Pasilloa ez da irteera?

  • Bagenuen pasilloei egundoko beldurra zien lagun bat. Beno, ez, ez zien pasillo denei; supermerkatuan airoso joaten zen orgatxoa eskuan hartuta pasta-pasillotik alkohol-pasillora, eta eskolan, ere ez dut gogoan estuasunik sartzen zitzaionik gela batetik bestera joaterakoan. Alabaina, bukaerarik antzematen ez zion pasilloen aurrean erabat uzkurtzen zen laguna, gorputza gogortzen zitzaion harrizko bihurtzeraino eta ahotsa erabat mututu hats izateraino. Guri aspaldi xamar kontatu zigun bere beldurraren berri, umorez erantzun geniola gogoratzen dut konturatu ginen arte bene-benetakoa zuela beldur hura.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko maiatzaren 13an - 17:15

Eta, zer egiten duzu halakoetan? Posible al dugu moduren baten lagundu? Pasilloei beldurra zien lagunak esan zigun ezetz, ez zuela nahi inoren eskurik laguntzeko, ez zuela nahi bere beldurren biktima izan eta garatu zituela supermegaultrateknika batzuk. Ez genion galderarik egin behar izan soluzio horiek jakin nahi genituela konturatzeko. Lehenengoa zen etxekoari galdetzea (pasillo luze eta ezagunetan erabiltzen zuen teknika hau batez ere, arrazo begiratzen ziotela zioen, Barkatu, zer dago pasillo hau bukatuta?); Bigarrena zen (teknika hau galdetzeko gogo edo indarrik ez zuenetan jartzen zuen praktikan) begiak ixtea, disimuluan ahal bazen, baina geroz eta garatuago omen zuen teknika. Ttak, begiak itxi, pausoak ematen hasi eta nondik nora zebilen jakin gabe, kontentu.

Lagunari esaten genion beldur hori gainditu beharra zeukala, pasabide bat besterik ez zela pasilloa, hankak mugitzea bakarrik zela baina gure gorputza bihurtu da harrizko. Eta pasillo bat ikusten dugu pare parean, luzea, nora garamatzan ez dakiguna. Galdetzen diegu, Barkatu zer dago pasillo hau bukatu ostean? Arraro begiratzen digute baina seguru erantzuten dute esanez normaltasuna dagoela hortxe, krisi sozial/politiko/ekonomiko latz bat, inoizko pobrezia tasarik altuena, gosea pribatizazioak eta hauteskundeak joujoujoujou. Gorputzaren pare, zerua bera ere harrizko bihurtzen da orduan eta begiak ixten ditugu, disimuluan.

25.341 gaixok eman dute positibo Euskal Herrian, 1.923 hildako, Zubietako erraustegitik behera doan errekan ehunka arrain hilda, Angelun hilketa matxista, Jaurlaritzak zozketa bidez erabakiko du kulturgileentzako diru-laguntzen ordena, Talka gune feministaren desalojoa, militarrak Iruñean, Donostiako metroan 19 orduko lan-jardunak, kartzelak, kartzela bihurtutako etxeak, kaleratzeak, kalera ateratzeko debekuak, erresidentziak, konpondu gabeko grebak, grebarik gabeko koponbideak… lasai, pasilloa bukatzen ari zara joujoujou, pausu bat, laster hurrengo fasea, hortxe, hortxe dago atea, hortxe dago bukaera.

Ezetz. Gelditu eta hartu arnasa. Bideak eraman behar badu bere baitan soluzioa, eta fasekako pasillo agoniko hau ez da bidea, eta pasillo hau ezin da gurutzatu begiak itxita, are, pasillo hau ezin da gurutzatu, ez daukalako bukaerarik. Eta ez bada hortik? Beraiek esaten diguten larrialdi irteeraren bestaldean begiak itxita ere beldurtzen gaituen gizarte bat badago, nola joango gara eurei segika? Eta beste irteera bat hasiko bagina bilatzen, edo sortzen edo benetan egiten? Eman buelta erdi bat ezkerrera eta ostegunean, maiatzaren 14an, 18:00etan, hitz egingo dugu honetaz ela.eus web orrian. Jarriko diegu beldurrei izena eta itxialdi honi jarriko diogu gure alfonbra gorria irteteko. Gonbidatuta zaude! Pasilloei egundoko beldurra zien gure laguna ere bai, noski.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Eguneraketa berriak daude