Parisko Udalak "drastikoki" murriztu nahi du hiriguneko trafikoa 2022rako, oinezkoen, bizikleten eta garraio publikoaren joan-etorriak erraztuz eta ibilgailu pribatuen pasabidea mugatuz.
Parisen 2022rako auto-zirkulazioa zorrotz murrizteko plana aurkeztu du udalak. Erdialdeko lau barrutietan trafikoa debekatuko dute eta lehentasuna emango diete txirrindulariei, oinezkoei eta garraio publikoari. Hiri-eremu berdeago eta seguruagoa sortuko dela uste du udalak.
David Belliar garraio eta mugikortasuneko delegatuak sare sozialen bidez azaldu duenez, "Parisek trafikoa murriztu nahi badu ere, kontua ez da trafikoa osorik kentzea. Bizilagunek, mugikortasun urriko pertsonek, taxiek eta auzoko merkatariek sartzen jarraitu ahal izango dute ".
Zirkulazio mugatuko eremu horrek –2022ko lehen seihilekoan aplikatuko denak– ahalbidetuko luke zarata murriztea, berdeguneetarako espazioa berreskuratzea eta kutsaduraren aurka borrokatzea udalaren hitzetan. 180.000 auto ibiltzen dira egunero, han bizi direnen kopurua baino hamar aldiz gehiago.
Anne Hidalgo alkatearen agindupean nabarmen murriztu da zirkulazioa, hiriburuaren eremu nagusietan bidegorriak zabalduz eta kale horietako batzuk autoentzat itxiz, baita Senako kaiak ere. Aurten amaituko dute hiritarrekin eta merkatariekin egingo duten kontsulta, planaren nondik norakoak zehazteko.
Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.
A-15 errepideko trafikoa N-I errepidearekin bat egiten duen tokian eraikiko litzateke lotune berria. Andoainen N-I errepidearen "afekzioak murriztu" eta ingurunean "modu hobean" integratuko dela adierazi du aldundiak. Udalak 2011ko eta aurtengo proiektuen... [+]
Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.
Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]
Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]
Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Avanza enpresarekin duen kontratua amaitzear denean, hura ez luzatzeko eta “zerbitzuan hobekuntzak” jasoko dituen kontratu berria onartzeko eskatu diote Debagoieneko alkateek.
Japonian auto (pribatu) bat izateko aparkaleku (pribatu) bat izatea derrigorrezkoa da. Neurria polemikoa iruditu dakiguke, hemengo araudiak (hemengo balore sistemak) autoaren gordailua publikoa den espazioak hartzea onartzen duelako. Hau da: arazoa publikotasunaren... [+]
Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta ikasketa handiak izan ditu. "Oso babestuta dauden ikasleak dira eta basoan aske uzteak... [+]
Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]
2022an baino 12 milioi ordainketa gehiago egin ziren, eta inoizko datu hoberenak lortu ditu 2023an. Gipuzkoan bizi diren emakumeak izan ziren Mugi sistema gehien erabili zutenak, eta gehienbat hiri-autobusen erabilera gailendu zen. Pasaiako txalupako eta Loiuko aireporturako... [+]
Porlanezko patio txikiegiak batetik, errepidez eta autoz jositako eskola-inguruak bestetik, Bilbon ikastetxe askok jasaten duen panorama salatu eta esku hartzeko eskatuz udalera jo du hiriko guraso elkarte andanak, indarrak batuta: “Gurasoak jo eta su ari gara eskoletan... [+]
EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]