Ingurune digitalean moldatzen irakatsi ordez, zuzenean eskolak pantailaz eta teknologia digitalez betetzen ari direla eta gogoetarik gabeko bide arriskutsua egiten ari garela salatu du CoLINE kolektiboak. Haur eta gazte bakoitzari tableta edo ordenagailu eramangarria emateak ez duelako ikasketa hoberik bermatzen, alderantziz, hainbat gaitasun kamusten eta bestelako ondorio kaltegarriak garatzen ari direla uste dute, eta eskutitz irekia bidaliko diote Frantziako Hezkuntza ministroari.
Bitarteko digitala eskolako erreminta nagusi bihurtu da eta denerako erabiltzen da, horrek dituen arriskuekin. Hala salatu du hezkuntza komunitateko eragilez osatutako CoLINE kolektiboak, Le Comptoir agerkarian.
“Ados, ume askok orduak igarotzen dituzte pantailen aurrean eskolatik kanpo, baina ikastetxeak izan behar luke bestelako proposamenak eskaintzen dituen lekua, deskonektatzeko eta gehiegizko esposizio digitalaren arriskuez kontzientzia garatzeko lekua, ez bada propio heziketa digitalerako ikastorduetan”. Izan ere, CoLINE ez dago heziketa digitalaren aurka, elementu digitala eskolaren oinarri bihurtu izanak kezkatzen ditu. Hainbat ikastetxetan, pixkanaka papera desagertzen doala eta testu-liburu digitalak erabiltzen dituztela adierazi dute, eta ordenagailu eramangarriarekin daudenean ikasleek eskolako zereginetan ez beste kontu andanatan igarotzen dutela maiz denbora. Alegia, eskolaz kanpo dagoeneko nahikoa denbora pasatzen dugu pantailen aurrean, eta ikastetxean ere pantailetara jotzeak menpekotasun digitala sustatu baino ez duela egiten diote: bizitza pantailen aurrean egitera eta gero eta gehiago kontsumitzera animatzen ditu ikasleak hezkuntza sistemak, salatu du elkarteak.
Gurasoen %76k uste du teknologia digitalean haurra zenbat eta lehenago murgildu, orduan eta hobeto moldatuko dela, baina ingurune digitalera egokitzeko haur eta gazteei zuzenean ordenagailua eta tableta ematea ez da bide ona, CoLINEn arabera: “Aditu askoren esanetan, teknologia digitalarekin eroso sentitzeko lehenengo oinarrizko beste ezagutza batzuk barneratu behar dira, irakurketa, matematikak… Esposizio digital goiztiarrak pantailekiko erakargarritasuna handitzea baino ez dakar; teknologia hauek une egokian erabiltzen ikastea funtsezkoa da”.
"Gailu digitala bilakatu dugu ikasketaren elementu pribilegiatu edo bakarra, eta horrela ikasleak bultzatzen ditugu denerako eta edozertarako gailu horiek erabiltzera"
Burmuina beharrean, ordenagailua piztearen kalteak
Pantailekiko esposizio goiztiar eta gehiegizkoak garapen orokorrean, hizkuntzan eta ikasketetan sor ditzakeen nahasmenduak frogatuta daudela dio CoLINEko kide eta logopeda den elkarrizketatuak.
Memorizatzeko, kontzentratzeko, planifikatzeko, identifikatzeko… trebezia kognitiboak gehiegi delegatzen ari garela eta trebezia horiek galtzen ari garela diote. “Testu-iruzkin bat egiteko eskatu eta lehenengo kolpean ikasleak ordenagailua piztuko du, ez burmuina, pentsatzeko bere gaitasunean konfiantza galdu izan balu bezala”.
“Pentsamendu modernoak dio gaur egungo haurrak, natibo digital izanik, ongi moldatzen direla gailuekin, multitasker direla, euren burmuina ongi egokitzen dela teknologiara eta arreta arazoei aurre egiteko eta etorkizunerako prestatzen dituela… baina ikerketa serioek hain justu kontrakoa diote”. ARGIAn argitaraturiko artikuluaren arabera, Teknologia pixka bat baliatzea ona da hezkuntzan, baina asko baliatzeak ez du laguntzen. Eta Frantziako Hezkuntza Ministerioak berak esana du gailu digitalen erabilera handiak emaitzak okertzen dituela, gogoetari, irudimenari eta sentsibilitateari kalte egiten diela, eta desoreka sozialak areagotzen dituela. Pantailekiko gainesposizioak osasunean, hizkuntzan, arretan, jarreran, harremanetan, baita hainbat patologia garatzeko arriskuan duen eragina zerrendatua du, gainera.
"Aditu askoren esanetan, teknologia digitalarekin eroso sentitzeko lehenengo oinarrizko beste ezagutza batzuk barneratu behar dira, irakurketa, matematikak… Esposizio digital goiztiarrak pantailekiko erakargarritasuna handitzea baino ez dakar"
Teknologiaz inguratutako munduan, teknologiarik gabeko eskola?
Ikasleen lehen urteetatik hezkuntzak hartu duen bideaz eztabaidatzea eta gogoetatzea eskatzen du kolektiboak: “Frantziako Hezkunde Nazionaleko Ministerioak dena ebaluatzen du, salbu eta teknologiaren erabilera. Duela urte batzuetatik High School 4.0 eredua orokortu da hainbat ikastetxetan, eta ez dute inpaktua ebaluatzeko asmorik, are gehiago, auzitan jartzea aurrerapenaren kontra joatea da”.
Eta berriz azpimarratzen dute elkarrizketatuek: teknologiaz inguratutako mundu honetan, helburua ez da beste alde batera begiratzea, eskolan benetako heziketa digitala garatzea baizik: “Teknologia hauek inteligenteki erabiltzen irakasteko, gela egokituak eta marko pedagogiko aproposa eskaini beharko litzateke, baina horren ordez tabletak banatzen ditugu, gailu digitala bilakatu dugu ikasketaren elementu pribilegiatu edo bakarra, eta horrela ikasleak bultzatzen ditugu denerako eta edozertarako gailu horiek erabiltzera; ez ditugu haurrak erabiltzaile informatu bihurtzen, algoritmoen menpe dauden kontsumitzaile gatibu baizik”.
Politika horien atzean, negozio itzela dagoela ere gogoratu dute kolektiboko kideek, hezkuntza merkatu erakargarria baita multinazional digital erraldoientzat.
Elkarrizketa frantsesez osorik irakurtzeko, sartu lotura honetan eta honetan.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]
UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]
Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.
ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.
Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]