Parean: Lana, zaintza eta militantzia uztartzeko irtenbidea lana berrasmatzea denean

  • Erabat militantzian bizi ziren garai batean; lan ordaindua eta militantzia denborak bereizi zituzten ondoren beren egunerokoan; eta ama egin zirenean... beren lanbidea sortzeari ekin zioten, ordura arte militantziaz landu izan zuten feminismoa lan ordutan egin ahal izateko. Zer erremedio, lana-militantzia-zaintza hiruki gatazkatsua uztartzen saiatzea malabarrak egitearen moduko baita. “Oso gustura geunden mugimendu feministan baina bat batean gure burua hortik kanpo ikusi genuen, ezin genuelako erritmo hori jarraitu. Orain lan egiten dugu guretzako egokia den espazio eta ordutegi batean”, azaldu dute kideek. Ekainaren 19an paseo interaktiboa antolatu dute Irungo alardean lehen aldiz atera ziren emakumeak omentzeko.

Artikulu hau CC lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko ekainaren 15ean - 04:15
Azken eguneraketa: 06:27
Argazkia: Dani Blanco.

“Gu mugimendu feministatik gatoz” diote harro Parean elkarteko kideek. “Urte asko eman ditugu Irungo mugimendu feministan. Bakoitzak genuen gure lanbidea, eta ama izaten hasi ginen eta zaintza lanak zirela-eta, momentu batean militantziarako espaziorik gabe geratu ginen”.

Hiru kide dira Parean elkartean. Horietako bik hiruna ume txiki dituzte, eta beste kidea haurdun dago. Momentu delikatuan daude, beraz, guztia uztartzeko.

Baina bidea egiten ari dira: hasieran, bakoitzak bere lanbidean zeukan lanaldia murriztu zuen, Parean elkarteko lanei denbora pixka bat eman ahal izateko. Eta pixkanaka, gero eta gehiago eskaini diote Pareani: egun, bi kiderentzat lan ordaindu bakarra da elkarte honetan egiten dutena. Baina oraingoz, zaintza lanek hartzen diete beren eguneroko orduen zati handiena: “Parean elkartean gure lanaldi osoa 32 ordukoa izatea erabaki dugu, zaintza lanei espazioa eman nahi diegulako. Eta hala ere, egun gutako inork ez dauka 32 orduko lanastea”.

Pozik agertu da bertako kidea, egiten ari direnarekin: “Asko betetzen nau lan honek eta oso harro nago. Beti neukan buruan baina beti beldurrez ikusten nuen lehengo lana uztea eta pausoa ematea. Orain, norberak aukeratutako bide berri bat ibiltzen hastearen harrotasuna daukat”.

Lanaren burujabetza ez da biderik erosoena, baina aurtengo ikasturtean bereziki kontziente izan dira bere balioaz: “Bizitza bizigarria izateko elementu nagusia da lanaren burujabetza. Berez zaila bada lana eta zaintza uztartzea, pandemian ia ezinezkoa izan da. Ikasturte gogor honi aurre egin ahal izateko, guretzat ezinbestekoa izan da gure arteko konfiantza hori izatea, proiektua gure sentitzea eta norberak bere erara antolatzeko modua izatea. Bereziki ikasturte honetan baloratu dugu lanaren burujabetza, gure esku egotea”.

Bi formazioak: militantzia eta akademikoa

“Guk lehen mugimendu feministan proiektuak egiten genituen militantziatik, praktikatik eta ilusiotik”. Erakundeekin lan egin ahal izateko titulazioa behar zutenez, Berdintasun Masterra egiteari ekin zioten “horrela eta uztartu egin ditugu biak: lehendik genekarren motxila guretzat oso baliotsua da eta tituluek ematen ez dutena ematen du; eta horri titulazio bat gehitu diogu erakundeen aurrean erakusteko badugula lan egiteko aukera”.

Mugimendu feministan ari zirela martxan jarri zituzten proiektu batzuetatik tiraka sortu dute orain beren lanaldiaren barruan egiten duten hauxe:

Paseo interaktiboak

“Duela 12 urte inguru konturatu ginen herriko kaleetan ia ez zegoela emakumeen izenik. Herriko historialari batekin udal artxiboan sartu ginen, zenbait izen atera genituen, alderdi politiko guztiekin harremanetan jarri ginen eta txosten bat helarazi genien izen proposamenekin. Urteen poderioz, guk proposatutako emakumeek kalea dute egun Irunen. Lehen hiru ziren kale izendegian agertzen ziren emakumeak eta orain hamabi, pixka bat aurreratu da baina badago lana oraindik” azaldu dute Parean elkarteko kideek.

Emakume horiek kalea izanik ere, ohartu ziren herrian inork ez dakiela haien ekarpenaren berri. Behar horri erantzuteko dokumentala sortu zuten Parean elkartekoek, Irungo eskola guztietan aurkeztu zuten eta biribiltzeko txango bat egin zuten eskola guztiekin.

Txango horren garapen modura, paseo interaktiboak sortu dituzte edozein herritarrentzat: “Gure webgunean badira horrelako paseo batzuk, edonork egin ditzakeenak hirian hainbat geldialdi eginez, eta audio bidez edo PDFan haien historia jaso daiteke”. Irungo ikastetxeek asko estimatzen eta baliatzen dute material hori. Kale izena duten emakumeen artean badira norbanakoak eta baita kolektiboak ere, emakumeek historian egin dituzten lanbideenak: pospologileak, arropa garbitzaileak, mandatugileak...

Aurten 25 urte betetzen dira Irungo alardean lehen aldiz emakumeak atera zirela. “Urteurrena gogoan hartzeko, emakume horiei omenaldia egiteko eta borrokak jarraitu behar duela aldarrikatzeko (ez baita bukatuko alarde parekidea lortu artean), hirian paseo interaktibo bat antolatu dugu 25 urte hauek eman dutena jasoz eta 57 emakume hauei omenaldia egiteko”. Ekainaren 19an egingo dute, larunbatarekin, goizeko 11:00etan, San Juan plazatik hasita. Parte hartzeko izena eman behar da info@parean.eus helbidean.

Ertzetakoak

Lan egiteko moduan eta burutzen dituzten proiektuetan ikusten denez, feminismoa beti txertatzen dute beren jardunean, baina bestelako eremuak ere jorratzen dituzte: “Orain esku artean dugun proiektua lotuta dago eskola segregazioarekin. Gure proiektuetan etorkinen gaia eta adinekoena ere uztartzen saiatzen gara.  Finean, ertzetan dauden kolektibo horien alde lan egiteko elkarte bat gara, haien ongizatea bilatzen duena”.

Fitxa

Parean elkartea

Zer egiten du: Emakumeen, etorkinen eta adinekoen ongizate erreala proiektu berritzaileen bidez lortzea da gure asmoa.

Zenbat langile dira: 3

Noiz sortua: elkartea 2015ean sortu zen, baina bertako langile 2020an jarri ziren.

Non dago: Irun.

Harremanetarako: info@parean.eus


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esperientzien kutxa
Alda: Kolektiboan irtenbidea emanaz jendarte herrikoiak bakarka dituen eguneroko arazoei

Manu Robles-Arangiz Fundazioak sustatu duen Alda proiektuak egoitza ireki berri du Baionan, maiatzaren 30ean. Usaiazko eragile sozialak eta elkarteak ez direla klase herrikoiarengana iristen ikusita, AEBetako Community organizing antolaketa metodoa ezartzea du asmo, jendarte... [+]


Talleres Mitxelena: Hausnarketa egiteko makinak gelditzen dituztenak

Azken lau urte hauetan kooperatibagintzari buruzko hausnarketak landu dituzte Mitxelena tailerreko langileek. Kooperatiba sortu zutenei eta haien etxekoei eskertza egin zieten eta haiengandik “egina jaso” duten lan eredu hau baloratzeko eta kontzientzia hartzeko hiru... [+]


Ondalan: Bazkideak etxeko, sukalderaino

Burlatan duten sukaldean hamabi jaki prestatzen dituzte astero eta bost jasotze puntutan uzten dute. Ondalaneko bazkideek leku horietako giltza badute eta nahi dutenean pasatu daitezke janari ontzien bila. Etxekoak dira bazkideak: ez da kuotarik ez permanentziarik ordaindu... [+]


Elikagunea: Egunerokoa bertakoa jatea denean

Irudikatzen al dugu herri bat, saskia hartuta erosketetara ateratzean, eskutan hartutako guztia bertakoa bagenu, etiketari begiratu beharrik izan gabe, edo saltzaileari galdezka ibili gabe? Herri osoa ez, baina plaza bada horrelakoa Azpeitian. Baserritarren azoka erdian... [+]


Boga garagardoa: Euskal Herriaren pisua, litrotan eta kilogramotan

Garagardo artisau berexiak dastatzea bogan dago. Etxe bakoitzaren goren mailako kalitatezko hori, hain justu. Eta baten matizak eta bestearen lurrinak komentatzea. Planetaren zein izkinatatik ekarriak dira horiek guztiak, ordea? Bogak horri begiratzen dio, “bertako”... [+]


Argazkiak, pertsonen ongizatea lantzeko

Pertsonaren ongizatean lagungarri izatea bilatzen du IDo photography-k lantzen duen argazkigintza terapeutiko eta pedagogikoak: “Ez da psikologo edo terapeuta batek eman dezakeen laguntza, nik irudia erabiltzen dut pertsonen ongizatea bilatzeko, bai arlo profesionalean edo... [+]


Izarkom
Pertsona batek erantzungo dizun telefonoa

Izarkomeko webgunean mezu hau irakurri dugu larrialdi telefono zenbakiaren ondoan: “Kontutan izan, larrialdiko telefonoaren beste aldean, lan orduz kanpo artatuko zaituen langile bat dagoela, beraz, jai egun edo desordutan SMSa bidali aurretik, zuk zeuk hausnartu benetan... [+]


“Bereizi behar da zer den distantzian egin daitekeena, eta zer ez”

Lan dinamiketan, harreman eta gatazken lanketetan adituak diren ekonomia sozialeko hiru eragile elkartu ditugu Leitzaranen, indarrean datorren errekaren ertzean: Harago Aholkularitzako Aran Erasun Urtzelaieta, Farapiko Araitz Rodríguez Gutierrez eta Gabriela Errenteria... [+]


Ara!Gorputz: “Ezin ditugu bestelako ekonomiak martxan jarri, ez baditugu gorputzen prozesuak lantzen”

Hilekoaren erregistroa eginez hasi ziren, eta taldean kudeatutako ginekologia bizipen horietatik abiatuta sortu zuten 2018an Ara!Gorputz elkartea. Emakumeek* beren ziklo hormonalak behatuz jakintza kolektiboa lantzea eta zabaltzea dute helburu, gorputzen burujabetza... [+]


Skura: Teknologia burujabetza lantzen, elkarlanean

Telefono mugikorretarako aplikazioak egiten dituen Skura interkooperazioan aritu da hasieratik. Izan ere, bi pertsonak osatutakoa zen sorreran, eta aplikazio mugikorrak garatzeko behar dira beste zerbitzu batzuk ere, adibidez, zerbitzaria. "Zerbitzu horiek guk ere egin... [+]


“Taldea osatzen dugunok ongi bizitzeko espazioa da Hiru Damatxo”

"Guretzat balio handiena duena da badakigula bakoitzaren premiak eta egoerak kontuan hartzen eta horietara moldatzen". Hiru lagunen artean jarri zuten martxan Hiru Damatxo, eta laguntasun horretatik, naturala egin zitzaien konfiantzan oinarritutako funtzionamendua,... [+]


Bira produkzioak: Lanean ere bada bizitza ederrik

Bira produkzioko kideak "bizigarritasunaz" eta "bizitza zentroan jartzeaz" mintzo dira, baina asebetetzea lan barruan bilatzen dute, ez lanetik kanpoko zereginetan. Lana eta hobbya uztartzea da horretarako gakoa: "Gustatzen zaiguna egiten dugu, eta hori... [+]


Aholku: Zenbakiei beldurra galtzen, gertutasunaren bidez

Aholkuk izenari men eginez, proiektuei asesoramendua ematen die, zenbaki kontutan. Proiektuetan eguneroko lanari eusteak buruhausteak ekartzen ditu, eta "kontabilitate fiskala" moduko hitzek beldurra ere ematen dute... Aholkukoak saiatzen dira proiektuen sorreran... [+]


Harago aholkularitza: Topa dagigun lanean ere

Haragok aholkularitza eta bidelaguntzak egiten ditu pertsona, elkarte eta enpresentzat. "Guretzat ez da aukera bat gugan praktikan lantzen ez dugun zerbait besteekin lantzea" azaldu dute. Beren bizipenetatik ondorioztatu dute, lanean ospatzeari lekua emateak garrantzia... [+]


Lakari: Elkar elikatzen duten burujabetzak

Lakari kooperatiba elikagai denda bat baino gehiago da: elikadura-arloan zein ekintzailetza sozialean aholkularitza zerbitzua eta ekitaldietarako mokaduak ere eskaintzen ditu. Elikadura burujabetza du helburu, baina lantokian beste burujabetzak ere lantzen ari dira hasieratik:... [+]


Eguneraketa berriak daude