Koronabirusaren izurritearen testuinguruan Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako egoera ekonomikoa zertan den azaltzeko tartea eskaini dio ARGIAri Pantxoa Bimboire Ipar Euskal Herriko Merkatal eta Industria Ganberako (MIG) presidentearen aholkulariak. Martxoaren 19tik 23ra egindako galdetegitik ateratzen da enpresen %75ak egoera ekonomiko gogorrean direla eta %63ak diote, egoera hobetzen ez bada, aktibitate ekonomikoa gelditu beharko dutela. Konfinamendua beharrezkotzat baldin badu ere, ondoko egun eta asteetan birusaz babesteko materiala eskuraturik, aktibitate ekonomikoa berriz abiatzen ahalko dela uste du.
“Gaurkoa ez da aste ala hilabete batzuk iraunen duen gripe txiki bat, neke izanen da ekonomia berriz abiaraztea eta kostako du anitz”. Gaur egungo egoera beltza ikusten baldin badu Pantxoa Bimboire Ipar Euskal Herriko Merkatal eta Industria Ganberako (MIG) presidentearen aholkulariak, biharra ere ez du askoz hobea ikusten.
Hala eta guztiz ere, ez du kentzen konfinamendua ezinbestekotzat duela: “Martxoaren 15ean erabaki konfinamendua beharrezkoa zen eta hobe egingo zuten lehenagotik egin izan balute. Maskararik ez denean konfinamendua da aterabide bakarra”. Krisi batzorde bat du osaturik MIGak, koronabirusaren izurritearen testuinguruak ondorioztatu kezkei, galderei edota beharrei erantzuteko xedez. Martxoaren 19tik 23ra egindako inkestak bultzatu zituen batzorde hori sortzera. Kezkak eta zailtasunak nagusitu zirelako erantzunetan: erantzundako 902 enpresetarik %75ak egoera ekonomiko gogorrean dela dio. Zehazkiago, %82 ostalaritzan, %79 eraikuntzan, %34 industria eta zerbitzuetan eta %25 laborantzaren sektorean. Horien artean gehienak dira enpresa txikiak, bost langile baino gutxiagokoak. Gainera, %63ak dute enpresa arrazoi ekonomikoengatik hetsi behar izatea aurreikusten.
Ipar Euskal Herriari dagokionez, zifra ofizialik ez bada ere, ondokoa ondorioztatzen du Bimboirek: “Ipar Euskal Herriko 60.000 langileen erdia da langabezi teknikoan”. Ondoko egun ala asteetan, poliki-poliki ekoizpenak berriz abiatuko direla dio, “babes-neurriak errespetatuz”. gaurko egunean jada, babes-neurriak beteak baldin badira, lantegia irekirik atxiki dezake nagusiak. Eta hainbatek zituzten ateak berriz ireki konfinamenduko bigarren astean berean. Batez ere enpresa handiek. Adibidez, Angelun kokaturiko Dassault enpresa, hegazkingintzan dabilena, martxoaren 18an hetsitako ateak ireki nahian dabil zuzendaritza, CGT sindikatua duela parean langileen osasun eskubidearen alde borrokan. Lantegi horretan 970 pertsona ari dira lanean eta batzuk berrogeialdian ezarriak izan ziren koronabirusaren sintomak zituztelako. “Maskarik ez da! Horrek ere du trabatzen. Baina, asteak pasatuz, hori hobetuko dela pentsa daiteke eta modu batean edo bestean berriz hasiko direla lanean”.
Koronabirusak eraginen duen krisi ekonomikoa aurreikusirik, hainbat laguntza bideraturik ditu Frantziako Gobernuak. Helburua argi du: enpresen porrotak mugatzea.
Zailtasunetan diren egiturentzako, martxoko eta apirileko kotizazio sozialen ordainketak atzeratu ditu eta gauza bera zergen ordainketarako. Langabezia partzialaren aukera ere jarri du mahai gainean. Horrez gain, bi miliar euroko elkartasun kutxa bat sorturik, eskaera eginez gero, 1.500 euroko diru laguntza bat ukan dezake zailtasunetan den enpresak. Eskugaineko dirua ukaten segitzeko gisan, bankuari mailegua eskatzeko orduan, Estatua enpresaren berme jarriko da.
Bestalde, elektrizitatea, alokairuak, gas fakturak ezeztatzeko edo behintzat atzeratzeko bideak aztertzen ditu ere gobernuak; sektore hauetako erakundeekin adostasun batera heldu nahian dabil.
Krisi ekonomikoari aurre egiteko neurri horiek ondorio zuzena dute: Frantziako Estatuaren zorra oraindik handiagoa izanen da. Hastapeneko kalkuluen arabera, 45 miliar euroko kostu bat ondorioztatzen bazuten, azkenean, dirudi 60 miliar eurokoa izanen dela –“eta nork daki, beharbada hilabete batzuen buruan 100 miliar eurokoa izanen da” Bimboirek gehitzen duenaz. Hori horrela, jakinik jada defizitario dela, laguntza gehiago bideratzea zaila ikusten du MIGko presidentearen aholkulariak: “Dirua ezartzen du Frantziak baina gero hortarik ateratzea ere neke izanen da, manera batez edo besteaz pagatu beharko du zorra”.
Koronabirusaren krisia pasa eta bestelako sistema bat gauzatzeko beharraz galdeturik ondokoa dio: aldaketak bideratzea ezinbestekoa zaio, baina jendeak eta enpresak ez dira horretarako prest. "Ene esperantza da gaur egungoarekin jendea aldaketaren beharraz ohartzea, baina ez dakit amets bat denez. Zer nahiz gisaz, ene paper txikia jokatuko dut horren alde gauzak aldarazteko".
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.
Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]
Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.
AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.
Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]
Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.
Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren... [+]
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatzen duten lan osasuneko intersindikalak agerraldi publikoa egin du Bilbon, 2024ko ezbeharren txostenaren harira. Azken hamar urteetan 612 langile hil dira istripuz Euskal Herrian, 64 pasa den urtean.
Muga-zergak ez ipintzearen truke, AEBen eskakizunak konplitzeko konpromisoa hartu dute: bakoitzak 10.000 soldadu ipiniko ditu mugan, AEBen segurtasunaren izenean.
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]