan, transformazioan hasi naiz ere.
Zuzenki saltzen duzu?
Transformaziorat pasatu niz ene ekoizpenak gehiago balorizatzeko. Ez dugu nonbre haundia egiten orduan duguna egin ahala untsa baliatzeko da. Hilabete saria ateratzeko 30 behiekin hautu bat egin behar zen, edo emendatu edo transformatu. Ahatxe blondekin hasi gira, urtean 10 bat salduz kolietan [paketeetan], haragi freskoan, eta gero xerriekin, 10 bat salduz freskoan eta kontserbetan.
Ekoizpena bururaino eramaiteak plazer emaiten du, ikusteak ere jendeek zer pensatzen duten. Urte hastapenetik goiti behi esnea transformatzen dugu ere, hastapenean esne soberakina despeditzeko zen, gero ikusiz galdea bazela, segitu dugu. Egun esne gordina, burra [gurina] eta esnegaina egiten ditugu, direktoki saltzeko. Egun guziz 50 pinta transformatzen ditugu, galderaren arabera. Etxetik saltzen dugu, jendek batzu besteenganik jakiten dute. Hemengo jendeak dira, etxe ekoizpenak xekatzen dituztenak, kalitatearendako eta beste ekoizpenendako konfiantxa eskasa dutelako, gero ta gehiago eskandala baita ere. Untsa jatea xekatzen dute.
Zer dira zure proiektuak?
Nahi nuke laboratorio bat egin eta barrukia haunditu, bastimenduak estatu onean ziren bainan behi guziak ez baitira sartzen.
Gero ta gutiagok segitzen dute behi esnedunekin eta zu orain hasten zira…
Denek hori erraiten dautate bainan ez niz beldur; transformatuz, gure kopuru ttipiarekin, ez dut irriskurik hartzen ene ustez. Hasiz geroztik martxan da eta konfiantxa badut, hortako ere laboratoriorik gabe hasi niz ikusteko nola zen, hor ikusiz untsa abiatu dela, segitzen dut.
Zer diozu laborantxaren egoeraz?
Eskuin esker zer nahi gauza entzuten dira laborantxa krisian dela etabar, bainan gaztek gustua balin badute kontseilatzen diet instalatzea. Gustuz egin behar da, ez bortxaz. Ez da momentua gustorik gabe aritzeko, krisiarengatik, PACa, paperrak… Beharrik lagunduak gira horren segitzeko, ez gira bakarrik. Beste lurralde batzuekin konparatuz, Oztibarren dinamika bat bada, gazteak instalatzen dira, gero ta gehiago transformatzera abiatzen dira. Haunditzea ez da hainbeste senditzen, etxalde batzuk husten direlarik usu partekatzen dira hala ere, bainan ez da dena bati joaiten. Geroari buruz, ene ustez bide ona da bakotxa bere heinean egoitea, ez sobera haunditzea, autonomia xekatuz. Salmenta zuzena ez dute denek egiten ahal bainan ahal dutenendako baikorra da.
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]
Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]
ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.
Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]
Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]
Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik. Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]
Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza... [+]