Datu pribatuen izurriaz eta teknologia burujabetzaz mintzatuko dira Euskarabildua jardunaldietan

  • COVID-19 garai honetan, bi gai hartuko dituzte ardatz Euskarabilduaren 9. jardunaldietan. Batetik, datuen pribatutasunaren galera, eta bestetik, teknologia burujabetzak gai honetan egin ditzakeen ekarpenak. Hasiera batean Donostiako San Telmo museoan izango dira jardunaldiak, pandemia dela eta aforoa erdira murriztuta eta segurtasun neurriak errespetatuz. ARGIAren webgunean streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango da osorik. Bertara joan nahi izanez gero izena eman behar da. Iametza, ARGIA eta Ametzagaina taldea dira antolatzaileak.


2020ko urriaren 21ean - 16:58

"Teknologia digitalek menperatzen duten munduan, non itxuraz dena den garden eta demokratikoa, askotan ez dugu atzean ezkutatzen den logika ikusten. Geroz eta gehiago erabiltzen ditugun gailuen atzean dauden erraldoi teknologikoen gehiegikeriek pribatutasuna bezalako oinarrizko eskubide zibilak birformulatzera eraman gaitu. 2020ak eman duen azken mendeko mundu mailako gertakaririk garrantzitsuenetakoaren aurrean, gogoeta eta eztabaida egitea beharrezkoa dela uste dugu. COVID-19aren pandemiak muturrera eraman du teknologiaren eta pribatutasunaren arteko arazoa. Herritarron datuen arabera antolatu diren politika publiko berriek aurretik zegoen uste bat baieztatu dute: herritarrok ez dugu gure datuen gaineko kontrolik, eta hori gu kontrolatzeko erabil daiteke", diote jardunaldien aurkezpenean.

Egungo egoera abiapuntu hartuta, aurtengo Euskarabildua jardunaldiak bi gai uztartuko ditu: pandemiak eragindako egoera eta horren aurrean teknologia burujabetzak egin ditzakeen ekarpenak. Jardunaldiak hasiera batean Donostiako San Telmo Museoan izango dira, urriaren 29an, osteguna, 09:00etan hasi eta 09:00ak arte.

 

Egitaraua jarraian:

09:00: Aurkezpena

09:15: Sarrera: Datuak gara; Elisabeth Pombo (Iametza)

09:30:  Hitzaldia: ¿Hacia un Gran Hermano pandémico?; Gemma Galdón (Bartzelonako Unibertsitatea eta Eticas Research & Consulting)

10:20: Hitzaldia: Datos y justicia social; Javier Sanchez (Data Justice Lab)

11:00: Atsedenaldia.

11:30: Inteligentzia Kolektiboa: Zure ahotsa nodoan (tailerra).

12:00: Hitzaldia: Definir, defender y construir soberanía de datos; Marga Padilla (Dabne kooperatiba).

12:30: Mahai-ingurua: Teknologia burujabetza hezkuntzan: gaur egungo panorama, alternatibak eta aurrera begirako erronkak; parte hartzaileak: Mikel Garcia (ARGIA), Pedro Arreitunandia (Elgoibarko Makina Erreminta Institutua) eta Diana Franco (Hezkuntzan ere Librezale).

Parte hartzaile bakoitzari buruzko datu gehiago lotura honetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia burujabetza
Gailu informatikoak berrerabiltzeko zentro bat irekitzea aztertzen ari da Jaurlaritza

Elkarteneteko, Arizmendi ikastolako eta Etxepare lizeoko kideekin bildu ondoren, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du material informatikoa Berrerabiltzeko Prestatzeko Zentro (BPZ) baten proiektu pilotua aztertzeko. Elkartenetek urteak daramatza software librearen erabilera... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Gazteak teknologiaren ikuspuntu kritiko eta arduratsuan hezteko proiektuaren alde bozkatzeko azken eguna

Gazteen artean teknologia libreen ezagutza zabaltzeko “Digitalizazio arduratsua” proiektua prestatzen ari dira Baionako Etxepare Lizeoa eta Iametza. Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Ideiak2024” aurrekontu parte-hartzaileetara aurkeztu dute egitasmoa. Gaur da [+]


Nafarroako Gobernuak Microsoft enpresaren esku utzi du administrazioa digitalizatzea

María Chivite presidenteak lankidetza publiko-pribatua “beharrezkoa” ikusten du aurrerapen digitala lortzeko. Besteren artean, adimen artifiziala erabiliko du Microsoft Ibéricak, instituzioetako izapideak “arintzen laguntzeko”.


TxikiLinux Txokoa Herri Urratsen, sistema eragile libre eta euskalduna ezagutzera emateko

Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]


Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


AntennaPod: entzun podcast guztiak aplikazio bakarrean

Martxoaren 15ean RSSak (Really Simple Syndication) 25 urte bete ditu. Gehienek ez dakite zer den eta beste batzuk hiltzat jotzen dute, baina teknologia burujabetza ikuspuntutik oso interesgarria izaten jarraitzen du eta bizi-bizirik dago. Bitartekaririk gabe gure intereseko... [+]


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Gerezien denbora burujabetza digitalarentzat

Badaramat denbora tarte bat haserre egunerokoan inguratzen nauen errealitate digitalarekin. Mugikorraren gehiegizko erabilera pertsonalak, seme-alaben hezkuntzaren googleizazio eta erabilera digital deterministak, erakunde publikoek korporazio digital erraldoien tresnekiko... [+]


Whatsapp-a ez da izango EAEko hezkuntzako oposizioetan akreditazioa lortzeko bide bakarra

Eztabaida eragin zuen 2023ko urriaren 21ko EAEko irakasleen oposizioetara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere eman zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hemendik aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude