Patxi Ruizen gutuna Murtzia II espetxean izandako mehatxu eta arazoak azalduz

  • Hona osorik Patxi Ruizek Murtzia II espetxetik bidalitako gutuna. Bertan azaltzen du espetxean koronabirusaren aurka egindako bilkuren ondorioz, espetxearekin izan dituen arazoak eta hauei eman dien erantzuna. Gutuna ospitaleratu baino lehenago idatzi zuen. Egun berriz da Murtzia II espetxean.

Maiatzaren 23an Iruñean egindako mobilizazioa. (Arg.: X. Letona) Maiatzaren 23an Iruñean egindako mobilizazioa. (Arg.: X. Letona)

2020ko ekainaren 03an - 09:45
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskaldun herriari, Murztia II espetxetik!

Gutun hau preso politikoei zuzenduta dago, edozein (izan) dela ere beren erakundea, baita giltzapetuta dituzten ekintzaile sozial edota preso arruntei. Gutun honen helburua hala Espetxe Administrazioak, nola Murtzia II espetxeak presoen oinarrizko eskubideen aurka (euretako asko beren konstituzio espainolean jasota daudenak) daramatzaten inposizioak salatzea da, koronabirusaren pandemia aitzakiatzat hartuta, betiere. Ez gaitezen engaina, kartzela kapitalismoa deritzon mustroaren biktimak giltzapetzeko asmatutako tresna da, ghetto eta inguru baztertuetan sortu nahiz hazi direnak zanpatzeko, hain zuzen ere. Horrek guztiak bizimoduan dituen ondorioekin, jakina: Delinkuentzia, droga kontsumoa, etab. Baina, era berean, kartzela kapitalismoaren aurka borrokatzen den disidentzia politikoa giltzapetzeko asmatu zen, bere adierazpide guztietan: masa borroka, gure borroka armatua, borroka sindikala, politikoa edota soziala. Borroka hauen guztiak giltzapetzeko harresiak eraiki dituzte zuen gizarte ustelak preso gauzkatenon memoria ahaztea errazago eduki dezan, ahanzturaren eta hondamen harresi hauen artean.

Luzamendutan aritu gabe, jakinarazi nahi dut Murtzia II espetxean gauden preso batzuek gure erabateko abandonu egoera, zeina salbuespenik gabe errepikatzen den Iberiar Penintsulan, Balear Uharteetan eta Kanarietan sakabanatutako espetxeetan, salatzeko protestak aurrera eramatea generabilela buruan. Protesta horrek, halaber, urratutako eskubideen aldarrikapena egiteko balio behar zuen. Izan ere, espetxe araudian eta CEn jasotzen denez, kalean “askatasun erlatiboan” bizi den gizarteari dagozkion eskubide berberak baitagozkigu geuri ere.

Maiatzaren 3an, 8. moduluko kortxoan, zeinetan presoek iragarkiak eta bestelako kontuak jartzen baitituzten, bi kartel agertu ziren, DIN A4 neurrikoak, BETI modu BAKETSUan eta ISILTASUNean egunero kontzentratzera dei eginez. Kontzentraziorako deia 09:15etik 09:30era zen. Era honetako aldarrikapenak irakur zitezkeen bertan:

  • Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak askatzea, baita kondena betetzear dutenak ere.

  • Preso guztiei koronabirusa detektatzeko testak egitea, baita espetxezainei ere; izan ere, orain arte ez baitira egin.

  • Preso baten senitartekorik hilez gero, presoari hilerrira joateko baimena ematea, hurko maiteari duintasunez azken agurra eman ahal izateko.

  • Presoei koronabirusagatiko kutsatzea saihesteko bitartekoak eskaintzea, hala nola: eskularru, musuko, gel desinfektantea, etab.

  • Martxoaz geroztik bertan behera zeuden bisita eta buruz burukoak berrezartzea, geure senitartekoekin egon ahal izateko. Egunero gurekin dauden espetxezainei koronabirusa detektatzeko testak egiten ez badizkiete, zer dela eta ez dugu eskubiderik geure senitartekoekin egoteko?

Arestian aipatu eta kortxoan ageri zen kontzentrazio deialdia maiatzaren 4an egin zen, erabateko isiltasunean, begirune osoz eta modu baketsuan. Zenbait presok aldarrikapen kartelak zeramatzaten, eta horrek ez zuen inolako liskarrik eragin. Kontzentrazio honek segida eduki zuen, maiatzaren 5etik 8ra, azaldu berri dugun modu berean.

Maiatzaren 9an, larunbatean, haatik, 8. moduluko espetxezain arduradun tratu-txar emailea eta egun hartan laneko zegoen beste emakumezko bat 09:00etarako patioan zeuden, indarkeria keinu nabarmenean. Hala eta guztiz ere, 70 preso inguruk kontzentrazioarekin aurrera jarraitzeko ausardia eduki genuen, ordura arte bezalaxe, aipatutako espetxezainen probokazioetan erori gabe.

Goiz hartan, bazkaldu ondoren eta ziegetara gindoazela, lehen aipatutako espetxezain emakumezkoa moduluko 2 preso politikoongana hurbildu zen protestan erabilitako aldarrikapen kartelak kentzeko asmoz. Nire kideak ez zeraman kartelik aldean eta nik, berriz, kirol poltsan neukan. Halaxe adierazi nion. Espetxezainak kirol poltsa ireki eta kartela hartu zuen. Une hartan, adierazi nion ustez legez kanpoko ekintza egiten ari zela eta, ustez, konstituzio espainoleko oinarrizko eskubideak urratzen. Hortaz, identifikazio zenbakia eskatu nion (legez begi-bistan eraman behar duena). Hau guztia 13:45 aldera gertatu zen eta grabatuta geratu, bulego zentralean eta korridoreetan kamerak baitaude.

Presoak geure ziegetan ginela, nire atea ireki eta 14:05 aldera aipatutako bi espetxezainak agertu ziren, niri kendutako kartela eskuan eta identifikazio txartelak erakutsiz. Nik egin nuen bakarra kartela kendu zidan espetxezainaren identifikazio zenbakia jasotzea izan zen. Espetxezain arduradunari harena ez nuela behar adierazi nion. Azken honek, ordea, larderiaz, bere identifikazioa ere jaso nezan esan zidan, “hark eman baitzuen kartela kentzeko agindua”. Haren identifikazioa jasotzen ari nintzela, mehatxuka hasi zitzaidan. Jarrera horregatik kontuak eskatu nizkionean, berriro ere larderiaz, mehatxu egin eta parez pare jarri zitzaidan. Jarraian, bi espetxezainek alde egin eta bakarrik geratu nintzen, 71. zenbakidun ziegan. Hau guztia grabaturik gelditu zen, kamera bat baitago ziegen bigarren solairuan, 71. zenbakidun ziegatik 5 metro eskasera.

Protesta ekintza gisa eta, sekula ere ez mehatxu ekintza modura, 17:00ak aldera bizarra egiteko lama bat erabili nuen autolesionatu eta lehen aipatutako espetxezainaren tratu mehatxagarria salatzeko. 6/7 cm inguruko 3 ebaki egin nituen ezker besoan. Minutu batzuk geroago, erizaindegira eraman ninduten. Bertan, zauriak sendatu eta ixteko 9 grapa metaliko jarri zizkidaten. 

Bertan zegoen medikuak, 17:15 aldera, uko egin zion ni artatzeari. Zauriei begiratu ere ez zien egin. Nik mediku txostena egin zezan eskatu nion baina hark uko egin zion, bertan zegoen beste funtzionarioari modulura eraman nintzan aginduz. Une hartan, identifikazio zenbakia eskatu nion. Honi ere uko egiteaz batera, funtzionarioari “kaka-mengel hau [bere] begi-bistatik urruti” eramateko agindua eman zion. Hau guztia erizaindegiko arta-gelako kamerak grabatu zuen.

8. modulura eraman ninduten eta nire gelan giltzapetuta eduki, harik eta 19:00etan afaltzera joan ahal izateko ziegako atea ireki zidaten arte. Espetxezain arduradunarengana jo nuen instantzia bat entregatzeko, zeinetan azaltzen nuen neure buruari eragindako zaurien helburua salaketa egitea zela, ez inori mehatxu egitea. Aipatutako espetxezain tratu-txar emaileak uko egin zion nire instantzia jasotzeari bertan neure aurka eginiko mehatxuen berri ematen zelako.

Afaldu ostean, ziegetara itzuli ginen atzera ere, 20:00ak aldera. Nekatuta eta urduri nengoenez, oheratu egin nintzen, atseden hartzeko asmoz.  Baina, berriro ere, ondo gogoratzen ez badut ere 21:00ak izango zirela uste dut, atea ireki eta espetxezain gizon-emakume bana agertu zen, langile eta hezitzaile sozialek “beren lana” (beti presoen eskubideen aurkakoa) egiten duten gelara jaisteko esanez. Hasiera batean uko egin nion gela hori presoak mehatxatu eta jotzeko erabiltzen delako; gela horretan ez baitago kamerarik. Halaxe jakinarazi nien, baina berehala erantzun bertan espetxeko zuzendaria nuela zain. Orduan, jaistea onartu nuen.

Gela horretan sartzeko, korridore txiki bat zeharkatu egin behar da, zeinetan kamerak dauden; hortaz, froga daitekeen bakarra da aipatu berri dudan gela horretan sartu nintzela. Bertan, zuzendariaz gain, segurtasun zuzendariordea eta zerbitzu burua zeuden.

20 minutu eman genituen hizketan eta zuzendariak baino ez zuen hitz egin. Elkarrizketa horretan, zuzendariak gorde-antzeko mehatxuak egin zizkidan, kontzentrazioetako burua neu nintzela esan, berauek matxinada antolatzeko saiakeratzat har zitezkeela azpimarratu eta horrek guztiak nire espetxe egoeran eduki zitzakeen ondorioak ikusarazi nahirik (15 urtez eduki naute erregimen itxiko moduluetan giltzapetuta, baita isolamendu galerietan ere, 1. graduan sailkatuta betiere). Nik bere gorde-antzeko mehatxuei aurre egin nien presoon kontzentrazioak Espainiako Konstituzioak jasotzen dituen eskubideak direla ulertarazi nahirik; hala nola: Biltzeko eskubidea, adierazpen eskubidea eta beste.

Kontzentrazio horri amaiera eman niezaien agindu zidan, zeinari erantzun nion hori ez zegoela nire esku. Bakarra banintz ere, patiora atera eta kontzentratzen jarraituko nuela ere adierazi nion. Une hartan, zuzendariak bukatutzat eman zuen bilera. Ziegara itzultzeko eskailerak igotzeari ekitekotan nengoela, nire atzealdean eta ez dakit zein espetxezainek, honakoa esan zuen: “Kaka mengel honek ez daki batzuetan presoak oheratu eta ez direla sekula berriro esnatzen”. Esaldi hau oraindik buruan bueltaka nerabilela, ohean etzan nintzen baina 15 minutura, berriz ere nire ziegako atea ireki egin zen, 2. solairuan eta nire ziegatik metro gutxira dagoen kameran konproba daitekeenez. Bi espetxezain aurkeztu ziren, emakumezko bat eta Patricio izeneko zerbitzu burua. Nire aferak hartzeko esan zidaten, beste modulu batera eramango ninduten eta. 22:00ak aldera, 6. modulura ekarri ninduten. Bertan nago orain.

Lehen aipatutako esaldiaren harira, hau da, “Kaka mengel honek ez daki batzuetan presoak oheratu eta ez direla sekula berriro esnatzen”, argitu beharra daukat erregimen itxian eta isolamendu galerietan giltzapetuta daramatzadan 15 urteotan, ikusi ahal izan dudala preso batzuk egunsentian hilda zetzatela beren ziegetan. Halaber, ikusi dut epailea nola bertaratzen zen hilotza jasotzera eta ARGI DAUKAT, kasu askotan, beren buruaz beste egin dutela mehatxuak jasan ezinik, ni neu naiz mehatxu horien lekuko. Beste batzuetan, arazo psikologikoen ondorioz hil dute beren burua baina, beste batzuetan, espetxezainek erantzukizun zuzena izan dutelako susmoa dugu. Isolamendu ziega eta galeriak presoen aurkako erabateko inpunitate eremuak dira. Zalantza berberak azaleratu izan dira preso politikoak hilda agertu direnean ere. Egoera honen aurrean, hemen adierazitako arrazoiak Castro epaile jaunari, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentraleko titularrari, helaraziko dizkiot.

73 urteko amatxo bat daukat eta inoiz ez nioke utziko bere burua tortura dezan galdezka ea neuk hil dudan nire burua ala kartzelazainek egin duten. Horregatik idatzi eta egiten dut publiko gutun hau; espetxeetan bizi dugun errealitatea azaleratu, koronabirusaren aurka hartu ez diren neurriak salatu eta egin dizkidaten mehatxuen berri eduki dezazuen. Bukatzeko, neure maitasun guztia adierazi nahi nieke zutik dirauten borrokalari guztiei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Baldintzapeko askatasunean aske geratu dira bi preso iruindar

Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.


Mikel Mundiñano (Sare)
“Zigorrak bateratuko dituen erreforma urrats handia da presoen egoeran”

Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.


Sareren kalkuluen arabera
52 presori eragingo lieke 7/14 Legearen erreformak, eta zazpi berehala aterako dira

Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]


Eztizen Artola Iturrate
“Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez”

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


EBko zigorren bateratzeak 45 euskal presori eragingo die

Zalapartak zalaparta, eta Espainiako Senatua gainditu ondoren, Europako zigorrak bateratzeko lege aldaketak aurrera jarraituko du. Horrela, 2008an zigorrak bateratzeko Europak onartutako zuzentarauari Espainiak 2014an jarritako salbuespena desagertuko da, eta horrek 45 euskal... [+]


Marixol Iparragirreren kontrako epaia artxibatu du Auzitegi Nazionalak

Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-19 | ARGIA
Euskal preso politiko bati langabezia jasotzeko eskubidea aitortu dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du hirugarren graduan dagoen presoak eskubidea duela langabezia jasotzeko. LAB sindikatuak aurrekari gisa ikusi du epaia eta urrats bat dela dio "presoen oinarrizko eskubideak aitortzera bidean".


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Euskal preso politikoei espetxe politika arrunta aplikatzeko eskatu dio Sarek Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailari

"Jarrera proaktiboagoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sail berriari Sarek, abuztuaren 20an egindako prentsaurrekoan. Espetxeetako normalizazioa "oraindik urruti" dagoela salatu dute, ikusita 148 presoetatik "ehun preso baino gehiago" egon... [+]


Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea aldarrikatu dute hondartzetan

Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.


Xabier Atristain presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.


Jaurlaritzako Justizia sailburua: “ETAko presoek eragindako kaltea injustua zela aitortu behar dute”

ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.


Eguneraketa berriak daude