Iberiar Penintsula alderik alde zeharkatzen ari da Patxi López azken hilabeteetan. Bertsio ofizialak dioenez, ez du Espainiako PSOEko buru izateko asmorik, baina oporren aurreko hiru hilabeteetan ugaritu egin dira Estatuko alderdiaren ordezkaritzetara egin dituen bisitak Noticias de Gipuzkoan Jurdan Arretxe kazetariak argitaratu duenez.
Gaztela-Leonen birritan egon da, beste hainbeste aldiz Extremaduran eta Madrilen; eta Errioxa, Aragoi, Murtzia, Balear eta Kanariar Uharteak bisitatu ditu Lópezek azkenaldian. Arretxeren arabera, mugimendu horiek egun PSOEko buru den Alfredo Perez Rubalcabaren ondorengo gisa kokatzeko egin ditu EAEko Lehendakari ohiak.
Bi plaza garrantzitsutan ez da egon López: Andaluzian eta Katalunian. Bi horiek dira Espainiako Estatuko alderdi sozialistan ordezkari gehien dauzkatenak eta ez dira gutxi haien baitan dauden tirabirak. Andaluziako PSOE ia bitan zatitua dago Noticias de Gipuzkoako kazetariak dioenez, ildo ofiziala alderdiaren 38. kongresuan Carme Chaconekin lerratu zelako (López berriz, Rubalcabarekin).
Baina, ba al dauka Lópezek Espainiako alderdi sozialista gidatzeko aukerarik? Rubalcabak hartzen duen jarreraren araberakoa da erantzuna. Lópezek ez lioke PSOEko egungo buruzagiari aurre egingo alderdi barruko hauteskundeetan eta beraz, momentuz, zarata handirik gabe alderdi barruko hariak mugitzen eta sareak trinkotzen ari dela dirudi. Urriko PSOEren konferentziak erakutsiko du Portugaletekoa noraino igo daitekeen.
Espainiako Kongresuan egiten ari diren eztabaidan oihartzuna izan du Iruñeko alkatetza aldatzeko PSNren eta EH Bilduren arteko akordioak. Alberto Nuñez Feijóok esan du "akordio enkaputxatu" bat dela. Patxi Lópezek, berriz, ukatu egin du... [+]
Patxi Lopez Espainiako Kongresuko Berreraikuntza Sozial eta Ekonomikorako Batzordeko presidenteak erabaki du ERCko Marta Rosique diputatuak arrazakeria polizialaren inguruan egindako adierazpenak saioen egunkaritik kentzea. Lopezen aburuz, "ez da egia eta iraingarria... [+]
Ostegunean bozkatuko dute koronabirusak sortutako kalte ekonomiko eta sozialei aurre egiteko Espainiako berreraikitze batzordeko presidentea. Bi hilabeterako proposatutako kargua da, baina luzatzea aurreikusten dute.
Patxi Lopez lehendakari ohia PSOEko primarioetara aurkeztuko da. Bere izena eman duen lehen hautagaia da eta Pedro Sanchez idazkari nagusi ohiak duen babesa bereganatu nahi du. Lopezek azaldu du ez duela beste hautagaitzarik oztopatzeko asmorik, “militantziak erabakitzea... [+]
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusi ohiak esan du "hitz egin daitekeela" EAJk “Euskadiren nazio izaera” aitortzeko egindako planteamenduari buruz.
PSOEko idazkari nagusi berriak alderdiaren ezohiko kongresuan adierazpen polemikoak egin ditu independentismoa eta indarkeria matxista maila berean jarriz.
Hurrengo egunetan osatuko du PSOEk buruzagitza berria. El Mundok argitaratu duenez Pedro Sanchez idazkari nagusiak Espainiako sozialisten artean erreferente diren pertsonak kokatu nahi ditu postu garrantzitsuenetan, eta Patxi Lopez EAEko lehendakari ohia izan daiteke horietako... [+]
PSEko kideek hauteskundeetan izandako emaitzak aztertuko dituzte, irailerako ezohiko kongresura deitu eta zuzendaritza berritu asmoz. Bilboko Euskalduna Jauregian bilduko dira astearte arratsaldean.
Eduardo Madina PSOEko diputatu bilbotarrak alderdiaren kongresuan militante guztiek bozkatzea nahi du. Adierazi du kasu horretan baino ez lukeela aurkeztuko bere burua idazkari nagusi izateko. Militanteen parte hartzean oinarritutako prozesu baten aldeko aldarriak gero eta... [+]
Patxi Lopez laugarren aldiz hautatu dute PSE-EEko idazkari orokor, alderdiaren zazpigarren kongresuan. Politika eta antolakuntza ponentziek babes zabala jaso dute, eta erabakitzeko eskubidea babesten zuen emendakina ez da onartu.
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko burua eta Mariano Rajoy Espainiako presidentea Madrilgo Moncloa jauregian bildu ziren atzo goizean Euskal Herriaren egoeraren inguruan hitz egiteko. Basagoitik azaldu zuenez, ETArekin amaitzeko Patxi Lopez eta Iñigo Urkulluren... [+]