Panpina beltza gaiztoa da eta beldurra ematen du, panpina zuria azkarragoa da eta lan hobea lortuko du, 7-8 urteko haurren begietara

  • Duela mende bateko esperimentua errepikatu dute Euskal Herriko ikastetxe batean, 7-8 urteko haurrei panpina zuria eta panpina beltza aurrean jarrita, eta emaitzek garbi utzi dute: zuriari ezaugarri positiboak egotzi dizkiote, beltzari negatiboak (behean bideoa). “Umeak ziurrenik ez dira arrazistak, arrazismoa baldin bada pentsatzea beste pertsona bat gutxiago dela, baina praktikan euren komentarioek, txisteek, bazterketek… kutsu arrazista dute, eta jarrera horiek lantzen ez badira, orduan bai bihurtuko dira pertsona arrazistak”.

Ume honek panpina beltzarekin identifikatu du bere burua, baina zuria du gustukoago. Zergatik? Luze pentsatu du… "Guai dagoelako".

2023ko maiatzaren 26an - 01:56
Azken eguneraketa: 07:15
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zuria da txintxoa, gure herrikoa, bi panpinetan azkarrena, heldutan mediku izan daitekeena, bietatik lan hobea eta etxe hobea izango duena (“zeren egiten dute lan gehiago eta orduan agian diru gehiago irabazten dute”), 7-8 urteko haurrek bideoan diotenez. Beltza, aldiz, gaiztoa da (“ikusten dut pixka bat arraroa”), bietan gezurtiena, beldur gehien ematen duena, pobre itxura duena (“zeren Afrikan ikusi nuen morenoak zirela pobreak”), kanpokoa (“Euskal Herrian ez daude horrelako asko”), heldutan garbitzaile izango dena (“garbitzaile itxura duelako”).

Mutiko beltz bat ere ageri da bideoan, eta bere erantzun guztiak aurreko ildotik doaz. Bietako zein panpinaren antza handiagoa duen galdetuta, panpina beltzarekin identifikatu du bere burua, baina zuria du gustukoago. Zergatik? Luze pentsatu du… “Guai dagoelako”. Mutikoak ere badio beltza kanpotarra dela eta ez bertakoa, Euskal Herrikoa.

Amak contra el racismo deituriko guraso talde batek (batez ere amak) egin dute esperimentua, gogoeta gizarteratzeko asmoz. Ez dute ikastetxea aipatzeko beharrik ikusi, besteak beste saihesteko arrazakeria eskola jakin batekin lotzea eta adierazteko edozein eskola, familia eta umeren isla direla bideoan agertzen direnak. Taldeko Estefania Quilez gurasoarekin mintzatu gara:

Kasik 100 urte pasa dira esperimentua diseinatu zenetik. Ordutik kultur-anitzagoa da gure gizartea, gehiago landu da arrazakeria eskoletan... Sorpresa hartu duzue haurren erantzunekin? Espero zenituzten emaitza hain aurreiritziz beteak?

Aurrez, gurasoak arrazakeria tailerrak ematera joan ginen eskolara, eta testigantza gogorrak entzun genituen, hor bai harritu ginen; tailerretan ikusi eta entzundakoa berresteko eta gogoeta plazaratzeko egin genuen bideoa, beraz prozesu baten ondorioz eratorritako bideoa izanik, espero genituen erantzun horiek. Bestetik, ulertzen dugu umeak jendartearen parte diren heinean eta sozializatzen doazen heinean gizarte horren zapalkuntza estrukturalak eta diskurtsoak doazela barneratzen. Umeak ziurrenik ez dira arrazistak, arrazismoa baldin bada pentsatzea beste pertsona bat gutxiago dela edo gizatasun gutxiago duela, baina praktikan euren komentarioek, txisteek, bazterketek… kutsu arrazista dute, eta jarrera horiek lantzen ez badira, orduan bai bihurtuko dira pertsona arrazistak.

Errealitatea da eskolan oro har ez dela behar bezala lantzen, besteak beste irakasleek ez dutelako nahikoa baliabide eta lan karga handia dutelako, eta gainerakook ere ardura handia dugu: familiak, zer esanik ez hedabideek eta abar eta abar. Guk gure burua jotzen dugu gaia haurrekin lantzen duten gurasotzat, eta gure umeak dira erantzun horiek eman dituztenak, pentsa gaia landu ez duten familia eta giroetan.

"Beltzak diren ume batzuk, giro oso seguru batean hezi direnak, ez dira konturatu beltzak direnik (badakite zein azal kolorea duten, baina ez horrek zein zapalkuntza dakartzan) adibidez 14 urtera arte, testuingurua aldatu eta beste eskola edo herri batera joan diren arte"

Emaitza oso argia da: zuria gauza onekin lotzen dute, beltza gauza txarrekin. Hain dira markatuak leku ezberdinetatik jasotzen ditugun mezuak?

Musika, telebista, bideo-jokoak, kalea… Mezuak asko dira, eta haurra zenbat eta helduagoa izan, orduan eta gehiago sozializatuko du eskola eta familiaren babestik kanpo, eta orduan eta mezu gehiago (edo guraso, irakasle eta abarren erantzunik, azalpenik ez duten gero eta mezu gehiago) jasoko ditu.

Bideoan parte hartzen duten haurren adina 7-8 urte da. Aztertua duzue zein adinetan “bihurtzen garen arrazista”?

Nerabea izan daiteke arrazista, DBHn ere entzuten ditugu komentario arrazistak, pixkanaka jaisten zoaz eta jarrera horiek entzun ditugu 7-8 urterekin… Noiz arte jaitsi dezakegu? Ikusitakoak ikusita, beldurra ematen du frogatzeak. 5 urteko umeei esperimentua eginez gero agian bestelako emaitzak izango lituzke? Ez dakit, beharbada erantzunak gehiago egongo lirateke baldintzatuta panpina bakoitzak daraman estetikari, jantziei eta beste hainbat ezaugarriri, eta ez arrazakeriari. Baina ez nuke jakingo, generoa bereizten adibidez oso txikitatik hasten dira.

Badira kasuak, beltzak diren umeak, giro oso seguru batean hezi direnak, ez direnak konturatu beltzak direnik (kontzeptualki esan nahi dut, jakin badakite zein azal kolorea duten, baina ez gizarteak beltz gisa ikusteak zein zapalkuntza dakartzan berarekin) adibidez 14 urtera arte, testuingurua aldatu eta beste eskola edo herri batera joan diren arte.

"Psikologikoki izugarri gogorra da, ume beltz batek hori erantzutea eta gero etxera joan eta ispiluan bere burua ikustea"

Hain justu, ume beltzaren erantzunek arreta ematen dute: panpina beltzaren antza duela dio, baina panpina hori da gutxien gustatzen zaiona eta ezaugarri negatibo guztiak panpina beltzari ezartzen dizkio. Zer nolako eragina du bere autopertzepzioan eta eraikitzen ari den identitatean?

Psikologikoki izugarri gogorra da, ume batek hori erantzutea eta gero etxera joan eta ispiluan bere burua ikustea. Eta txikiak diren bitartean, tira, nahiz eta komentarioren bat entzun ondoan beti daudelako gurasoak, irakasleak… baina aurre-nerabezaroan hasten dira arazoak, batez ere konturatzen zarenean inoiz ezingo zarela ideal hori izan. Arrazakeriaz hitz egin behar dugu, mina dagoelako, min handia, batez ere haurrengan, baliabide falta handiagoa dutelako, eta jendarte osoaren ardura da.

Zuk zer beste nabarmenduko zenuke, haurren erantzun eta erreakzioetan?

Panpina zuriari ekonomikoki ongi joango zaiola, mediku izango dela, eta beltzari gaizki joango zaiola, garbitzaile izango dela, zergatik suposatu dute halakorik? Klase kategoria barneratzen ari dira bete-betean, eta oso esanguratsua da, arrazaren kategoriari klaseen artekoa gehitzen diotelako haurrek.

Nola eman buelta aurreiritzi eta estereotipo horiei guztiei?

Lantzen, lantzen eta lantzen, eta beti alarma piztuta izanda: “Ijito baten moduan zoaz, jantzi ondo”, “txinatarra dirudizu, hainbeste lan egiten”… esaldiak errazegi botatzen ditugu, mingaina puntan dugulako arrazakeria, eta lehenengo urratsa horren kontziente izatea da. Prozesu bat da, nire jarrerekin zer eragiten ari naizen konturatzeko prozesua, eta ez da prozesu motza izango, baina pixkanaka egin beharrekoa da. 500 urte daramatzagu kolonialismoarekin, eta hor dago arrazakeriaren jatorria, beraz belaunaldi batzuk beharko dira horri buelta emateko.

 

Arrazakeria eskolan lantzea helburu duen eta esperimentuaz arduratu den guraso taldea.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2024-11-08 | Irutxuloko Hitza
KASen kontrako elkarretaratze berria egingo du LQNTCDD taldeak datorren astelehenean Donostian

Lo Que No Te Cuentan De Donosti taldeak mobilizazio berri bat antolatu du datorren astelehenean, hilak 11, Amara Berrin, Kaleko Afari Solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean. Hiriko hainbat eragile antifaxista eta antirrazista batzen dituen plataformak... [+]


2024-11-08 | Hala Bedi
Errota Zaharra auzo elkartea
“Arrazoi eta interes askok eraman gaituzte oraingo egoerara, baina kaltetuak bizilagun guztiak gara”

Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.


2024-11-04 | Behe Banda
Barra warroak |
Ipuin bat kiskaltzeaz

Korrika eta presaka ekarri dute megafonoa. Hau onartezina da. Hau ezin da onartu. Denok batera oihu egin dezagun, ezin dugu honela jarraitu. Zurean ere sartu direla? Bai arrazoi duzu, jo ditzagun txaloak zuretzat. Hurrengo astean hemen batuko gara denok eta aurre egingo diegu,... [+]


Segurtasuna ala eskuin mutur berriaren amua?

Iragarritako heriotza baten kronika. Donostiako Udalak Egiako Kaleko Afari Solidarioak debekatu ditu, «segurtasunaren» aitzakian. Bizpahiru urte dira Egian segurtasuna guztien ahotan dagoela, eta azken hilabeteotan, talde eskuindarren gorakadarekin, egoerak okerrera... [+]


ANALISIA
Donostiako Egiako eta Gasteizko Errotako mobilizazio arrazistak (eta etorriko direnak): kointzidentziak eta galderak

Azken asteetan mobilizazio arrazistak piztu dira Gasteizko Errota eta Donostiako Egia auzoetan, eta biek iragarri dute asteroko deialdiei eusteko asmoa. Haien artean desberdintasunak daude, baita antzekotasun asko ere: sustatzaileak anonimoak izatea, konfrontazioa bilatzea, edo... [+]


‘Lo que no te cuentan de Donosti’-ren kontrako elkarretaratzea antolatu dute, beren deialdiarekin bat eginez

Hainbat eragile antifaxista eta antirrazistak antolatuta, Lo que no te cuentan de Donosti (LQNTCDD) taldearen kontrako elkarretaratzea antolatu dute, datorren astelehenean 20:00etan, Amarako Easo plazan. Telegram kanal horretatik, leku horretan deitua dute asteroko... [+]


Manifestatzera deitu dute igande arratsaldean Egian, KASekin elkartasunez eta arrazakeriaren aurka

Aste mugitua izaten ari da Donostian, Kaleko Afari Solidarioen bueltan dabilen jendearentzat. Astelehenean beren aurkako kontzentrazioa egin zuten dozenaka pertsonak, inolako baimenik gabe eta Ertzaintzak esku hartu gabe, eta tentsio handia izan zen. Horrek hauspotuta, Eneko... [+]


2024-10-25 | Gedar
Italiako Poliziaren “arraza-profilak” eta torturak salatu dituzte

Poliziek arrazaren araberako "profilak" egiten dituztela azaldu du Europako Kontseiluaren txosten batek, eta komisarietan pertsona migranteek eta ijitoek arrazismo sistematikoa pairatzen dutela seinalatu. Melonik poliziak babestu ditu: "Gure polizia-indarrek... [+]


KAS: “Afariak debekatuta beharra ez da desagertzen; areagotzen da”

Kaleko Afari Solidarioak (KAS) egitasmoko kidea da Ixiar Gonzalez Gurrutxaga. Donostiako Udalak asteazkenean debekatu egin die behar dutenentzako otordu beroak eskaintzen jarraitzea. 18:00etan prentsaurrekoa deitu dute beren erantzunaren berri emateko. "Hiru aukera ditugu:... [+]


2024-10-24 | ARGIA
Donostiako Udalaren debekuaren aurrean, Kaleko Afari Solidarioak dio etxerik gabekoei otorduak ematen jarraituko duela

Donostiako Kaleko Afari Solidarioak (KAS) taldeak ezin izango ditu otorduak eman ostegunetik aurrera, Egian behintzat. Hala jakinarazi diete udaltzainek asteazken iluntzean, ahoz, antolatzaileei, baimenik ez dutela eta Donostiako Udalaren erabakia dela argudiatuta. Asteazken... [+]


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


2024-10-01 | Gedar
Pertsona magrebtarrak jazartzera bultzatu du Getxoko Udaltzaingoak

 Hainbat poliziak aitortu dutenez, gazte magrebtarrak erreprimitzeko eskatu izan die udaltzain buruak. Algortako 'Ez Irentsi Arrazakeriaren Amua' plataformak udan salatu zuen gora egin dutela "magrebtarren aurkako jazarpen polizialak eta kontrolak",... [+]


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


2024-09-02 | ARGIA
Eraso arrazista bat salatu dute Zestoako jaietan

Zestoako Gazte Asanbladak ohar bidez gaitzetsi du erasoa: "Garbi gera dadila gure espazioetan ez dugula inolako erasorik onartzen".


Eguneraketa berriak daude