Isil, fidel eta gozoa trumoi handi barik inguruak hezetzen dituen lantzerra bezala. “Sibastarrak” pastoralaren bezperetan hil behar zuen hainbeste pastoralen eskuliburu editatutako inprimatzaileak. Eta bihotza lehertuta, hori ere idatzita egongo zen Uhaitzeko harriren batean. Bihotza.
Uztailaren azken egunetan bata bestearen ondotik hurbildu dira lagunak Atharratzeko funerariumera emazte Mariseri konpainia egin eta 68rekin herioak eraman duen Panpi Intzagarai bera azken aldiz hezur-haragiz ikustera. Gelan zegoen aurrez aurre, ukitzeko moduan, ez tarteko kristal eta ez bestelako parafernalia, oheratuta balego bezala, gure aspaldiko Panpili, gainean ikurrina, xingola beltza eta “Euskal Herria Antifaxista” pegatina. “Zigarreta biltzeko tabakoa falta du” esan du norbaitek, momentu mikatza nola halako irriz irentsi nahian. Betiko Panpili Ozazekoa, bere bibote ederraz, halako bikingo aire batekin. ARGIAkook 1981 urrun batean ezagutu genuen, Ozazeko eskola zaharrean, Allande Sokarros, Jon Errezarret eta Jean-Pierre Duteuilekin egiten Egia hilabetekaria, gero Abil bilakatua, ezkerreko jende zorrotza aspaldian gainbehera zetorren Zuberoa inarrosi nahi zuena. “Herrian lana, herrian bizi” oihukatzen zen orduan. Laster hasiko zen inprimeriako lanetan, Lantzer argitaldari txikia antolatuta Errezarretekin. Lasarte-Orian Antza kooperatiban gogoan dauzkate Panpiliren bisitak eta pastoralen liburuak, urte luzez inprimatu dituztenak, muga gaineko elkarlana. Laneko bidai haietako batzuetan azaldu zen Aña lehen emaztearekin, autobus istripu dramatiko batean hilko zenarekin. Ia hogei urtez aritu zen herriko auzapez ere, 1995etik 2014era, hautetsi abertzale askorik ez zen garaietatik. 1850ean Ozaze-Zuharak 471 biztanle omen zituen, 71ra murriztuak 1982rako. Gaur 86 dauzka, ez dira asko nahiz eta horietako bakar bat aski izan eskuzabaltasunez ari den auzapez bati galarazteko loa eta bizipoza. Hil dela zabaldu denean, agorrilaren atariko azken egun sargoriotan klase askotako jendea bildu da Panpi Intzagarairen gorpuaren bueltan, kultur ahaleginetan dabiltzanak, laborari militanteak, sasia ondo probatutako hego zein ipartarrak, Espainiak bezala Frantziak zintzurretik estu hartutakoak, noizbait Zuberoraino urrundik zerbaiten bila hurbilduak, Zuberoa bizi dadin herritik eskapo egiteari uko egindakoak, publikoki ezagunak batzuk, apal diskretoak asko. A zer belaunaldi emankorra.
'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]
Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]
Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena
---------------------------------------------------------
Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]
Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024
-----------------------------------------------------------
Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]
Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]
Adolfo Bioy Casares (1914-1999) idazle argentinarrak 1940an idatzitako La invención de Morel (Morelen asmakizuna) eleberria mugarritzat jotzen da gaztelaniaz idatzitako literatura fantastikoaren esparruan. Nobela motza bezain sakona da, aparta bere bakantasunean, batez... [+]
Anton Txekhov, Raymond Carver eta Alice Munroren ipuingintzari buruzko mahai-ingurua egin dute Iker Sancho, Harkaitz Cano eta Isabel Etxeberria idazle eta itzultzaileek, Ignacio Aldecoa zenaren ipuin literarioaren jaialdian, Gasteizen. Beñat Sarasolak gidatuta, autore... [+]
No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.
Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024
--------------------------------------------------------------
Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]