“Paradisu zineman ikusiko gara...”, haizeari puzka ari beharrean

  • Martxoak 15 goizean elurrak zuritu zuen Arano. Bertako herritarrek eta ingurutik eta ez hain ingurutik bildutakoek bete zuten plaza eta elkartasunaren beroan gozatu zuten eguna: Urumeako mendietan ezarri nahi duten Euskal Herriko zentral eolikoaren kontrako protesta izan zen.

Martxoaren 15ean Aranon egun osoko egitaraua antolatu zuten bertan egin nahi duten Euskal Herriko zentral eoliko handienaren aurka protesta egiteko.

2025eko martxoaren 17an - 13:58
Azken eguneraketa: 2025-03-19 12:54
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskal Herriko hainbat txokotatik plazara goizean inguratu orduko, aranoarrek prest zuten eskuak berotzeko eta animo goibelena pozteko moduko salda. Vidas irrenovables dokumentala elkarrekin ikusiz eman zioten hasiera egunari (behean emanaldi horren berri). 150etik gora ikusle zenbatu zituzten antolatzaileek.

"Bizitza ez-berriztagarriak" dokumentala ikusten. Urumeako Mendiak Bizirik

Egun osorako hizketarako gaia jarri zuten dokumentalean agertzen diren egoerek eta hausnarketek. Film emanalditik tripak nahasita atera baziren ere, pintxoekin sabela goxatuta eta batekin eta bestearekin berriketan ekin zion mendirako bideari herritar talde ausartenak. Hotzak eta elurrak beldurtu zituen herritarrak, berriz, elkarte aurrean paratutako txosnan eta herriko ostatuan hartu zuten babes.

Elurrak elur, mendi itzulia egin zutenen taldea.

Luxuzko soinu-joleek batu zituzten mendian goiti eta beheiti ibilitakoak: herritik taldetxo bat igo zen ermitaraino eta han egin zieten harrera mendi kaxkora igo zirenei. Joseba Tapia, Jon Mari, Izer eta Alabier trikitilariek eskainitako mendiko erromeria berezi horretan dantzan aritu ondoren, kalejiran egin zuten Aranoko plazarainoko bidea.

Mendi-buelta egin zutenak eta herrian geratu zirenak ermita inguruan elkartu ziren eta elkarrekin dantzan aritu ziren luxuzko soinu-joleen erritmora. Urumeako Mendiak Bizirik

Giroa berotzen joan zen eta ostatuan, "sold out" edo modako txatxukeriarik gabe, arte handiz eskainitako herri musika gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek. Soinuen azken akordeekin eta panderoen erremateko kolpeekin batera, jendaurrera atera ziren Aitor Mendiluze eta Julio Soto eta bertsoaren haria eten gabe 45 minutuko potentzia handiko saioa eskaini zuten. Hementxe osorik entzungai:

Indarrak kargatuta itzuli zen nor bere etxera. Komunitateak badu ahala, ematen du pozetik bizitzeko umorea, guztion onerako borroka egiteko arnasa.

Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatu zuen eguna, eta Udalak babestu. Erakunde horrek bereziki eskertu zituen trikitilariak eta bertsolariak.

Urumeako mendietan ezarri nahi dituzten eolikoak erakusten ditu Urumeako Mendiak Bizirik taldeak egin duen muntaia honek.
"Paradisu zineman ikusiko gara..."

Aranon Vidas irrenovables dokumentala ikusteko bete zen eliza goizean. Filmaren egile Francisco Vaquerok eskerrak eman zizkion bertako udalari, nabarmenduz Espainiako Estatuan orain artean egin dituzten 180 inguru emanaldietatik dozena batera ez direla iritsiko udalek antolatu dituztenak. Herriaren paisaian eta herritarren bizimoduan eragin handia izango duen horrelako proiektu bat (edo batzuk!) bere lurretan iragarri dizkioten udalak berak bultzatu beharko luke herritarren artean deliberazio prozesu bat, ikuspegi anitzak eta informazio osoa emanda. Sentipen horrekin ateratzen da herritarra dokumental emanalditik: "Hau gure herrira ekarri behar dugu, jendeak ikusi egin behar du". Hona hurrengo aukerak –euskarazko azpitituluak ere  baditu orain–: apirilaren 3an Donostiako Trueba zineman izango dira filma eta egilea (bigarren aldiz!); apirilaren 6an Zeberion, apirilaren 7an Iruñeko Golem zineman, EcoZine jaialdiaren baitan; apirilaren 9an Usurbilen; apirilaren 10ean Ordizian eta apirilaren 11n Larraintzarren.

"Filma interneten balego, jendeari erakusteko"... komentatu izan didate askok. Aranon sentitu nuen filmaren indarra justu interneten ez egotea dela, horrek dakarrelako emanaldira joatea, herrikideen ondoan esertzea eta komunitatean ikustea. Egoera horrek berak sortzen ditu gaiaren angelu anitzei buruzko elkarrizketak eta hausnarketa partekatuak.

Badu gatza eta piperra hizketan Vaquerok eta emanaldiaren aurretik egiten duen sarreran eta ondoren sortzen diren galdera-erantzunetan ahobizarrik gabe mintzo da. Hala esan zuen, makroproiektu kaltegarriak asko eta aspalditik eraikitzen dituztela bazter guztietan, baina honako hauekin kosta egiten dela jendeak dudan jartzea, "oso paper politean ongi bilduta eta lazo eta guzti" aurkezten dizkigutelako: berdea, jasangarria, ingurumenaren aldekoa... "Lurraldearen lapurreta" egiten ari direnak "betiko otsoak, beste larru batzuz jantziak" direla esan zuen eta lapurrak uxatzeko modu onena zarata ateratzea dela: "Askotan, herritarrek zarata ateratzen badute euren kasa joaten dira, lurralde osoa dutelako haien eskura eta diskurtsoa erortzea baino nahiago dute hurrengo mendi-lerrora mugitu eta kito". Zarata ateratzeko hitzordu bateratu bat badela oroitarazi zuen: martxoaren 22an Gasteizen, 18:00etan Bilbo Plazatik hasita eta Euskal Herria Bizirik-ek antolatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan.


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


Lurraldeko harrapariak eta energia-mendekotasuna dutenak Arabako hegoaldean jarri dira

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]


Otero jaunari

Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]


2025-03-17 | Valen Arteaga
Bolo-bolo, gezur-zulo

Mikel Oterok boterea besarkatu zuenetik, metaforikoki eta literalki, maiz harritzen gaitu “trantsizio energetikoari” buruzko matraka instituzionala indartzen duen artikulu burutsu batekin. Horretarako, ez du dudarik egiten bere garaian politika instituzionalak eta... [+]


Komunitateaz (II)

Susmoa dut komunitatea hustuketa prozesu betean dagoela, eta beldur naiz, beste askori gertatu eran, mamirik gabeko bilgarri ez ote den bilakatuko, jada bilakatu ez bada. Ikustea besterik ez dago, komunitatearen izaera holistikoa gero eta modu lausoagoan heltzen da, eta Che... [+]


Amasamendin eolikoak ezartzeko proiektu bat dagoela jakinarazi du Villabonako Udalak

Herriko EH Bilduko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez jaso informazioa hau. Bi haize sorgailu ezartzeko asmoa dago eta Cluster Hernani izeneko proiektu zabalago baten barruan kokatzen... [+]


2025-03-12 | Estitxu Eizagirre
Beste makroeoliko proiektu bat, Lesaka eta Goizueta artean

Cefiro Holdco enpresak "Domiko" deitu dion eta bederatzi makroeoliko izango lituzkeen proiektua jarri nahi du Lesaka eta Goizuetako lurretan eta ebakuazio-linea Oiartzungo azpiestaziora bideratuko luke. Espainiako Gobernuak du proiektu hau tramitatzeko eskumena.


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
Francisco Vaquero
“Euskal Herria makroproiektu berriztagarrien aurka borroka gehien egiten ari den lurraldea da”

Makroproiektu "berriztagarriek" sortzen dituzten ondorioak filmatu ditu Vidas irrenovables (Bizitza ez-berriztagarriak. Euskarazko eta frantsesezko azpitituluak prestatzen ari dira) dokumentalean Extremadurako (Cabeza del buey, Espainia, 1985) landagunean hazitako... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


2025-02-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Su hartuko ote du Txinak eraiki nahi duen munduko presarik handienak?

Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]


Eguneraketa berriak daude