Telebista, tableta, mugikorra… batetik bestera egiten dugu salto informazio bila egunero. Joera hori “pantaila anitz” bezala ezagutzen da eta eskaintzen dituen erronka eta aukerez aritu ziren ostegunean Donostiako San Telmo museoan, Iametzak, ARGIA eta Ametzgainak antolatutako Euskarabilduaren laugarren jardunaldian.
Second screen edo pantaila anitzen erabilera izan zen jardunaldietako eztabaidagaia, baina joera horri loturiko beste gai batzuk ere jorratu ziren: linguistika teknologia berrietan, industria teknologikoaren proiektu erregionalak, TBARGIA plataforma…
Pantaila anitzen erabileren adibide ugariren berri eman zuten hizlariek: telebista saio baten inguruko informazio osagarria eskaintzea, kirol emisio baten errepikapenak, 360 graduko kamerak, hauteskundeetako zuzeneko emaitzak… Argi ikusi zen teknologia berri horren erabilerak mugagabeak direla, eta jardunaldietara hurbildu zirenak ere harrituta geratu ziren oraindik ikertzeko dauden aukerekin.
Hala ere, joera teknologiko berri hau ezezaguna izanik, ez da arrotza. Kataluniako ikus entzunezko medioen korporazioko kide Ferran Clavellek azaldu zuenez, pantaila anitzen erabilera berez sortu zen: “Telebista kontsumitzen ari garenean ohitura dugu mugikorra erabiltzeko informazioa bilatu, sare sozialetan aritu edo norbaitekin hitz egiteko”. Mikroune bezala definitu zuen jokabide hori Clavellek.
Mikroune horiek ahalbidetzen dituen aplikazio ezagunenetako bat Shazam da. Filippo Vizzoto Shazam Italiako arduradunak pantaila anitzerako tresna gisa Shazamek eskaintzen dituen aukeren berri eman zuen: irudiak identifikatu, ikuslea iragarkietatik webgune zehatzetara bidali ikuslea edo dendetako produktuekin erlazionatutako informazio gehigarria eskaini. Gerturatu ziren gutxik ezagutzen zituzten musika identifikatzeaz gain Shazamek eskaintzen dituen erabilerak, eta hitzaldiak interes handia piztu zuen.
ARGIAk, Iametzak eta Vicomtechek elkarlanean egiten ari diren TBARGIA proiektuaren prototipoa aurkeztu zuten. Julen Irazoki Iametzako kideak azaldu zuenez, ikus entzunezkoen plataforma bat sortzea da proiektuaren helburua. Horren harira, Eli Pombo Iametzako kideak pantaila anitzen erabilera posibleak proposatu zituen: "Helmuga zein den jakin gabe tiraka jarraitu behar da. Ez diegu beldurrik izan behar esperimentu eta gogoeta eroei".
Vicomtecheko Mikel Zorrilla arlo teknikoaz aritu zen, eta pantaila anitzeko plataformek oraindik erronkak dituztela aipatu zuen: "Konexioa, sinkronizazioa eta egokitzapena dira hiru erronka nagusiak pantaila anitzen sistema hobetzeko".
“TBARGIAren bidez zuen patriketara heldu nahi dugu ez dirua kentzeko mugikorretan egoteko baino", azaldu zuen Gorka Bereziartua Argiako kazetariak. Argian bere egunean multimedia kanalean eginiko apustuak jende asko erakarri zuela azaldu zuen. Hitzetik Hultzera eta Beranduegi web TV saioak jarri zituen adibide gisa.
Geni del Villar TV3 eta Catalunya Radioko produktu digitalen kudeatzaileak teknologia alde batera utzi eta hizkuntzan jarri zuen arreta. Zehazki interneteko katalan komunitatean. "Internet komunitateak artikulatzeko tresna oso garrantzitsua da, hizkuntza gutxituentzat oso baliagarria". Hainbat aktore sozialek interneten komunitate linguistiko katalana osatzen lagundu dutela azaldu zuen Del Villarrek. "Kontziente izan behar dugu gure arduraz eta katalanez egin”. Hiru puntu azpimarratu zituen: euren hizkuntza katalana dela argi izatea, hizkuntzaren sustapena eta espazio katalana egituratzea.
Argi utzi zuen ordea, katalanez izatea baino, eduki onak ekoizteak erakartzen dituela ikusleak. Zentzu horretan, linguisten papera azpimarratu zuen: "TV3ko eduki guztia linguistek berrikusten dute, garrantzitsua delako katalanez eskaintzen dena zuzena izatea". 20 hizkuntzalarien ditu TV3k.
Philippe Freville Pictanovo proiektuko arduradunak Nord Pas de Calaisen (Frantzia) kultur industrian egindako apustuaz aritu zen. Pictonovo proiektuaren barruan sormen industrian dauden sektore guztiak lantzen dituzte: zinea, telebista, bideojokoak, transmedia... "Langabeziak gogor jotako eskualdea da eta kultura erabili zen garapen sozioekonomikoa sustatzeko". Pantaila anitzen gaiari helduz Frantzian interaktibotasuna sustatzea dutela helburu azaldu zuen. "Teknologiak ahalbidetzen du ataza ezberdinetako produktuak ekoiztea. Telebistan soilik oinarritzen ez den eredu berri bat sortu nahi dugu".
Hitzaldiak bukatuta mahai ingurua egin zuten. Lore Martinez Axpe moderatzaile lanetan, teknologia berriez, pantaila anitzen ereduaz eta egunean zehar landutakoaz aritu ziren Fernando Perez Nafarroako Gobernuko Kultura zuzendari nagusia, Xabier Garcia de Kortazar Vicomtech-IK4ko kidea eta Joxe Rojas Tokikomeko teknologia arduraduna.
Gai ugari landu eta zenbait ideia interesgarri plazaratu zituzten. Joxe Rojasentzat tokiko hedabideen etengabeko hobekuntzen erritmoa jarraitzea sekulako erronka da. Garcia de Kortazarrek sormena eta teknologia bereizi zituen: "Sormena ideiak dira; teknologia tresna da, ideia horiek ikusteko betaurrekoak". Lore Martinezek jardunaldietatik Kataluniatik ekarritakoa nabarmendu zuen. "Inbidia sanoa", aipatu zuen. Rojasek Pictonovo proiektua ekarri zuen gogora. Perezek bestalde isolamendua apurtu nahi dutela esan zuen: "Informatika eta teknologia berrietan beste eskualdeekin elkarlana zerotik hasi".
Gorrotoa sustatzen duten algoritmoak, mendekotasuna sortzeko diseinatutako aplikazioak, pertsonak beharrean publizitate-hartzaileak ikusten dituzten plataformak, merkantzia gisa tratatzen gaituzten sare sozialak... Badirudi azken aldian Internetetik toxikotasuna baino ez dugula... [+]
Euskal Herriko hainbat zentro teknologikotako ordezkariek parte hartuko dute euskarazko ahots teknologiaren egoera eta etorkizuna aztertuko dituen mahai-inguruan, Jon Torner ARGIAko kazetariak gidatuta. Topaketa urriaren 17an izango da, Donostiako San Telmo museoan egingo den... [+]
EducaMadrid software librean oinarritutako hezkuntza plataforma 2002an jarri zen martxan Madrilgo Erkidegoan eta egun milioi bat erabiltzaile inguru ditu. Bertako kide Daniel Estebanek plataformaren aurkezpen praktikoa egingo du urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan egingo... [+]
Belén Ivars Softcatalà-ko kideak, katalana Interneten eta teknologia berrietan sustatzeko lanean ari den irabazi asmorik gabe elkartearen jardunaren berri emango du urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan egingo den Euskarabildua jardunaldian.
Maider Likona informatikariak gidatutako solasaldi baten bidez, Alexis Guirlé Izarralde taldeko zuzendariak eta Xabier Garmendia Abaila kooperatibako kideak datu zentro lokalak eskaintzen dituzten euren proiektuei buruz hitz egingo dute. Era berean, datuen kudeaketa... [+]
Marta G. Francok, Las redes son nuestras (Sareak gureak dira) liburuaren egileak, Internet deszentralizatua berreskuratzearen garrantziaz hitz egingo du urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan egingo den Euskarabildua jardunaldian.
Manuela Battaglini datuen etikan eta pribatutasunean espezializatutako abokatua Inteneteko gobernantza ereduari buruz ariko da urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan egingo den Euskarabildua jardunaldian.
Artifiziala ez den teknologia izango du goiburutzat Iametza komunikazio enpresak, ARGIA eta Ametzagainarekin elkarlanean, antolatu duen Euskarabildua jardunaldiaren 13. edizioa. Teknologiaren erabilera "etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa" aldarrikatuko dute,... [+]
Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]
Euskarabildua jardunaldiak egin dituzte Donostiako San Telmo museoan eta antolatzaile da ARGIA, Iametza eta Ametzagaiña taldeko enpresekin batera. Egunerokoan baliagarriak diren teknologia burujabe eta libreak ezagutzera eman ditu jardunaldiak. Euskaraz lan egitea... [+]
Beñat Irasuegi Talaios Kooperatibako kideak Odoo tresna librea aurkeztuko du Euskarabildua jardunaldietan ostegunean Donostiako San Telmo museoan.
Mailtrain e-posta bidalketak egitea ahalbidetzen duen software librea da. Norberaren zerbitzarian instalatzeko aukera eman eta datuen pribatutasuna zaintzen du.
Hodei propioa eraikitzea ahalbidetzen duen software librea da Nexcloud, datuen pribatutasuna zaintzen duena. Dokumentuen biltegia eta partekatzeko gunea izateaz gain, bestelako funtzionalitateak ere integratzen ditu: bideo-deiak egiteko Talk sistema; egutegia; posta... [+]
Herritar gehienontzat hiru kontzeptuek esanahi bera izan ohi dute: teknologia burujabetza eta software librea sinonimoak dira, baita librea izatea eta kode askekoa izatea ere. Baina nahiz eta harremana duten kontzeptuak izan, ez dira gauza bera.