Pediatria eta erditze zerbitzua eskatzen ari dira Galdakaoko Ospitalean

  • Zenbait herritarren artean abiatu dute ekimena, eta dagoeneko Bizkaiko hirurogei elkarte baino gehiagoren babesa lortu dute; horrez gain, norbanakoen sinadurak biltzen ari dira.


2023ko otsailaren 10ean - 03:00
Azken eguneraketa: 09:08

“Arreta indibidualagoa, hurbilagoa, ezagunagoa eta euskaldunagoa nahi dugu eta Galdakao-Usansoloko Ospitalean pediatria eta arrisku baxuko erditze zerbitzuak eskaintzea”. Horiek dira Pediatria eta Erditzeak Galdakaoko Ospitalean ekimeneko kideen aldarriak. Dagoeneko Bizkaiko hirurogei talde baino gehiagoren babesa lortu dute; hala nola, guraso elkarteena eta talde feministenena. Horrez gain, norbanakoen atxikimendua eskatzen ari dira sinadurak bilduz.

Osakidetzak iragarri duenez, 28 milioi euro bideratuko ditu Galdakao-Usansoloko Ospitalean eraikin berri bat eta aparkalekuak eraikitzeko. Eraikin berrian egonen dira, besteak beste, hemeretzi espezialitatetako kanpoko kontsultak, administrazio bulegoak, liburutegia eta etxez etxeko ospitalizazio zerbitzua. Pediatria eta Erditzeak Galdakaoko Ospitalean ekimeneko kideen arabera “onurak” ekarriko ditu, baina salatu dute ez dutela iragarri pediatria zerbitzurik eta arrisku baxuko erditzeak artatzeko gunerik: “Gure eskualdeko osasun arretaren gabezia nabarmenetako bat da”.

Galdakao-Usansoloko Ospitalean pediatria zerbitzurik ez dagoenez, inguruko haurrak larrialdi bat dutenean edo ingresatu behar dituztenean Gurutzetako Ospitalean artatzen dituzte. Hortaz, Galdakaora baino 40 kilometro gehiago egin behar dituzte joan-etorrietan. “Gurasoak etengabe joan-etorriak egitera behartuta daude, egoera zaurgarri horretan gurasoen presentzia behar-beharrezkoa delako”, nabarmendu dute ekimeneko kideek.

Erditze “gizatiarragoak”, “hurbilak”, “errespetuzkoak” eta ahalduntzeko erditze espazioak aldarrikatu dituzte: “Genero ikuspegitik landu beharko genuke gaia”

Gainera, ginekologia zerbitzua egon arren erditze zerbitzurik ez dagoenez, Gurutzetako Ospitalean eta Basurtuko Ospitalean artatzen dira Bizkaia osoko erditze guztiak: arrisku handikoak zein baxukoak. “Emaginen eta ginekologoen lana baldintzatzea dakar horrek, eta arrisku handiko erditzeek lehentasuna daukatenez arrisku baxuko erditzeen arreta indibiduala kaltetzen du”,  salatu dute.

Haurdun daudenentzat Gurutzetako Ospitalea “ezezaguna” eta “erraldoia” dela azpimarratu dute: “Ez dagokie Gurutzetara joatea”. Horregatik, emakume askok erabakitzen dute ospitale txikiagoetara joatea; hala nola Mendaroko edo Arrasatekora: “Gipuzkoako ospitale horietan artatzen diren erditzeen %25 inguru beste Egitura Sanitario Integratuetako emakumeak dira; gehienak gure ESIkoak.”. Gaineratu dute eskualdekoak ez direnez ez dutela guztiz ziurtatuta zerbitzua: “Gerta dakieke erditze egunean lekurik ez bada beste ospitale batera joan behar izatea une horretan”.

Erditze “gizatiarragoak”, “hurbilak”, “errespetuzkoak” eta ahalduntzeko erditze espazioak aldarrikatu dituzte: “Genero ikuspegitik landu beharko genuke gaia”.  Barrualdeko biztanleentzat distantzia kontuan hartuta hurbilena Galdakao-Usansoloko Ospitalea denez, bertan artatzea nahi dute: “Galdakao-Usansoloko Ospitalea Gurutzetako Ospitale handia baino hurbilagoa eta ezagunagoa da guretzat, gertuagokoa sentitzen dugu”. Langile euskaldun gehiago daude eta hori ere lagungarria dela diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erditzea
2024-06-12 | Ane Labaka Mayoz
Euskaraz jaio

Carmen Junyent hizkuntzalaria izan zen katalanez hil ahal izatea bere azken hatseraino aldarrikatu zuena. Hil hurren zela, osasun-langileekin izandako bizipenak idatzi, eta bera hil ondoren argitara zitzatela eskatu zuen. Hizkuntza pertsona batek beste batekiko duen trataeraren... [+]


“Ez ezazu indarkeria obstetrikoa salatu, ez baduzu argi galduko duzula: denbora, dirua eta osasun mentala”

Nazio Batuen Erakundeak Espainiako Estatua zigortu du Nahia Alkortak bere lehen erditzean jaso zuen biolentziagatik, baina gobernuek ez dute ebazpena onartu. 'Mi parto robado' liburua idatzi du bizitakoa gizarteratzeko, eta arazo sistemikoa dela azaltzeko.


Haurdunaldia: ikusten dena baino gehiago

Haurdunalditik erditze ostera ematen diren aldaketez, eta horiei aurre egiteko eta ahalduntzeko tresnez mintzatu dira Ane Etxeberria fisio obstetrikoa eta Enara Beloki psikologo perinatala.


Emaginak faltan eta ziurgabetasuna agerian

Gurutzeta ospitaleko emaginek salatu dute ospitalean ez daudela behar beste emagin haurdun dauden pertsonak eta jaioberriak segurtasunez artatzeko.


Zesarea programatuetan lagunduta sartu ahal izatea lortu dute Galizian

Ama talde baten borrokari esker, zesarea programatuetan emakumeak bakardadean ez erditzea eta bikotekideak edo konfiantzazko pertsona batek lagundu ahal izatea lortu dute Galizian. Euskal Herrian ere, laguntzailearekin erditu ahal izatea eskatzen du ahots ugarik.


Edoskitzeak saretzen

Nafarroako beste zentroekin batera, edoskitzea naturalizatzea du helburu Lesakako osasun etxeak.


Estitxu Fernandez
“Erditzean, pertzepzio sentsorial eta emozionala anplifikatu egiten da, eta indarkeria, bertsiorik arinenean ere, traumatikoa izan daiteke”

EAEn iaz onartutako Berdintasun Legeak indarkeria obstetrikoa jasotzen du jada, baina aipatzetik harago, nola definitu eta nola aurre egin? Horiek zehazteko Legebiltzarrean egiten ari diren prozesuaren baitan hitz egin du Estitxu Fernandez psikologo perinatalak... [+]


2022-11-16 | Saioa Baleztena
Arantxa Masachs Villarino
“Emakumeokin eta geure sexualitatearekin zerikusia duen oro ez da interesatzen”

Azaroaren hondarrean Bartzelonan antolatu dituzten Entre Doules jardunaldien sustatzailea da Arantxa Masachs Villarino (Bartzelona, 1987). 2015ean, Ekuadorren bizi zenean, emakume batek doulak aipatu zizkion lehen aldiz, eta bertan erabaki zuen bere etorkizuna: amatasunak... [+]


Olatz Aramendi Olaizola. Urruñarra eta kito
“Paziente euskaldunekin euskaraz mintzatzearekin konplizitatea berehala sortzen da”

26 urte besterik ez ditu eta gaztetasunaren ilusioarekin bizi du bere lana. Emagina da Baionako erietxe publikoan. “Berant heldu nintzen lehen egunean eta erran zidaten hala izanik kontratu mugagabea irabazia nuela, beste ainitzi ere gertatua baitzitzaien”, aitortu... [+]


Eguneraketa berriak daude