Paradigma independentistari eusteko beharra


2021eko maiatzaren 04an - 08:24

Azkeneko hilabeteetan arrotzak zaizkit aspalditik ezagutzen ditudan euskal politikari franko. Bat-batean Hego Euskal Herriko politikari guztiak Madrilera begira jarri direla ematen du, han gertatzen dena gure ardura nagusia izango bailitzan.

Hegoaldeko bi talde politiko nagusiak joko zelai berean ari dira norgehiagoka, Espainiako Gobernuarekiko balizko elkarlanetik lor lezaketenaren sariarengatik lehian. Biak ala biak joko mediatikoan sartu dira, hiperlidergotza telematikoak bultzatuz; geldirik, sakabanatuta, aspertuta, etsituta, harrituta dagoen oinarri soziologikotik zeharo urrunduta, hain justu gure herri izaera errotik aldatzen ari den garaiotan. Enbata soziokultural, demografikoa, sanitario, politiko, ekonomiko honetan, Hegoaldeko euskal politikariek menpeko egoera onartu dute.

Maite ez dugun egoera aldatzeko, errealitatea objektiboki aztertzea ezinbestekoa bada ere, errealitatea hori eraldatzeko grina galtzen badugu, akabo. “Errealitatea onartzea” dugu esaldi gakoa. Ditxosozko esaldia ahoskatzen den unetik, lerro bat zeharkatzen da, atzera bueltarik ez duen mugarri bat, alegia. Gogo aldaketa handi bat gorpuzten baitu, xede aldaketa, paradigma iraulketa.

"Aldebakartasuna zein aldebikotasuna, bata zein bestea, ezinezkoak diren hauetan, paradigma burujabeak baino ezin gaitu atera inkoherentzia itogarritik"

Paradigmak ez dira doktrinak, tresnak baizik. Gertaera konplexuak hobeto ulertzeko lanabesak eskaintzen dizkigun metodoa eta gure helburuak lortzeko jarraibide koherentea eman ahal digun mapa. Egun pairatzen ari garen egoera zail honetan, paradigma soberanista eta independentista baztertu da, zenbait premia asetzeko traba izan daitekeelakoan. Ni berriz, kontrako iritzikoa naiz, paradigma burujabea eta independentistari eutsi izan bagenio, bestelako erantzun eraginkorragoak bideratzeko gai izango ginatekeela uste dut eta.

Gure tradizio juridikoari eta kulturalari uko egin diogu. Tradizio horrek gizaki askeak herri askean bizitzeko jaio garela dio. Horri heldu beharrean, osasun-krisi aurretik, eta krisi honekin askoz nabarmenago, gure politikariek politika postdemokratikoaren zenbait jokabide barneratu dituzte.

Dagoeneko, talde politikoek ez dute oinarri aktibo baten beharrik, kongresu telematikoak egin daitezke, bilera birtualak, militantzia birtuala. Zaparrada informatiboak, gaininformazioak, funtsezkoa den informazioa ezkutatzen du. Gehiago esango nuke, politikari profesionalek funtsezko informazioa ezkuta dezaketela uste dute, politikari profesionalak denetik dakitela sinetsita daude, politikari profesionalek gure izenean dena erabaki dezaketela deliberatu dute. Euskal politikariak ere herriarengandik urrundu dira.

Arestian nioen moduan, egun nagusitu den joera, lehendik zetorren. 2008ko krisiaren ondoren, Estatu espainiarra kinka larrian zebilen. Utopia neoliberalak sortutako krisiari bestelako krisi batzuk batu zitzaizkion. 78ko erregimenak arazoak zituen. Erregimen hori aldatzeko sortu omen ziren talde espainiarrak berehala erregimenaren igeltsero bihurtu ziren. Soilik Catalunyan eutsi zioten erronka horri, Europan egin den desobedientzia zibilaren ekintza jendetsuena eginez, hain zuzen ere.

Egun hartan, hain justu irudikatu zen Hego Euskal Herriko talde politiko abertzaleen jokabide berria. EAJ unionismoari lagunduz; EH Bildu atzeraka urrats bat eginez. Zintzoki elkartasun kanpaina, ekimen eta ekintza ugari egin bagenituen ere, egiari zor, Catalunya bakarrik utzi genuen gehien behar gintuen unean. Estatu espainiarra krisi larrian zegoelarik, aldebakartasunari uko egin genion, ordea.

Paradigma independentistari eutsi behar diogu. Aldebakartasuna zein aldebikotasuna, bata zein bestea, ezinezkoak diren hauetan, paradigma burujabeak baino ezin gaitu atera inkoherentzia itogarritik. 78ko erregimenaren igeltsero lanetan ez badugu ibili nahi, frantziar eta espainiar estatuen zilegitasuna ukatu behar dugu une orotan. Ukazio horrek ez du esan nahi elkartasunari muzin egiten diogunik, aitzitik, burujabetasunetik laguntza behar duten pertsona eta herriei laguntzeko prestutasuna eta ahalmena eduki nahi dugula baino. Ukazioak aske egiten gaitu, libre, bestelako eredu bat sortzen hasteko, “etapismo” kudeaezina eta birrintzailea ekiditeko.

Euskal demokrazia herritar askeok osatu behar dugu, Euskal errepublika egungo Euskal Herria osatzen dugun herritarrok eraiki behar dugu; eraikitzeari egin diezaiokegu, alternatiba gauzagarria, egingarria eta erakargarria baita. Ibilbide originala izango da, gure egoera berezia bezain berria delako.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


Primaderako liliak

“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


Eguneraketa berriak daude