COVID-19aren pandemiaz geroztik bizikleta gero eta gehiago dabil Parisko bidegorrietan. Trafiko gehien dagoen momentuetan, hiriburuko kale garrantzitsuenetako batzuetan bizikleta gehiago dabil autoak baino, Le Monde egunkarian jasotako grafikoetan ikus daitekeenez.
Goranzko joera 2019an hasi zen –garraio publikoaren sektoreko grebak tarteko–, eta konfinamendu ondorengo urteetan ere berean mantendu da."Bagenekien bizikletaren erabilera moda hutsetik harago zihoala", adierazi du udaleko mugikortasun arduradun David Belliard-ek. "Azken asteetan eguraldiak txarrera egin duen arren Parisen, bidegorrien erabilerak gora egin du". Bidegorri-sarea handitu eta seguruagoak egitea funtsezkoa izan da, baita bizikletentzako aparkalekuak eta bestelako azpiegiturak jartzea ere. Izan ere, garraiobidea edozein delarik ere, erabilera hazi egiten da azpiegiturak hobetu edo berriak sortzen direnean.
Trafiko gehien dagoen uneetan errepideak saturatu egiten dira, ez ordea bidegorriak –nahiz eta autoak baino bizikleta gehiago ibili–, bigarren hauek espazio txikiagoa okupatzen dutelako. Bizikleta batek gutxi gorabehera 1,5 metro koadro behar du pertsona bat garraiatzeko, auto askok baino bost bider gutxiago (gehien saltzen den SUV autoak, Peugeot 2008ak, 7,5 metro koadro behar ditu). Zentzu horretan, Parisko kaleetan dabiltzan autoen okupazio-maila 1,1 pertsonakoa da batez-beste.
Hainbat datu bildu du kazetariak erreportajean. Esaterako, 2021eko datuek erakusten dutenez –emaitza berriagoak ez dira plazaratu oraindik–, bidaien %5,6 egiten da bizikletaz Parisen, eta %9 autoan –2001ean %50 inguru egiten zenean–.
>> Gaiaz informazio gehiago, urriko Larrun aldizkarian: Mugikortasun jasangarria. Bestelako hiri-ereduaren aldeko pedalkadak.
Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]
Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]
Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Avanza enpresarekin duen kontratua amaitzear denean, hura ez luzatzeko eta “zerbitzuan hobekuntzak” jasoko dituen kontratu berria onartzeko eskatu diote Debagoieneko alkateek.
Japonian auto (pribatu) bat izateko aparkaleku (pribatu) bat izatea derrigorrezkoa da. Neurria polemikoa iruditu dakiguke, hemengo araudiak (hemengo balore sistemak) autoaren gordailua publikoa den espazioak hartzea onartzen duelako. Hau da: arazoa publikotasunaren... [+]
Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta ikasketa handiak izan ditu. "Oso babestuta dauden ikasleak dira eta basoan aske uzteak... [+]
Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]
2022an baino 12 milioi ordainketa gehiago egin ziren, eta inoizko datu hoberenak lortu ditu 2023an. Gipuzkoan bizi diren emakumeak izan ziren Mugi sistema gehien erabili zutenak, eta gehienbat hiri-autobusen erabilera gailendu zen. Pasaiako txalupako eta Loiuko aireporturako... [+]
Porlanezko patio txikiegiak batetik, errepidez eta autoz jositako eskola-inguruak bestetik, Bilbon ikastetxe askok jasaten duen panorama salatu eta esku hartzeko eskatuz udalera jo du hiriko guraso elkarte andanak, indarrak batuta: “Gurasoak jo eta su ari gara eskoletan... [+]
EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]
Gaueko tren bidaia arruntak desagertu egin ziren duela urte batzuk ia Europa osoan, airezko garraioaren mesedetan. Baina larrialdi klimatikoak hegazkin kutsagarriak alboratzera eraman du jende asko orain, eta ordu txikitako tren sarea berriz ere martxan jarri nahian ari dira... [+]