Hainbat eraso izan dira Frantziako Estatuko hiriburuan ostiral gauean. Parisko X. eta XI. barrutietan nahasmen eta izu momentuak bizi izan dituzte momentu beretsuan hasi diren tiroketa eta bonba-erasoen ondorioz.
Gutxienez 120 hildako eragin dituzte leku ugaritan izandako atentatuek. Stade de France inguruan, Bataclan aretoan (XI. barrutia) eta Paris erdialdeko bost puntutan gertatu dira erasoak: Voltaire boulevarda, Bichat eta Alibert karriken kantoia, Saint-Martin kanalaren ingurua, Beaumarchais boulevarda eta Charonne karrika.
Hainbat erasotzailek egin dituzte atentatuak. Horietako zortzi hilda leudeke, zazpik beren burua lehertarazita. Atentatuen egileak identifikatu gabe daude. Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatua.
Bataclan aretoko sarraskia
Bataclan kontzertu aretoa da erasoaren puntu ilunenetako bat: Eagles of Death Metal taldea jotzen ari zen bertan eta beteta zegoen. Leherketa handi bat entzun da eta hainbat tiro. Tiroak egin dituzten pertsonak lekuan gelditu dira AFP agentziaren arabera eta barruan zeudenak bahitu dituzte. Larunbat goizeko 00:50ean baieztatu denez, polizia militarra aretoan sartu da. 00:55ean amaitu da poliziaren oldarraldia, atentatuen egileak hilda.
Fahmi B., 23 urteko gazte turkiarra aretoan zegoen eta Liberation egunkariari kontatu dionez tiroak entzun direnean ikusle guztiak lurrera bota dira. "Edonor tirokatzen zuten", azaldu du gazteak, "mundu guztiak hildakoarena egiten zuen baina horrek ez zuen ezer esan nahi beraientzat". Gazteak zapatak kentzea lortu duela azaldu du eta isilka backstageko irteera ateraino iritsi dela zaurituta zeuden beste hiru lagunekin.
Le Monde egunkariko kazetari batek bere telefonoarekin grabatu du Bataclanen atzeko atetik nola irten diren hainbat lagun erasoa gertatzen ari zen unean.
Larunbat goizeko 1:10ean Frantziako Polizia Zuzendaritza Nagusiak adierazi du aretoaren kontrako erasoaren ondorioz "hamarnaka hildako" izan direla. France Presse agentziak, iturri polizialak aipatuz, 100 hildako izan direla zabaldu du; Parisko Udalak 70 hildakoz hitz egin du eta gauak aurrera egin ahala kopuru hori handitzen joan da. Hildakoen kopuru zehatzik ez daukagun arren, eraso larriena areto horretan gertatu dela baieztatzeko moduan gara.
X. eta XI. barrutietan tiroketak
Zabaldutako lehen informazioen arabera, ostiral gaueko momentu berean hasi dira erasoak Parisko X. eta XI. barrutietan. 21:20ean Bichat kaletik gertu tiroketak izan dira. Voltaire boulevardean tiro ugari entzun da, lekukoek diotenez bost edo sei pertsonak egin dituzte tiroak.
Carillonen, X. barrutian, leherketa bat entzun da eta ondoren aurpegia estali gabe zeukan gizon bat azaldu da arma automatikoarekin. Bi alditan egin du tiro, lehenbizikoan Le Carillon tabernaren kontra, bigarrenean parean dagoen Le Petit Cambodge jatetxearen kontra. Lekukoen arabera, Le Carillon tabernan "tiro sorta asko" bota ditu. Geldialdi baten ondoren sartu da pareko jatetxera eta luzaro aritu da barruan tiroka.
Apur bat geroago, beherago, Saint-Martin kanalerantz, McDonald's baten aurrean auto bat balaz zulatu dute eta gutxienez bi lagun larriki zauritu dituzte Laurent Borredon Le Mondeko kazetariak Twitterren idatzi duenez.
#Fusillades Devant le McDo du faubourg du Temple, une Clio criblée de balles, une moto à terre. Au - deux personnes grièvement blessées.
— Laurent Borredon (@LaurentBorredon) November 13, 2015
Charonne karrikako tiroketak
Momentu berean Charonne karrikan (XI. barrutia) bi pertsona tiroka hasi direla azaldu dute lekukoek. Bertan zeudenen arabera arabera, Le Belle Équipe izeneko kafe bateko terrazaren kontra. Emakume baten testigantza jaso du Liberation egunkariak: "Bi pertsona irten dira. Fusilak zeuzkaten. Tiro hotsak entzun ditut. Tiro hots asko (...) Gutxienez hiru minutu iraun du horrek (...) Jarraian autoan igo dira. Zuzen jarraitu dute Charonneko estaziorantz".
Stade de Franceko gertaerak
Bestalde, bi edo hiru leherketa izan dira Stade de France inguruan, non Frantziako futbol selekzioa Alemaniaren kontra jokatzen ari zen. AFPren arabera, leherketa horietako bat erasotzaile suizida batek egin du.
François Hollande Frantziako presidentea estadioan zegoen erasoa izan den momentuan. Estadiotik ebakuatua izan ostean, adierazpen publikoa egin du hainbat neurri iragarriz.
Hollandek larrialdi egoera ezarri du
Frantziako presidenteak atentatuak gertatu eta berehala egindako adierazpenaren zati esanguratsuena jaso dugu: “Aurrekaririk gabeko eraso terroristak gertatzen ari dira. Hamarnaka hildako izan dira eta zauritu asko, horrorea da. Posible diren indar guztiak mobilizatu ditugu nire erabakiz terroristak neutralizatzeko eta eragindako auzo guztiak segurtatu ahal izateko. Era berean, errefortzu militarrak eskatu ditut. Ministroen kontseilua deitu dut. Bi erabaki hartu dira: larrialdi egoera dekretatuko da, eta horrek esna nahi du hainbat leku itxiko direla, zirkulazioa debekatuko da zenbait lekutan. Larrialdi egoera lurralde osoan ezarriko da. Hartu dudan bigarren erabakia mugak ixtea da, krimen hauek egin dituzten pertsonak atzeman ahal izateko”.
Erasoen biharamunean, "gerra ekintza" gisa deskribatu du Hollandek ostiral gaueko atentatua. Frantziatik kanpo prestatutako ekintza izan dela adierazi du baina "barruan konplizeak" izan dituela.
Larunbatean iragarri diren neurrien artean, nabarmentzekoa da Parisen manifestazio publikoak debekatu dituztela ostegunera bitartean.
Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga irekita
Euskal Irratiek Twitter bidez larunbat goizean jakinarazi dutenez, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga irekia da beti.
Mugak irekiak dira lapurdi eta gipuzkoa artean. Polizia kontrolik ere ez 3 zubietan nahiz badiren polizia autoak inguruetan
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) November 14, 2015
Ander Arzak EITBko kazetariak txiokatu duenez, Gipuzkoatik Lapurdira pasatzeko arazorik ez da. Lapurditik Gipuzkoara berriz, errepide kontrolak daude.
Kontrol horietako baten argazkia zabaldu du hain zuzen Mikel Garcia ARGIAko kazetariak.
Irun eta Hendaia arteko mugan kontol polizialak (@inespchavarri.ren argazkia) #Paris @argia pic.twitter.com/backWj4MHK
— Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) November 14, 2015
Erasoen mapa
L'Express astekariak erasoak mapa batean kokatu ditu.
Estatu Islamikoak beregain hartu du erasoa, Palestinako eta beste leku batzuetako musulmanen "mendekua" dela esanez. Eskuin muturrak inmigrazioaren aurkako mezuak hedatzeko baliatu du.
El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]
Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.
Irakurleak badaki 2015eko Parisko atentatu izugarrien auzia hurbiletik segitzen dudala, eskura dauzkadan prentsa baliabideei esker. 130 herritarren herioa eragin zuten komandoetatik bizirik ateratako kide bakarra Salah Abdeslam izan zen eta bere bizkar datza justizia egin... [+]
Urtarrilaren 20an Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioaren menpe dagoen Hasake hiriko espetxeari eraso diote auto suizidekin, milaka islamista askatzeko. YPGk kontrola berreskuratu arren, tiroketek jarraitzen dute, Daex-eko zenbait kide ezkutatu baita.
Jose Manuel Villarejo espainiar polizia ohiak adierazi ostean Espainiako inteligentzia zerbitzuek 2017ko atentatuak gerta zitezen utzi zutela, Kataluniako Gobernuak zer gertatu zen ikertzeko exijituko dio Espainiako Gobernuari. Halakorik egin ezean, auzia nazioarteko... [+]
Parisen eta Saint-Denisen egindako atentatuetan 130 lagun hil eta 400 zauritu zituen Estatu Islamikoak (EI). Irailaren 8an hasiko da hogei akusaturen aurkako epaiketa, eta zortzi hilabete iraungo du. Hamaika akusaturi biziarteko zigorra ezarri nahi diete.
Estatu Islamikoaren Afganistango atalak bere gain hartu ditu ostegunean aireportuan eta bi kilometrora dagoen hotel batean egondako atentatuak. Ebakuazioak aurrera doaz, baina asteartean bukatuko dira. Atzerriko indarrek herrialdea utziko dute talibanek mehatxupean emandako... [+]
Igandean Kabul hiriburua konkistatu zuten matxinoek. Datozen egunetan iragarriko dute Afganistango Emirerri Islamikoa. Ihes egin nahi duten herritarrak aireportuetan pilatu dira baina momentuz ez dute inor ebakuatu. Kabulgo aireportuan bost hildako egon dira.
Duela ia bi urte amaitu zen Daesheko Kalifatoa, baina erakunde horretan ibilitako milaka lagunek Siriako ekialde eta iparraldean jarraitzen dute. Kurduek gidatutako proiektu politikoak arazo larria du beste inork jaso nahi ez dituen pertsona hauek kudeatzen.
Ersin Çelic eta Diyar Hesso dira Askatasunaren alde filmaren zuzendaria eta ekoizlea, hurrenez hurren. Valentziako Mostran Bronze saria jaso ostean, Euskal Herrian proiektatu dute azaroaren hasieran eta politika, gerra eta erresistentzia uztartzen dituen proiektuaren... [+]
Azaroaren 2ko gauean Austriako hiriburuaren erdialdean gertatu da erasoa. Erasotzaile bat hil du poliziak, eta Austriako Barne ministerioak jakitera eman duenez "Estatu Islamikoaren aldekoa" zen. "Eraso terroristatzat" jo du tiroketa Austriako Gobernuak.
Bost urteko ikerketaren ostean, Parisko Epaitegi Judizialak ustez erasoan lagundu zuten hamalau lagun epaituko ditu. Bien bitartean, adierazpen askatasunaren inguruko eztabaida berpiztu da Frantziako Estatuan.
Ibrahim Bubacar Keita Maliko presidentea dimititzera derrigortu dute. Herrialdean aspaldian protesta gogorrak ari ziren ematen krisi ekonomiko larria dela eta.
Barceloneta auzoko zenbait etxetan sartu dira Mossoak goizeko seiretan.