Hirugarren fasean, etxeratze agindua gaueko hamaiketara arte luzatuko da, eta Hego Euskal Herrira igarotzeko izapideak arinduko dira.
Hirugarren fasea hasi da gaur Ipar Euskal Herrian. Ekainaren 9tik aurrera, pandemiagatik ezarritako neurri murriztaile batzuk malgutuko dituzte. Etxeratze agindua gaueko hamaiketara arte luzatuko dute, eta Hego Euskal Herrira joateko txertaketa agiria erakustearekin nahikoa izango da. Ostalaritzako eta kultur geletako edukiera handitu egingo da, eta kirol gelak eta beste hainbat establezimendu ere irekiko dira.
Etxeratze agindua bi orduz luzatuko da: gaueko bederatzietan zegoen ezarrita, eta hamaiketan jarriko dute orain. Mugikortasunean ere aldaketa nabarmena egongo da, orain arte ez bezala, Ipar Euskal Herritik Hego Euskal Herrira igarotzeko, guztiz txertatuta dauden biztanleek ez dutelako PCR proba negatiborik beharko. Txertaketa agiria erakustearekin nahikoa izango da.
Ostatuetako eta jatetxeetako terrazak edukiera osoan ireki ahal izango dira -erdian zeuden lehen-, eta barnealdeak ere zabalduko dira, lekuen %50 soilik betez. Sei lagun egon ahalko dira batera, eta gainera, derrigorrezkoa izango da bezero guztiek beren izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbakia uztea. Horrela, kutsatzeen jarraipena egiteko modua izango dute jatetxeek. Erabiltzaileren batek positibo emanez gero, establezimenduari abisua eman beharko zaio, eta honek PCR probak agindu ahalko dizkie bertan egondako bezeroei.
Kirol guneak ere zabalduko dira. Gela itxiak %50eko edukierarekin irekiko dira, eta publikoa hartzen duten kirol guneak, berriz, %65eko aforoarekin. 1.000 pertsona baino gehiago badaude, txertaketa agiria erakustea beharrezkoa izango da, eta, gehienez ere, 5.000 pertsona bildu ahal izango dira. Kanpoaldeko kirolari dagokionez, ezin izango dira 25 lagun baino gehiago batu.
Kultur gelen -museoak, antzokiak eta zinemak- edukiera %65era igoko da. Bestalde, itxita zeuden hainbat establezimendu eta ekitaldi ere berrabiaraziko dira: kasinoak, talasoterapia guneak eta jolas parkeak zein feriak.
Lehen fasea maiatzaren 3an hasi zen Iparraldean; bigarrena, maiatzaren 19an. Azken horretan hasi ziren pandemiaren aurkako neurriak malgutzen, terrazak irekiz, etxeratze agindua bederatzietara arte luzatuz eta derrigorrezkoak ez diren establezimenduak zabalduz. Laugarren eta azken fasea ekainaren 30ean izango da. Orduan kenduko da etxeratze agindua, eta gune publikoetako edukiera muga desagertuko da.
Hirugarren fasera pasatzeak berritasun garrantzitsu bat bideratuko du: erkidegoek kudeatu ahal izango dituzte konfinamendua arintzeko neurriak.
Artikuluak, filmak, liburuak, telesailak, webguneak… gomendatuz, Pozoi Larroxa kaleratu du Hiruki Larroxa kolektiboak: “Sexu eta genero disidenteon kuirentenarako biziraupen liburuxka”. Bereziki, beren izatea onartzen ez den etxeetan konfinatuta dauden... [+]
Konfinamenduari aurre egiteko gomendio sorta bat idatzi dute Donostiako Gros auzoko zenbait preso politikok. Jarraian osorik irakurgai idatzi duten gutuna.
Pedalei eragiten diozun bitartean aire freskoa berriz ere sentitzeko gelditzen diren egunak kontatzen zabiltza? Denetarako irtenbiderik ez daukagu baina, itxaroten dugun bitartean, Zuk Zeuk Egin Lab 1.0 tailer praktikoei esker, burujabetza energetikoagatik eta mugikortasun... [+]
65-70 urtetik goragokoentzat konfinamenduak segitu beharko duela zehaztu bazuen ere apirilaren 13an, azkenean, hori ez da horrela izango. Neurriak eragin kexuak baretzeko behar izan du hitza hartu Macronek.
Azpeitiko Harremanak hezkuntza elkarteko kidea eta sexologoa da Olatz Berastegi (Lizarraga, Nafarroa, 1975). Konfinamenduan harremanak nola kudeatu daitezkeen azaldu du #EtxetikEtxera bideo-elkarrizketan, besteak beste, Berastegik.
Isolamendua arintzeko “eta modu dibertigarrian zientziaren inguruko kontzeptuak ikasteko”, apirileko egun bakoitzerako etxean egiteko moduko esperimentu bana proposatzen du Elhuyarrek kaleraturiko taulak: bata haurrei zuzendua, bestea gazteei.
Irakasle eta ikasleak etxetik eta internet bidez ari diren garaiotan, Jakindun irabazi-asmorik gabeko proiektuak gogoratu du zientzia ikasgaiei lotutako bideoak eskaintzen dituela bere webgunean, euskaraz eta doan, “bideo laburrak eta azalpen errazekin”. Hezkuntza... [+]
Irunen jaio da ekimena: etxean grabaturiko film laburra lagunen artean zabaldu zuten Ramon Zabalegi eta Laura Morinek, eta ideia zabaltzea pentsatu dute. “Etxean bezala inon ez” gaia abiapuntu hartuta, konfinamenduan gauden honetan zinegile rolean jarri nahi gaitu... [+]
Etxean geratu garenon eta lantokira joan behar dutenen egoera psikologo eta emozionalaz galdetu diogu Aldaketa Psikoguneko Maite Elizondo psikologoari, bakarrik bizi diren adinekoez, umoreaz eta seme-alabei kontatu beharrekoaz. Erritmoa jaisteko aholkatu digu: “Garuna... [+]
Etxetik atera ezin dugun arren, haur eta gazteek ariketa fisikoa egin dezaten hainbat proposamen biltzen dituen webgunea martxan jarri dute Gorputz Hezkuntzako irakasle ugarik.
Itxialdia hasi zenean, automatismoz heldu nien duela urtebete luze arte eta hamalau urtez nireak izan ziren ohiturei: itxialdi eguna zenbatzen hasi, egunerokoa antolatu...
Koronabirusaren kontrako gerra, Covid-19ak ekarritako krisia, 2020ko Larrialdi Handia, etxe guztiak presondegi bihurtu zireneko urte hura... ez dakigu nola deituko dioten gaur bizi dugun emerjentziari. Naturak, bitartean, bere zikloekin aurrera darrai lasai ederrean,... [+]
"Dantza ekitaldiak, emanaldiak, eskolak eta entseguak bertan behera geratu dira, eta beraz, nork bere etxean dantzan egitea da geratzen zaigun azken aukera". Alderantziz ere gerta daiteke, norbaitek baliatzea bakarraldi luze hau orain arte ausartu gabeko ahaleginean... [+]