Lionel Beffre Pirinio Atlantikoetako prefetak ikastolen auzia konpontzeko borondatea agertu du, legea beteko duela berretsi arren. Hala adierazi zuten atzo Paxkal Indok eta Hur Gorostiagak, Seaskako lehendakariak eta zuzendariak, prefetarekin Pauen egindako bileraren ostean.
Pasa den astean, Patrick Dallenes Baionako suprefetak jakinarazi zuen debekatu egin diola Hendaiako Herriko Etxeari hango ikastola laguntzea, 1850eko Falloux Legea baliatuta. Lege horrek debekatu egiten du eskola pribatuei diru edo eraikin publikoak ematea. Atzo egindako bileran erabaki horren inguruan aritu ziren solasean Paueko prefeta eta Seaskako ordezkariak.
Kazetariek Paxkal Indori galdetu ziotenean bileratik zein sentipenekin atera zen, "ez baikor, ez ezkor" erantzun zuen. Prefetak dio konponbidea bilatu nahi duela, eta onartu du legea aldatu beharko litzatekeela. Aldiz, legea aldatzea ez dago bere esku. Legea betearaztea dagokio berari, baina ez du argitu hala egingo duen ala ez. Bilerak iraun zuen bitartean 400 bat lagunek elkarretaratzea egin zuten Baionako suprefeturaren atarian, ikastolei babesa emateko. Seaskako ikasle, irakasle eta gurasoez gain, Battitt Salaverry Hendaiako auzapeza eta hainbat hautetsi ziren bertan.
Bestalde, Seaskako ordezkariak Colette Capdevielle Baionako diputatu sozialistarekin ere bildu ziren atzo. "Diputatuak bere borondate ona agertu du; prest legoke gurekin elkarlanean aritzeko legearen baitan moldaketak sustatu beharko balira", azaldu zuten Indok eta Gorostiagak.
Pandemiak eragindako bi urteko hutsune behartuaren ostean, Senpereko lakuak Euskal Herriko txoko guztietako pertsonak jasoko ditu igande honetan, 2022ko Herri Urratsen. Itzulera honetan zapatilak lotu eta hainbat ikuskizun eta kontzertuz gozatzeaz gain, Seaskak bosgarren... [+]
Manifestazio guziek ez dute zapore berdina. Maiatzaren 4an ikastolen kexua ozen adierazteko antolatutakoak sentsazio goxo batekin utzi gaitu. 7.000 haur, guraso, irakasle, langile eta euskaltzale bildu ginen, danborrada alai eta koloretsu baten bidez, Paristik datorren... [+]
7.000 lagun bildu ginen Baionan, iragan maiatzaren 4an, Ikastolen kexua ozen adierazteko. Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoko 36 ikastolak alerta gorrian dira. Zenbait egunez mobilizazio jendetsu eta koloretsuarekin erantzun diete haur, guraso, irakasle, langile eta euskaltzaleek... [+]
Beskoitzen ez zen ikastolarik, 2013an inauguratu zuten arte, guraso batzuen etxean, hiru haurrekin. Falloux Legearen mamua hor badabil ere, gaur egun herriko etxeko lurretan, alokairuan, prefabrikatuan, 13 haur daude ikastolan.
Senpereko lakuan ospatu da Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako ikastolen aldeko jaia. Miarritzen lizeo berri bat eraikitzeko erabiliko dute bildutako dirua.
Euskal hiztunen 1.062 kexa bildu ditu Hizkuntz eskubideen Behatokiak 2013ko txostenean. Nafarroako herritarrek egin dute salaketa gehien.
Falloux Legea aitzaki hartuta Frantziako Gobernuak Seaskako ikastolei jartzen ari zaizkien oztopoen testuinguruan, arnasaldi txiki bat ekarri du Pierre-André Durand Pirinio Atlantikoetako prefetaren iragarpenak: ez ei du kontrako neurririk hartuko Beskoitzeko ikastola... [+]
Seaska ez da ados suprefeta eta prefeta ematen ari diren urratsekin. Hendaiako eta Beskoitzeko ikastolen egoitza proiektuak oztopatzen ari dira, eta ziur daude aurki beste ikastola bat ataka berean izango dela.
Seaska eta Eskolim elkarteko presidente Paxkal Indok UNESCOren 37. konferentzia nagusian parte hartu du, Seaskako zuzendari Hur Gorostiaga eta Okzitanierazko Ikerketa Institutuko kide Alexis Quentinekin batera. Frantziak lurralde hizkuntzen irakaskuntza oztopatzen duela salatu... [+]
Paueko auzitegiak atzera bota du Seaskak Hendaian ikastola berria eraikitzeko hartua zuen erabakia. Falloux legean oinarritu da epailea, argudiatuz diru publikoa ezin dela erabili hezkuntza pribatuko eraikuntzak egiteko.
Parisetik atzera bota nahi dute Beskoitzeko Udalak ikastola berria eraikitzeko Seaskari egingo dion lurren lagapena. Beskoitzeko Herri Kontseiluak 520 metro koadroko zelaia herriko ikastolari uztea deliberatu zuen uztailaren 9an. Parisko Gobernuaren ordezkari den Patrick... [+]
Beskoitzen ikastola berria eraikitzen ari dira eta Kanboko Xalbador lizeoa berrituta aurkitu dute ikasleek. Eraikin berria egiteko baimenarekin arazoak dituzte ordea, eta ekonomikoki ere larri dabiltza.
Seaskako ordezkariak Frantziako Barne, Kultura eta Hezkuntza ministerioetako ordezkariekin bilduko dira gaur arratsaldean Parisen, ikastolen egoitzen arazoari konponbidea emateko asmoz.
Horra hor, Seaska ikastolaren garai bateko lema: Kasu ikastola kexu! Garai hura oraina da alabaina. Frantzia jakobinoak hamaika motibo eman(en) dizkigu kexu izateko. Hendaiako Gure ikastola izan da azken hilabeteotan kexaldi horren protagonista –eta aitzindaria–,... [+]