Hurrengo egunetan osatuko du PSOEk buruzagitza berria. El Mundok argitaratu duenez Pedro Sanchez idazkari nagusiak Espainiako sozialisten artean erreferente diren pertsonak kokatu nahi ditu postu garrantzitsuenetan, eta Patxi Lopez EAEko lehendakari ohia izan daiteke horietako bat, Carme Chaconekin batera.
PSOEko azken hauteskundeetan Lopezen emaitzak oso txarrak izan ziren arren, Espainiako Estatuan irudi ona duela eta sozialistek erreferentetzat dutela nabarmendu du El Mundok. Gainera, PSEko idazkaritza nagusia utzi eta gero Sanchezentzat lan egiteko erabat prest agertu da.
Patxi Lopez alderdiko zuzendari berria izan daitekeela diote zurrumurruek, baina bere ingurukoek gezurtatu egin dute, alderdian eginkizun aktiboago bat izan nahi duela argudiatuz.
Susana Díaz Andaluziako Juntako presidenteak ere hainbatetan errefusatu du aukera hori. Antza denez, Pedro Sanchezek Javier Fernandez Asturiasko presidentea du buruan alderdia zuzentzeko, baina hainbat buruzagik emakume bat izendatzea gomendatu diote.
PSOEko zuzendaritza talde berria asteburu honetan onartuko dute ezohiko batzar batean. Pedro Sanchezek taldea 38 kidetik 25era murriztuko duela jakinarazi du, “eraginkorragoa” izateko helburuarekin. Hala ere, murrizketa hori txikiagoa izan daiteke, ez baita behin betikoa.
Espainiako Kongresuan egiten ari diren eztabaidan oihartzuna izan du Iruñeko alkatetza aldatzeko PSNren eta EH Bilduren arteko akordioak. Alberto Nuñez Feijóok esan du "akordio enkaputxatu" bat dela. Patxi Lópezek, berriz, ukatu egin du... [+]
Patxi Lopez Espainiako Kongresuko Berreraikuntza Sozial eta Ekonomikorako Batzordeko presidenteak erabaki du ERCko Marta Rosique diputatuak arrazakeria polizialaren inguruan egindako adierazpenak saioen egunkaritik kentzea. Lopezen aburuz, "ez da egia eta iraingarria... [+]
Ostegunean bozkatuko dute koronabirusak sortutako kalte ekonomiko eta sozialei aurre egiteko Espainiako berreraikitze batzordeko presidentea. Bi hilabeterako proposatutako kargua da, baina luzatzea aurreikusten dute.
Patxi Lopez lehendakari ohia PSOEko primarioetara aurkeztuko da. Bere izena eman duen lehen hautagaia da eta Pedro Sanchez idazkari nagusi ohiak duen babesa bereganatu nahi du. Lopezek azaldu du ez duela beste hautagaitzarik oztopatzeko asmorik, “militantziak erabakitzea... [+]
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusi ohiak esan du "hitz egin daitekeela" EAJk “Euskadiren nazio izaera” aitortzeko egindako planteamenduari buruz.
PSOEko idazkari nagusi berriak alderdiaren ezohiko kongresuan adierazpen polemikoak egin ditu independentismoa eta indarkeria matxista maila berean jarriz.
PSEko kideek hauteskundeetan izandako emaitzak aztertuko dituzte, irailerako ezohiko kongresura deitu eta zuzendaritza berritu asmoz. Bilboko Euskalduna Jauregian bilduko dira astearte arratsaldean.
Eduardo Madina PSOEko diputatu bilbotarrak alderdiaren kongresuan militante guztiek bozkatzea nahi du. Adierazi du kasu horretan baino ez lukeela aurkeztuko bere burua idazkari nagusi izateko. Militanteen parte hartzean oinarritutako prozesu baten aldeko aldarriak gero eta... [+]
Iberiar Penintsula alderik alde zeharkatzen ari da Patxi López azken hilabeteetan. Bertsio ofizialak dioenez, ez du Espainiako PSOEko buru izateko asmorik, baina oporren aurreko hiru hilabeteetan ugaritu egin dira Estatuko alderdiaren ordezkaritzetara egin dituen... [+]
Patxi Lopez laugarren aldiz hautatu dute PSE-EEko idazkari orokor, alderdiaren zazpigarren kongresuan. Politika eta antolakuntza ponentziek babes zabala jaso dute, eta erabakitzeko eskubidea babesten zuen emendakina ez da onartu.
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko burua eta Mariano Rajoy Espainiako presidentea Madrilgo Moncloa jauregian bildu ziren atzo goizean Euskal Herriaren egoeraren inguruan hitz egiteko. Basagoitik azaldu zuenez, ETArekin amaitzeko Patxi Lopez eta Iñigo Urkulluren... [+]