Paris 365en elikadura zerbitzuak aurrera jarraituko du Iruñean, “elkartasunari esker”

  • Urte amaieran adierazi zuten jantoki soziala zabalik mantentzeko 100.000 euroko gutxieneko ekarpena behar zutela, eta bikoiztu egin dute kopuru hori: 234.850 euro jaso dituzte. Hala ere, cateringa itxi egin dute, lanpostuak murriztu dituzte eta etxebizitzen baliabidea beste entitate sozial baten esku utziko dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 05an - 12:04
Argazkia: Euskalerria Irratia.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Joan den abenduan urgentziazko laguntza deia egin ondoren, Paris 365 fundazioak eskerrak emateko agerraldia egin du asteartean. Urte amaieran adierazi zuten jantoki soziala zabalik mantentzeko 100.000 euroko gutxieneko ekarpena behar zutela aurtengo otsaila baino lehen, eta bikoiztu egin dute kopuru hori: 234.850 euro jaso dituzte. Diru horrekin, elikadura baliabide guztiekin aurrera jarraitzea lortu dutela jakinarazi dute; alegia, jantokia, despentsa eta zopa beroa mantenduko dituzte.

Oinarrizko zerbitzuei eusteko jasotako ekarpenengatik eskerrak eman nahi izan dizkiote gizarteari. Nafarroako askotariko enpresa, fundazio, elkarte eta taldeek emandako babesa nabarmendu dute, baina, ororen gainetik, herritarrek emandako laguntza azpimarratu dute, herritar anonimoek egin baitituzte ekarpen guztien %65. Diru bilketa “ikaragarria” izan dela esan du Patxi Lasa fundazioko zuzendariak.

Hala eta guztiz ere, zenbait zerbitzu bertan behera utzi behar izan dituzte. Batetik, cateringa itxi egin dute, eta dagoeneko jantokiko sukaldeetan bertan ari dira janaria prestatzen; baina ziurtatu dute aldaketa arazorik gabe gauzatu dutela. Bestalde, administrazioa eta kudeaketako lanpostuen %40 murriztu dituzte. Eta, azkenik, otsail amaierarako 24 etxebizitzen baliabidea itxiko dute; baina, esan dutenez, etxebizitzak beste entitate sozial baten esku geratuko dira. Neurri horiekin, 150.000 euro aurreztea aurreikusten dute.

Aurrera begira, bi helburu finkatu dituzte: Garabato haur eta gurasoentzako ikasketa komunitatea zabalik mantentzea eta eguneroko gastuak eta sarrerak bateratzea. Helburu horiek lortzeko, bazkide gehiago beharko dituztela nabarmendu dute. Zehazki, bi urteko epean mila bazkidera iristeko helburua jarri dute.  

Azkenik, jakinarazi dute Paris 365eko kideek Iruñeko Udalarekin elkarrizketak izan dituztela, udal jantokiko zerbitzua osatzeko lankidetza itun bat sinatzeko, eta halaber, Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturekin nahiz parlamentuko eskubide sozialetako batzordearekin ere solastatu direla, “inplikazio handiagoa” eskatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura
2024-07-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektua hasia da konponketa lanak, landaketak eta formazio saioak egiten

Zestoako Iraeta auzoan, Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lurrak. Horiek modu kolektiboan erosteko dirua biltzen ari da Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkartea. 2025 bukaerarako dute hitzartua azken ordainketa, baina erosketa fasean egon arren,... [+]


“Janaria mintzaira bat da, epistemologia alterno bat”

Iruñerrian ondo ezagutzen dute, baina ni neu txundituta geratu nintzen Ana Laura Duarteren janari-instalazioak ikusi nituenean, lehenik Iruñeko Ziudadelan eta handik astebetera Uharteko parke batean, ekainaren erdialdean. Instalazio efimeroak izan ziren biak ala... [+]


“Ebaki eta bota” teknika

Baso naturaletan estratu eta funtzio ezberdinak betetzen dituzten espezieak aurkitzen ditugu. Batzuek gaina hartuko dute, eta mende ugari bertan igaroko dituzte. Beste batzuek lehen urratsak emango dituzte, baso-kideengatik sakrifikatuko dira eta beraien gorpu ustelak sistemari... [+]


2024-06-19 | Estitxu Eizagirre
Nola biziberritu herriko azoka? Bergarako esperientzia

Bergaran Elikadura Mahaia martxan dute eta bertatik hainbat ekintza ari dira aurrera eramaten herriko azoka indartzeko eta baserritarren erreleboa lantzeko. Elikadura Mahaiko kide dira Jon Ruiz de Egino baratzezaina, Eskubaratz proiektuko kidea. Eta Aitziber Plazaola dendaria,... [+]


2024-06-17 | Garazi Zabaleta
Lurbizi
Lurraren bankua sortzen, nekazaritzarako oinarrizko baliabidea bermatzekoa

Oiartzunen nekazaritza bultzatzeko eta elikadura burujabetzarako bidean pausoak emateko sortu zen Lurbizi egitasmoa, 2016 urte inguruan. “Herritar talde batek denbora zeraman herrian nekazaritzaren eta lehen sektorearen egoera kaxkarraz hausnartzen”, adierazi du Ibon... [+]


Ikusten banauzu, egin negar

Elba ibaiaren arroa, 1417. Lehorteak eraginda ibaiaren mailak nabarmen egin zuen behera, eta norbaitek ur maila markatu zuen harri batean, idazkun bat zizelkatuta: “Harri hau berriro ikusten baduzu, negar egingo duzu. Ura maila honetan zegoen 1417... [+]


2024-06-03
Agroekoop
Arabako gari zaharrak berreskuratzeko proiektua

Arabako Bionekazaritza elkartearen eta Euskadiko Hazien Sarearen arteko lankidetzatik sortu zen duela urte pare bat Agroekoop kolektiboa. “Arabako agroekologiaren bueltako elkarteak lotzeko eta indartzeko, eta sinergiak sustatzeko asmoz sortu genuen”, adierazi du... [+]


2024-05-31 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen helburua gainditu du, herritar eta eragileengandik 180.000 euro batuta

Zestoako Amilibia baserria eta bere lurrak eskuratzea eta bertan elikadura burujabetzari loturiko laborantza proiektu agroekologikoak martxan jartzea; horixe du helburu Biolur elkarteak. Horretarako, besteak beste, abenduan ekin zion interneteko diru bilketa kanpainari eta... [+]


2024-05-15 | Estitxu Eizagirre
Zer ikasi Kubako laborantza eta elikadura sistema (ezinbestean) agroekologikotik?

Amets Ladislao Kuban egon berri da bertako laborantza eredua eta elikadura sistema ezagutzen. Sobiet Batasuna (SESB) erori zenean eta jasaten duen mundu mailako blokeoa dela-eta, pestizida eta ongarri kimikorik gabe geratu zen Karibeko irla, eta kimiko horien ondorioz, lur oso... [+]


2024-05-14 | Garazi Zabaleta
Ja(ki)tea
Betiko eta bertako sukaldaritza sustatzeko elkartea

2009an sortu zen Ja(ki)tea elkartea zenbait jatetxe, sukaldari eta gastronomia kritikariren arteko elkarlanetik. “Hasiera hartan, Gipuzkoako 14 bat jatetxe elkartu ginen, baina pixkanaka hazten joan da proiektua, eta gaur egun 37 gara”, azaldu du Xabier Zabaletak,... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


Erromatar ardoa ez zein hain txarra

Antzinako erromatarrek edaten zuten ardoa gaizki egina, gorputzik gabea eta zapore desatseginekoa zela uste izan da. Baina Gante eta Varsoviako unibertsitateetako ikerlariek Antiquity-n argitaratu duten lanak uste hori  bertan behera uztea eragin du.

Antzinako... [+]


2024-05-03 | ARGIA
Ja(ki)tea, gertuko ekoizleek hasitako lana borobildu nahi duen sukaldari elkartea

Sukaldean ere tokian tokiko produktuekin lan egitearen garrantzia nabarmentzeko asmoz, Ja(ki)tea elkarteko bazkideek ezagutarazi nahi dute “euskal gastronomia tradizionala” sustatzen dihardutela euren jatetxeetan; horretarako, zenbait otordu berezi eta ikastaro... [+]


Eguneraketa berriak daude