Pasaiako Badiako hilketak “operazio estrajudizial” baten ondorio izan zirela dio txosten ofizial batek

  • EHUko Unesko Katedrak osatu du txostena, eta Lakuari eman zion 2020an. Martxo honetara arte, ordea, biktimen senideek ez dute ikerketaren berri izan.


2023ko martxoaren 22an - 11:15
Azken eguneraketa: 13:54
Sarraskia gertatu zen lekua, Pasaiako badian.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

39 bete dira asteazkenean Pasaiako Badian Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituenetik. Txosten ofiziala osatu du EHUko Giza Eskubideen Unesco Katedrak. Naizeko Ramon Solak txostena eskuratu du, eta xehetasunak eman ditu. Haren arabera, gau hartan gertatutakoa "epaiketarik gabeko exekuzioa" izan zen.

Txostena duela hiru urte, 2020an, jaso zuen Lakuak. Hilabete honetara arte, ordea, familiek ez dute haren berririk izan. Ofizialki ere ez da aurkeztu. Biktimen senideek martxoaren 3an bilera izan zuten Jaurlaritzaren teknikariek osatutako batzorde batekin, eta han jaso zuten txostena. Familiek ez dute ulertzen nola igaro dituen dokumentu horrek hiru urte "kaxoi batean".

Bertsio ofizialeko kontraesanak

Bertsio ofizialak esan zuen komandokideen eta Poliziaren arteko tiroketa baten ondorioz hil zirela Jose Mari Izura, Pedro Mari Isart, Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru. Ofizialki, Poliziak altoa eman ondoren, komandokideek tiro egin zuten, eta tiro horien ostean etorri ziren Poliziarenak. Lekuko baten arabera, ordea, han ez zen altorik entzun, zuzenean errifle-hotsak baino ez. Guztira, 113 bala aurkitu zituzten lau gorpuetan.

Aste honetako ARGIAn Pello Aizpururi Miel A. Elustondok egindako elkarrizketa irakur daiteke. Bere anaia Dionisio izan zen gau hartan Pasaian hil zutenetako bat. Elkarrizketan azaldu duenez, Poliziak deklaratu zuen harkaitzetako goiko petrilean zeudela beraiek. Delasek (Txapas) zuen tiroetako bat garondotik sartu eta kopetatik atera zitzaion, goranzko norabidean; hala baieztatu zuen Paco Etxeberriak egindako autopsiaren emaitzek. "Nola izango da posible poliziek goitik behera egitea tiro, eta Txapasek goranzko norabidean jasotzea garondoko tiroa?, adierazi du Aizpuruk. "Gainera, Poliziak epaileari adierazi zion hainbat argazki zituztela komandokideen tiroak erakusten zituztenak, baina argazki-txosten hori inoiz ez zen epailearen eskuetara iritsi, nahiz eta froga hori behin eta berriz eskatu".

Gau hartan Rosa Jimeno erabili zuten amu gisa. Poliziak torturatu egin zuen, eta komandokideekin hitzordua egitera behartu. Kideek zain zituzten ehunka polizia, tartean Guadalajaratik etorritako Espainiako Poliziaren GEOkoak (Operazio Talde Berezia). "Haiek Guadalajaratik etorrarazteak esan nahi du, nahi beste denbora izan zutela operazio hura guztiz antolatzeko eta prestatzeko", adierazi du Aizpuruk.

Txostenak dio Estatuak, Justizia Administrazioaren bidez, ikerketan ardura hartu behar zuela, baina prozedura luzatu egin zuela, "porrotera eraman arte". "Ikerketa eraginkor batek zalantzak uxatzea eta egia ezagutzea ahalbidetuko zukeen".

Poliziak identifikatzea, "ezinezkoa"

Hilketak gertatu eta hiru hilabetera, epaileak artxibatu egin zuen kasua. 2000. urtean ireki zuten berriz, akusazio partikular baten iniziatibaz, gero Azpeitiko Udalak babestu zuena. Ikerketa guztian, ordea, gauza bera errepikatzen da: "ezinezkoa" da operazio hartan parte hartu zuten poliziak identifikatzea. Horren aurrean, txostenak honakoa dio: "Ez du zentzurik esatea Pasaiako operazioaren buru izan ziren eta bertan zuzenean edo zeharka parte hartu zuten agintariak zehaztasunez identifikatzea ezinezkoa dela, operazioaren izaera planifikatu eta aurreordenatua kontuan hartuta".

Ezin estatu indarkeriaren biktima izendatu

Kasua irekita dago orain. Martxoaren 28an Joseba Merino, sarraskitik bizirik irten zen komandoko kide bakarra, sarraskian parte hartu zuen poliziak identifikatzen ahaleginduko da. Kasua irekita dagoenez, momentu honetan ezin dituzte lau hildakoak estatuaren indarkeriaren biktima izendatu, EAEko legeak ez duelako uzten ikerketa irekita dagoen garaian halakorik egiten. 

Larunbat honetan, Azpeitian, ekitaldi bat egingo dute gertatutakoa argitzeko eskatuz. Bertan, biktimen senideek jaso berri duten txostenaren inguruko adierazpenak egingo dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guda zikina
2024-11-12 | Julene Flamarique
Sortuk manifestazioa egingo du Brouard eta Muguruzaren hilketen urteurrenean, azaroaren 20an Bilbon

Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.


Donostiako La Cumbre “Estatuaren biktimen etxea” izatea proposatu dute

La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]


Eneko Etxeberria: “Hitz bakarrean, inpunitatea bilatzen du Gobernuak”

Maiatzaren 30ean Nafarroako Gobernuak zenbait biktimaren aitortza egin zuen eta senitartekoek Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko eskatu zuten. Horien artean, Mikel Zabalza eta Mikel Arregiren familiak. ‘Naparraren’ anaiak ere egina du eskaera hori. Eneko... [+]


2024-06-28 | Ahotsa.info
Sakanan torturak utzitako aztarna aitortzeko beste urrats bat eman dute ‘Arg(h)itzen’ dokumentalarekin

Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]


‘Naparra’ omendu dute Lizartzan eta desagertu zenetik 44 urte igaro direla oroitarazi

Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.


Bigarren saioan ere ez dute ‘Naparra’-ren gorpuzkirik aurkitu Landetan

Jose Miguel Etxeberria, Naparra, aurkitzeko bigarren saioak porrot egin du Landetako Mont de Marsan herriko inguruetan. Iruñean ostiral honetan egindako agerraldian horren berri eman dute Eneko Etxeberria Naparra-ren anaiak eta Iñaki Egaña Egiari Zor... [+]


Jon Anzaren desagerpenetik hamabost urtera, galderek erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu dute

Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren... [+]


Torturatu eta hil zituztenetik 40 urtera, Zabala eta Lasa ez dituzte oraindik terrorismoaren biktimatzat hartu

Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.


2023-09-26 | Axier Lopez
Xabier Kalparsororen hilketa argitzen laguntzeko egitasmo herritarra aurkeztu dute

Gaur 30 urte Espainiako Poliziaren eskuetan hil zen Xabier Kalparsoro Golmaio militante zumaiarra. Anuk.eus webgunea zabaltzearekin batera ekitaldia egingo dute gaur, irailak 26 . Ekimena bultzatu duen Hegiak elkarteak dioenez, urteak beste zalantza daude Anuken heriotza... [+]


Gobernura iristean tortura geldiarazteko agindu zuela dio Belloch ministro ohiak

1993an Barne Ministro ere izendatu zuten Juan Alberto Belloch ordura arteko Justizia Ministroa zena. Orduan Guardia Zibilaren buruzagia deitu zuela esaten du El Periódico de Aragón-en egindako elkarrizketan, eta agindu zuela “sarera ihes egitea” bukatu... [+]


Hondarribiko Asturiagako segadan eraildakoak omenduko dituzte larunbatean

Larunbatean 49 urte beteko dira Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Jose Luis Mondragon eta Roke Mendez Asturiaga hondartzan hil zituztenetik. Omenaldia egingo dute hondartzan.


Bigarren saioan ere ez dute Pasaiako Sarraskiko poliziarik identifikatu

Joseba Merinoren familiak eta defentsak eskatu dute hilketen garaiko argazkiekin izan dadila hurrengo identifikazio saioa. Deituta zeuden hiru polizietatik bakarra agertu da, beste biak hilda baitaude polizien defentsaren esanetan.


Jaurlaritzak Zabalzari biktima izaera onartu arren, justiziak hirutan artxibatu du auzia

“Ikertzen ez bada, ezinezkoa da ebazpen judizialik egotea eta norbait inputatzea". Hitz horiexekin erantzun zion Lourdes Zabalza Mikel Zabalzaren arrebak Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne Ministroari, honek Senatuan Arturo Espejo Guardia Zibila inoiz... [+]


Espejo guardia zibila saritu izana justifikatu du Grande Marlaska ministroak

Mikel Zabalzaren atxiloketa eta heriotzarekin lotura izan duen Arturo Espejo Guardia Zibila teniente jeneral izendatzeagatik azalpenak eman ditu Barne Ministroak Senatuan. Grande Marlaskak erabakia defendatu du, EAJ-k eta Geroa Baik Mikel Zabalzaren familia berriz ere... [+]


Eguneraketa berriak daude