Pozgarria da ikustea Parisen bildutako jende ugari eta ikuspegi anitzeko horrek oraindik baduela adorea bale prozesuaren alde egiteko.
Ez dira edonor eta asko ordezkatzen dute, bai esparru politikoari dagokionez eta baita euskal herritarren borondateari begira. Azken finean, zer dago Parisko konferentziaren muinean? ETAren mende erdiko historiari amaiera ordenatua eman ala ez; mende erdi horretan izandako gatazka eta sufrimenduari elkarrizketa bidez bideratu edo arazoa usteltzen utzi.
Oso argi dago euskal gizarteari galdetuz gero zer nahi duen, molde ordenatuaren aldeko eskariaren alde egingo duela: hori dio haren ordezkaritza instituzionalaren gehiengo oso handiak, egindako inkesta ugarietan ere hori dio iritzi publikoak eta hori diote kalean konponbidearen alde egindako mobilizazio handiek.
Eta zer da irteera ordenatua? Hor badira ikuspegi desberdinak, baina funtsean zera adierazten du: bat, gatazka horrek eragindako sufrimenduaren amaiera edo arintzea bilatu behar dela, biktimei dagokien tratamendua emanez eta presoei ere bai; bi, iraganarekiko azterketa konpartitua egitea gatazka horretako klabe konpartitu batzuk bilatzeko; hiru, kontakizun bakarrik ez da inoiz egongo, baina iraganeko klabe konpartitu horiek ahalbideratu beharko lukete etorkizunean horrelako egoerarik ez errepikatzea.
ETAren armagabetzea, biktimak eta presoak izan ziren konferentziaren gai nagusiak, baina horrekin bide ordenatuaren eskaera da funtsean Parisko Konferentziak aldarrikatzen duena. Eta hori bakarrik egin liteke elkarrizketaren bidez; elkarrizketan sakon murgilduta bakarrik lortuko da ezker abertzaleak iraganaren bere –ez besteek nahi duten– irakurketa kritikoa egitea; horrela bakarrik lortuko da ahalik eta biktima gehienen samina baretzea; horrela bakarrik bidera daiteke presoek askatasunez egitea egin beharreko bidea.
Beste irtenbidea da PPren Espainiako Gobernua bultzatzen ari dena, mendekuarena, eta horrek euskal gizartean ur putzu ustel bat uztea bilatzen du. Horregatik, funtsezkoa da ur putzua mugitzen saiatzen den edozein ekimen txalotu eta eskertzea. Horregatik eskatu behar zaie euskal instituzio –hauek edozein koloretakoak izanda ere–, alderdi eta eragile sozialei ez dezatela ura usteltzen utzi, astindu dezatela iritzi publikoa, ur ustelak PPren interesekoak direlako baina –edozein ikuspuntutik begiratuta ere– ez euskal gizartearenak.
Humanitario deitu zioten Parisko konferentziari, baina Asanblea Nazionalean ordezkaritza politiko eta sozial zabala bildu zen. Ez zuten gatazkaren eduki politikoez jardun; adostuta dago amaiera ordenatu honetan ez dagoela eduki politikorako lekurik. Baina gatazkak izaera politikoa du eta haren ondorioak politikak bidera dezala eskatu zuten.
Hori ere bai, baina garrantzitsuena ez da ETAk asteburuan armagabetzeaz esan dezakeena edo ez, garrantzitsuena da gizartea ez lokartzen uztea eta armek eta indarrak konpondu ez zutena –edo nahasi zutena– elkarrizketak bideratzea.
Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).