Pasaiako segadaren 35. urteurrena gogoratzeko ekitaldia egin zuten joan den larunbat arratsaldean Azpeitiko azoka plazan. Hamaika kasu, aldarri berbera lelo hartuta, aurtengo ekitaldian Espainiako Estatuaren indarkeriaren biktimak gogoan izan dituzte.
Ekitaldian 200 lagunetik gora bildu da. 1984ko martxoaren 22an Pasaiako badian Komando Autonomo Antikapitalistetako lau lagun hil zituzten, Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrak eta Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Izura Pelu iruindarrak. Horiez gainera, aurtengo urteurreneko oroimen ekitaldian beste hainbat ere oroitu dituzte: 1976ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak Gasteizen hildako bost langileak (Pedro Maria Martinez, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda), 1978ko uztailaren 8an Iruñean hildako German Rodriguez, 1981ko otsailaren 13an torturatuta hildako Joxe Arregi, 1983ko abenduaren 19an GALek tiroz hildako Ramon Oñederra Kattu azkoitiarra, 1975eko irailaren 27an fusilatuta hildako Angel Otaegi nuarbetarra eta Juan Paredes Manotas Txiki zarauztarra, 1980ko ekainaren 11tik desagertuta dagoen Jose Miguel Etxeberria Naparra eta 1989ko azaroaren 20an Madrilen tiroz hildako Josu Muguruza. Horien senideak eta gertukoak gaurko ekitaldian izan dira, eta oholtzan lore sorta bana jaso dute. Jose Luis Otamendik idatzitako poesia bat musikatu dute eta Eñaut Elorrietak bi kanta abestu ditu.
Gatazka politikoaren testuinguruan, azken hamarkadetako "indarkeria politikoak aktore asko eta askotarikoak" izan dituela nabarmendu dute ekitaldiaren antolatzaileek, eta erakundeek "memoria demokratikoa ezagutarazteko eta transmititzeko erantzukizun etiko eta politikoa" dutela nabarmendu dute. Memoriak "inklusiboa eta osoa" izan behar duela gaineratu dute, memoriak "sufrimenduaz hausnartzeko balio behar duelako, berriro errepikatu ez dadin". Horretarako, gertatu denaren aitortza "ezinbestekoa" da. Egiari Zor fundazioak egindako ikerketaren datuak ekarri dituzte gogora: "Estatuaren indarkeriak 219 heriotza eragin ditu, eta gerra zikinak 78. Salbuespenezko neurri politikoen eraginez 63 lagun hil dira eta eraso faxistengatik lau lagun. Espainiako Estatuaren indarkeriak hildako 364 herritarretatik 82k baino ez dute jaso aitortza ofizialen bat; hau da, bostetik lauk ez dute inolako aitortzarik jaso".
Josu Muguruza zenaren alaba Ane Muguruzak hitza hartu du gaurko ekitaldian. Euskal Herrian "min eta sufrimendu handiak" sorrarazi dituzten mota askotako indarkeriak izan direla adierazi du, baina biktima guztiek ez dutela "dagokien aitortza" jaso, "estatu aparatuek praktikara eramandako indarkeriak kaltetu dituenak kasu". Biktimen arteko "diskriminazioa berdintzeko, eta behingoz estatuak sorrarazitako sufrimendu guztia aitortzeko, egia osoa argitara ateratzeko" bide luzea egiteko dagoela adierazi du. "Biktimen kategorizazioa" areagotzen ari dela kritikatu du: "Aitortza ofizialari dagokionez, egun bizi dugun distantzia izugarria da, eta hazi egiten da, ebidenteagoa bilakatzen da biolentziak horrela kategorizatzen direnean". Biktima guztiak aitortzeko, euskal instituzio guztiek duten ardura gogoratu du, baina baita euskal gizartearena ere. Justiziaren ordua heldu dela azpimarratu du, eta "egia" dela sustatu behar den justizia. Muguruzak gogora ekarri du bihar, martxoaren 24a, Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Eguna dela."Egia osoa argitara atera" artean lanean jarraituko dutela adierazi du, "urte hauek guztiek erakutsi digutelako, ez dagoela egiarik gabeko justiziarik. Hortaz, sekula ez diogu uko egingo egiari".
Pasaiako segadan hildakoen izenean Dionisio Aizpuru zenaren anaia Pello Aizpuruk hartu du hitza ekitaldian, eta eskertu egin du urte hauetan kasua argitzeko hainbat lagunengandik jasotako laguntza. Pasaiako Sarraskia Argitu taldekoen ekarpena ere nabarmendu du, eta oholtza gainera gonbidatu ditu Yuri Agirre, Xabier Otamendi eta Xanet Esnaola. "Berandu, berandu gabiltza. Berandu gabiltza urte asko pasatu direlako estatu bortizkeriak modu basati eta krudel batean gure senideak eraman zituenetik, eta tamalez, oraindik aitortza ofizialik ez dugulako", adierazi du Aizpuruak, Pasaiako segadako kasua gogora ekarriz. Eta, eskatu du Euskal Herriko historian "injustiziak" behar den bezala jasota egotea. Pasaian hildako beren senideak beti gogoan izango dituztela adierazi du, eta "beti prest" egongo direla haienganako maitasuna adierazteko.
Albiste hau Uztarriak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Asteazken honetan beste 93 biktima aitortu ditu estatuaren eta talde parapolizialen biktimen azterketak egiten dituen Balorazio Batzordeak. Baliabide faltagatik, bere lanarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak ere aitortu ditu. Egiari Zor Fundazioak ongi baloratu du batzordearen... [+]
Ostiralean egingo dute ekitaldia 12:00etan, Donibane auzoko Martin Azpilikueta kalean. Erail zutenetik Angel Gogoan plataformak behin baino gehiagotan jarri ditu oroigarriak, baina behin eta berriz eraso eta erretiratu izan dituzte. Gobernu taldearen proposamena da oraingoan eta... [+]
Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.
Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]
Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]
2008an Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz atxilotu zutenean Ibai Azkonak pairatu zituen torturak aitortu ditu Nafarroako Gobernuak. Euskalerria Irratian, pauso honek suposatzen duena azaldu du Azkonak.
Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.
1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.
Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.
Motibazio politikoko lehen hamabi biktimarentzat aitortza eta erreparazio ekitaldia egin da maiatzaren 30ean Iruñeko Baluarte aretoan. Ekitaldia urtero egiteko asmoa agertu du Gobernuak.
Biktimen familiei barkamena eskatu diete ere azken 50 urte hauetan "behar besteko" babesa ez emateagatik. Poeta biktima gisa aitortu duten bezala, Moriko ere hala izatea eskatu du udalak, eta "epe laburrean".
Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.
Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.