1938ko Ezkabako ihesean fusilaturiko Leoncio de la Fuenteren gorpuzkinak eman dizkiote haren alaba Paulari. Ekitaldian izan da Paulina Lizoain, haurra zela fusilatzea ikusi zuen emakumea; haren lekukotzari eta Txinparta elkarteak egindako lanari esker aurkitu dute hobia.
Europan inoiz izandako kartzela-ihes handienean, Nafarroako San Kristobal gotorlekuan 1938ko maiatzaren 22an gertatutakoa, ehizakiak balira bezala harrapatu eta hil zituzten presoetako asko –denera 795 presok egin zuten ihes eta haietatik 206 momentuan fusilatu zituzten inguruko mendietan–. Leoncio de la Fuente Ramosekin ere halaxe egin zuten.
Valladolideko Fresno el Viejo herrikoa, 1936ko uztailaren 19an falangisten talde bati aurre egin zielako atxilotu zuten etxean, ohean gaixo zela; bizitza osorako kartzelara zigortu eta Ezkaban amaitu zuen. Haren familiak ez zuen sekula jakin zer gertatu zitzaion, "beste familia batekin alde egin zuela esan zieten", azaldu dio Naiz-eko Aritz Intxusta kazetariari haren birbiloba Beatriz Fernándezek.
2018ko uztailean Aranzadiko teknikariek hainbat gorpu atera zituzten lurpetik Larrasoaña herriko hilerri ondotik, Ezkabatik ez oso urrun. Horretarako ezinbestekoa izan zen Paulina Lizoaien lekukotza, Txinparta elkarteari esker lortua. Haurra zela, bere aita ikusi zuen beste gizon batzuekin hilotz horiek lurperatzen: “Bi gorantz begira jarri zituzten eta beste bi beherantz, bi konfesatu ziren, beste bi ez”. Ez zuten sekula horretaz hitz egin, baina irudi hori oroimenean eraman du urte guztiotan larrasoaindarrak. “Horiek ere familia bat izango dute”, galdetzen zion bere buruari.
Nafarroako DNA bankuarekin egindako ikerketa genetikoari esker jakin izan dute haietako bat Leoncio de la Fuente dela; beste hirurak zein diren oraindik ez dakite. 82 urte geroago bere familiari eman dizkiote gorpuzkinak, Memoriaren Institutuak Nafarroako Errege Artxibo Nagusian joan den ostiralean egindako ekitaldian. Oraindik bizirik dagoen Leoncioren alabetako batek, Paula de la Fuentek jaso ditu aitaren hezurrak, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Olloren eskutik.
Ekitaldian Paulina Lizoain ere egon da eta elkar ezagutu dute azkenean. Paula eta Paulina, 90 urte inguruko bi emakume, lurperatuaren eta lurperatzailearen alabak.
Segundo Hernandez preso anarkistaren senide Lander Garciak hunkituta hitz egin du, Ezkabatik ihes egindako gasteiztarraren gorpuzkinak jasotzerako orduan. Nafarroako Gobernuak egindako urratsa eskertuta, hamarkada luzetan pairatutako isiltasuna salatu du ekitaldian.
Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.
Hari buruzko aipamenik apenas iritsi zaigu historia liburuetan, baina Jesús Carrera Olascoaga (Hondarribia 1911 – Alcala de Henares 1945) Espainiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusi izatera iritsi zen. Frankistek atxilotu, torturatu eta fusilatua, bere... [+]
1936ko udazkenean Hernanin eta Oiartzunen frankistek egindako zientoka hilketen arduradun nagusiena izan zen Ramiro Llamas komandante eta epailea. Hilabete gutxira jendaurrean publikoki adierazi zuen fusilatze horien inguruan pentsatzen zuena; diskurtso beldurgarri hori oso... [+]
Oraindik ere 36ko Gerraren memoriak sarri jasotzen ditu haginkadak orduko borreroen oinordekoen aldetik. Azken horietako bat Eulateko Felix Goyaren monolitoak jasandakoa da. 1936an atxilotu eta hil zuten frankistek 51 urterekin, eta oraintsu hiltzaileen ondorengoek berriz egin... [+]
Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak eman du argitara Munitibar 1937/04/26: Aire-eraso baten kronika liburua eta igandean aurkeztuko dute jendaurrean. 1937ko apirilaren 26an Kondor Legioak Munitibarren aterpetuta zeuden herritarrei eraso egin zien. Egun bereko arratsaldean, Gernikan... [+]
Genetikoki identifikatu ondoren, Eusko Jaurlaritzak 1937ko udaberrian hildako sei errepublikarren gorpuzkiak itzuliko dizkie beren senideei, Bilboko Gogora institutuaren egoitzan larunbatean egingo duten ekitaldian.
Larunbatean Hernaniko Udalak beharrezkoa den oroimen ekitaldia egingo du herriko hilerrian 1936an frankistek hildako 200 lagunak gogoratzeko. Baina zeintzuk izan ziren krimen horien arduradunak? Zeinek sustatu eta agindu zituen fusilatzeak? Komeni da izen horiek ere ez ahaztea.
1938an tribunal militar batek epaitu eta fusilatutako miliziano ezkertiarraren gorpuzkiak aurkitu ditu Jakako hilerrian Aranzadik. Galdakaoko eta Jakako udal eta elkarteek eta Asuaren senide batek egindako ikerlan eta elkarlanaren emaitza izan da aurkikuntza. Hainbat iturriren... [+]
1936ko urrian bide bazterrean tiroa emanda azaldu eta hilerrian lur emandako gorpu baten bila aritu dira Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak herriko hilerrian. Saseta defentsa sistema ikertzeko lanketaren barruan kokatu dute indusketa.Adunako hezurtegitik ateratako hezurrak
Francoren heriotzaren ondoren, 1936ko fusilatuen senideak haien gorpuak berreskuratzen hasi ziren Nafarroan. Hasierako desobiratze haiek ezkutuan egin ziren, erakundeen laguntzarik gabe; hainbat herritar eta apaiz konprometituren ekimena izan zen, Ollakarizketako hobian 1979an... [+]
1936an faxistek hildako bost milizianoren gorpuak aurkitzeko Aranzadi Zientzia Elkartea egiten ari den lanetara sartzea debekatu diote Hondarribiko Abotsanitz udal taldeko zinegotziari eta historialari bati, salatu dutenez.
Igande honetan inauguratu zuten Nafarroako Elo herrian 1936ko uztaila eta azaroa bitartean falangistek eta erreketeek fusilatu zituzten 106 pertsona oroitzen dituen parkea. Eloko Teileriako hilobi komuna dago bertan, 36ko Gerrako Nafarroako hobirik handiena.
Testigantza baten lorratzari segika aurkitu dituzte frankistek 1936an hildako Martzelo Lasa olaberritarraren hezurrak, eta 83 urte geroago senideei eman dizkiete.