Peio Bereterbide: “Mendiko laborantzarendako, bortua behar da salbatu”

  • Peio Bereterbidek Jatsaguneko larreak ezagutzen ditu esku-ahurra bezala. 1976tik pasatzen ditu bertan udak bere ardi beltzekin. Uharte-Garazin 15 hektarea zelai eta soroekin 320 ardi eta 11 behi bazkatu behar dituen Bentta etxaldearentzeko funtsezko osagaia da udako mendialdia.


2014ko ekainaren 01ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-06-02 12:32
Peio Bereterbide (argazkia: Laborari).

Sasoin hau, sasoin berezia dea zuretako?

Hemen etxalde ttipiak ditugu eta bortuak ainitz balio du guretako. Beraz kontent gira bai borturat joaiteko tenorea jina delarik. Maite baitugu bortua, izigarri, gazte gaztetik abian niz.

Nola antolatzen dituzu egunak sasoin huntan?

Hementik goiti, astirietan borturat abian gira aita alabak. Ardiak deizten ditugu, gasna egiten, gaua han pasatzen eta biharamunean hala hala, ardiak deitzi, gasna egin eta beheiti jiten biak, etxeko lanen egitera. Lehenago, arrunt instalatu berrian, duela 30 urtez goiti, ni gainean egoiten nintzan, aita eta ama etxean bainituen lanen egiteko. Heiek galduz geroztik, obligatuak izan gira etxeko lanen egitera jitea. Deizten segitzen dugu ekain undarra artio. Uztailetik goiti urri undarra artio, ni aratsetan abian niz goiti, goizetan ardien itzulia egiten dut, ardiak apaldu, maingu zonbait lotu eta berriz beheiti heldu niz, gaua han pasatuz beti.

Egiazko mendiko bizia alde bat gainean egoitea dea, ala gaurko egunean ez da posible ?

Artzain xoilek egiten dute oraino. Maleruski ez da gehiago biziki. Ni gain horietan abiatu nintzalarik, oraino ainitz tokitan baziren artzain xoilak. Gero eta gutiago da.

Etxalde ttipiendako, beti hola izan da: egunaz berriz jaustea ?

Ez da beti hola izan. Etxoletan egoiten zen beti oseba bat edo donado bat, edo norbait. Orai ez da gehiago holakorik eta etxeko lanak segitu nahi badituzu, obligatua zira jaustea. Ainitzek gure sistima segitzen dute, edo batzu abian dira ardien itzuliaren egitera eta berriz beheiti heldu dira.

Jatsagunen zira, beste artzain laborarik bada han, zu bezala deitzi eta gasnatzen duena?

Ez da besterik. Arrunt artzain xoiletarik bestalde, badira bakar batzu deizten eta gasnatzen dutenak Garazin. Gutarik ez hain urrun bada Eiheralartar bat, Arnegitar bat ere. Gehienak antzuturik abian dira, hasteko ardi gorritarat pasatuak diren kasik denak.

Nolako hazkuntza sistima duzu?

Gu mendirat joaiten gira maiatz hastapenean axurdun, antxu eta antzutuekin, maiatzaren 3an aurten. Leheneko modan ari gira, ardi maskaroekin: axuriak amekin uzten ditugu, neguan bazketan  igortzen ditugu, etxean ez baitugu bazkarik aski. Antxuak ere neguan bazkaz dira, ez ditugu arkaltarazten. Maiatzaren 20-25a inguruan, goiti abian gira deiztekoekin. Urri undarra artio, gure ardiak bortuan dira (axuriak salbu, buruilaren lehentsian jausten ditugu). Azaroaren 10etik goiti erditzen hasten dira, abendoaren 10eko gehienak erdiak dira. Deizten hasten gira abendoaren 20etik goiti, ekain undarra artio.

Troparen parte bat bazkaz igortzen duzue...

Axurdunak beren axuriekin Beskoitzerat igortzen ditugu, aurten antxuak Larribarrerat igorri ditugu. Uharten badira hiru agalakzia kasu, beraz ez gira nora nahi joan behar, ahalaz, ez dugu auzorik behar, etab. Neke da lekuaren atxemaitea. Axurdunekin badu 5 urte leku berean girela. Antxuekin aurten kanbiatu behartu zauku maleruski, usaian ginuenak ez bautauzkigu hartu, behi tropa haunditu duelakotz. Aski nekeziarekin leku bat atxeman dugu azkenean Larribarren. Han ere “zone à risque” da eta utzi gaituzte harat joaitea. Bazken atxemaitea arrangura haundia da, urte guziz.

Aspalditik ezagutzen duzu bortuko bizia. Gazterik hasia zira gain horietan...

Gure etxean ardiak emaiten zituzten zaintzera artzain bati. Artzain hura xahartzen ari zen, eta 1976an abiatu niz haren laguntzen ardi deizten. Gaua harekin pasatzen nuen gainean eta egunaz etxerat heldu nintzan orai bezala. Hiru urtez hori egin dugu. Auzoan bazen beste artzain xahar bat, eritu zena. Solasa jin zen ardiak kentzen zituela. Aita zena eta biak izan ginen ikusten eta erran zaukuten ez zituztela ardiak kenduko bainan heien etxolarat joan nahi banuen, zaintzera emaiten zauzkutela. 1979an haren etxolarat partitu nintzan, haren eta gure ardien zaintzeko eta deizteko. Bi urte hola egin ginituen eta 1981an gure etxola egin ginuen, heien ardien zaintzen eta deizten segituz, heiek ardiak kendu artio, 1997an.

Betidanik esnea gasnatu duzue?

1979an hasi nintzen mendian gasna egiten, frango untsa erreusitu ginituen eta ondoko urtean etxean hasi ginen gasna egiten. Ez zen orai bezala, sukaldean egiten ginituen, supazterrean gorritzen. Hasi eta geroztik beti gasnatzen dugu. Aspalditik ari gira eta ostatu batzu baditugu gasna erosten daukutenak, eta abantaila badugu: ez gira Arnegiko bidetik hain urrun, pankartak ezarriak ditugu eta jendea heldu da, etxetik saltzen dugu frango untsa. Ez dugu merkaturik egiten.

Buru beltzekin ari zira lanean. Azken urteetan, sari zonbaiten eskuratzeko usaia hartua duzu ere Bortuaren egunean adibidez. Ardiak klasa ukaitea inportanta da?

Garbiki erraiteko, gaztean ez nuen sobera begiratzen. Bi auzoek ardi ederrak bazituzten eta heiek eman dautate gustua. Heiek egiten badute, zendako ez hik ere, eta hola hasi nintzan... Orai izigarri maite dut. Errabia bat emaiten du, ondoko urtean oraino hobeki kausitzeko... marroeri so, ardi pollitenekin ezar, etab. Eta Iratiko lehiaketa berezia da, bortuaren eguna da, besta egun eder bat da...

Batzuk diote klasa duen ardiak esne guti duela eta esnedunak itxura guti. Hala dea?

Zonbaitzuk hala diote. Buru beltzak esne gutixago du buru gorriak baino. Bainan Buru beltz ederretan ere badira esnea untsa emaiten dutenak... Guk ez dugu menturaz tropa hola selekzionatua bainan horrekin bizi gira, bizia egin dugu laborantxatik, gero eta nekezago balin bada ere bazken kariotzeagatik eta gure gauzen ez emendatzeagatik. Etxalde penatua dugu, etxalde ttipia. Enetako buru beltza da mendiarekin hobekienik doan tropa. Buru gorriarekin ez ginezake sei hilabete kasik pasa mendian. Udan sei hilabete pasatzen ditugu batere bazkatu gabe, zaldarerik eman gabe.

Buru Beltza elkartearen lana segitzen duzu?

Bai. Inportanta iduritzen zaut ardi maskaroak dituenak elkartean sartzea, buru beltzaren salbatzeko zerbait egin behar baita atsulutoki. Jaz Bankako bi hazleek marroak sartu zituzten zentroan eta aurten hamar bat ardi inseminatuko ditut marro horiekin, gure marro gehienak SS baitira eta horiekin erresistentzia kotsia sartzea nahi nuke. Hamar ardi hoberenak eponjatu ditut, alta denboran horren kontra nintzan...

Aspaldidanik ezagutzen duzu zure mendi eskualde hori. Aldaketarik ikusi dukezu urteetan zehar...

Aldaketak ikusi ditut, ikusi dut ere artzaingoa gibelerat ari dela. Bideak egin dira, etxola guzietarat badira, funtsean beharrezkoak dira hain segur. Ura ere ekarri da etxoletarat, etxola guziak normetan dira. Nik ezagutu dut etxola, barne bat urik eta deuse gabe, supazter txar bat, ganbara barne berean. Orai etxolak denak plantakoak dira. Aldaketak horiek dira bainan maleruski artzainik ez da gehiago. Badira entseatu direnak bainan utzi dutenak. Mendian egoitea... Alta nik maite dut, mendian izaitean iduri du zeruan zirela...

Menturaz familia biziarendako ez da errexa... ez dakit. Geroa nola ikusten duzu ?

Iduritzen zaut ardiak beti izanen direla. Menturaz, eskualde huntan, segidan kanbiamen haundirik izanen dela ez zait iduritzen. Gazte batzu berriz abiatu dira mendian. Eskoletan ez dute aski pusatzen mendiari buruz. Ainitz egin dute produktibismoari buruz eta horrek denak du mendiko bizi galdu. Nik xantza badut segidaren ukaiteko. Gaec-an instalatua gira alabarekin 2006etik hunarat. Enekin ibiltzen da mendian. Ardiekin badu gustua, gasna egiten ere, jendeekin maite du, eleka eta saltzen.

Azken hitza?

Ossau Irati gasna egiten dugu eta uste dut eskualde huntako inportanta dela sor marka. Zer nahiren egitera uzten bada, lakonak sobera balin badira, leterien abantailetan izanen da, leku gutitan bilduko dute esnea... Etxalde ttipiendako Ossau Irati aterabidea da, sentsu hortan pusatu behar da. Bide beretik, mendi inguru huntako laborantxarendako, bortua behar da salbatu, bortuarekin behar da bizi eta gazte delarik egin behar da indar hori, beste kuraia bat baita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-12-16 | Jon Torner Zabala
Euskal Sagardoa
Ipar eta hego, mendeetako tradizioa txapel beraren pean

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]


2024-12-16 | Garazi Zabaleta
Ozaetako (barrundia) sagar zuku ekoizpena
8.000 sagar zuku litro ekoitziak, 900 biztanleko herrian

“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]


2024-12-13 | Euskal Irratiak
Ardien mihi urdinaren eritasunaren ondorioei elkartasunez ihardetsi nahi die ELBk

ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]


Idorrak dira munduko lurren %40, eta lehortze bidea egin dute lurren %75ek

Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.


2024-11-08 | Euskal Irratiak
Iñaki Berhokoirigoin
“Oraingo munduan, iruditzen zaigu kontsumitzailea ere ez dela irabazle”

Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]


Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
“Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen”

Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]


2024-10-25 | Filipe Lascaray
Jaunttoak, lurra eta herritarrak

Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik.  Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]


2024-10-09 | Onintza Enbeita
Xabier Arriaga, 'Txiplas'. Baserritarra
“Gipuzkoako ENBA-k eta EHNE-k nekazaritza eredu bera defendatzeak asko esaten du”

Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.


2024-10-07 | Garazi Zabaleta
Sareko
Bertako elikagai ekologikoak identifikatzeko bilatzailea

EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]


Marieneko lurren aldeko hiru atxilotuak aske utzi dituzte, baina otsailean epaituko dituzte

 Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza... [+]


2024-10-02 | ARGIA
Bi lagun atxilotu dituzte Itsasun eta Uztaritzen, Marieniako lurren aldeko protesten harira

Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu zuten laborari eta ekintzaileek ekintza hartan.


2024-09-23 | ARGIA
‘Sareko’ bilatzailea martxan, EAEko produktu ekologikoak non eskuratu jakiteko

Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269... [+]


Trenetik salto egin nahi

Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.


2024-09-23 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren kurkubitatik plastikora

Plastikoan bilduta saltzen dizkigute zuritutako sagarra, mandarina, ahuakatea eta abar. Eta ez gaitu lotsagorritzen.


Eguneraketa berriak daude